Metaforak euskaraz

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,62 KB

LAUAXETA

BIOGRAFIA:

Lauaxeta


1905ean Laukizen jaio eta 1937an fusilatuta hil zen. Abadetza ikasketak egin zituen Loiolan eta Oñan. Komentua utzi zuenean, Euzkadi egunkari nazionalistan hasi zen lanean. Ondoren, gerra garaian sortu zen Eguna egunkarian  ere aritu zen eta, horretaz gain, bi poema-liburu argitaratu zituen: bizkaieraz idatzitako Bide barrijak (1931) eta Arats-Beran (1935) 
poesia herrikoia, amodioa, baladak eta kantu dibertigarriak landuz.


OLERKIGINTZAREN PIZKUNDEA


1. ERROMANTIZISMOTIK

  • Izadiaren (itsas zein baserri girokoa) presentzia handia, edertasunaren adierazpen gisa, hiriko inguruari kontrajarriz.

  • Subjetibotasuna, sentimenduen adierazpenak garrantzia.

  • Galtzen ari diren ohituren nostalgia eta horiek berreskuratzeko gogoa.

2. EUSKARAREN GORAIPAMENA: sorkuntza literarioaren bidez euskarari prestigioa emateko

3. GALDERA EXISTENTZIALAK- zalantza kristau batetik sortu, baina federa itzuli berriro, salbamendurako bidea

4. ELITISMOA- gutxiengo (maila jasoa dutenentzat) bati zuzendutako poesia→ ulertzeko poesia zaila


  • (Sabino Aranak proposatutako garbizaletasunari zehatz mehatz jarraitu: idazkera oso fonetizatua (hitz egiten dugun bezala idazten du) eta neologismoen (euskarazko hitzak dira, gaztelerako edo beste hizkuntza batzuetako maileguak ekiditzeko. Hitz hauek testua zailtzen dute) erabilera.

Berezko ezaugarriak


  • Elipsia → estilo zehatza eta trinkoa, elipsiz beterikoa.

  • Hizkuntza iradokitzailea (metaforak eta sinboloak)

  • Poesia-molde ( neurri eta errima) berriak: Europakoak. Sabino Aranak proposatutako bertso egiturari ( zortzikoak, hamarrekoak) ez jarraitu.

  • Euskalduna eta fededuna izaera bere  zenbait poemetan ageri da: euskaldun izaera,  sinesmena, erlijioa, Jaungoikoa, aipatuz...

Entradas relacionadas: