Metafisikaren kritika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,59 KB


1-Utopia ametsetako gizarte perfektu bat da, bizi izandako munduaren kritika bat adierazteko balio izan duena, nahiz eta batzuetan benetan gauzagarriak balira bezala aurkeztu izan diren. Pentsamenedu politikoaren historian zehar honelako hainbat gizarte ideal planteatu izan dira. Distopia, aldiz, utopiaren kontrakoa da, gizarte zital eta mespretxagarri bat, non gure akatsak eta gaitzak muga onartezinetaraino helduko ziren. Distopia, utopia besala, bizi garen munduaren kritika egiteko erabili da, baina desberdintasun batekin, kasu honetan ohartarazpen moduan; kontuz ez bagalbiltza baliteke txarto amaitzea adierazteko erabili izan da. Kontrajartzen diren bi gizarte mota hauen artean, gure gizarte erreala dago, hobetuz utopiara hurbildu ahalko zena edo okertuz distopiarantz jo zezakeena.///Mundu guztiak ez du utopiaren eta distopiaren ideia bera, batzuentzat utopia dena besteentzat distopia izan liteke. Gainera, utopia guztiek distopia bat dutela pentsa dezakegu, distopia guztiek elementu utopikoak dituzten bitartean. ///”Gozamen lorategia” El prado museoan dagoen obra ospetzua da, mundu erreala eta infernua irudikatzen dituena, hau utopiaren eta distopiaren erreprezentazio bat besala hartu genezake gure mundu errealarekin konparaketa egiteko.

Errepublikak, ezaugarri hauek ditu:-Herriak zuzenean eta sufrajio unibertzalez aukeratzen du lehendakaria (Frantzian).-Herriak parlamenturako aukeratutako parlamentarioen artean gehiengoa duen alderdiak izendatzen du lehendakaria (Espainian).-Herriak bere konpromisoak aukeratzen ditu esttu bakoitzean eta horiek, boto bidez lehendakaria izendatzen dute (Ameriketako Estatu Batuetan).

Monarkian estatuaren buruzagitza erregeak edo erreginak du, beraz, herritarrek eukeratzen ez duten pertsona baten eskuetan dago eta haien agintea, bizitza osoraako izateaz gain, heredagarria da. Monarkiak tradizio historikotik datoz eta bere boterea, demokraziatan konstituzioaren bidez mugatzen da. Erregimen horiei monarkia konstituzionala deitzen diegu. Monarkia absolutista existitzen da non errege batek duen botere totala. 



2-“Utopia” hitza, Tomas Moro (1478-1535) pentsali, politikari eta idazle inglesak erabili izan zuen lehengo aldiz 1516n “Utopia” liburuaren bidez.  Hitz hau, greziaratik dator eta “iñon ez” esan nahi du (“ou” ez eta “topo” leku). ///Idazle hau, “Ongi etorri Utopia uhartera” (1516) liburua argitaratu zuen non irudizko gizarte perfektu bat deskribatzen zuen, Utopia uharte berriko errepublika baten estatu ideiala. Utopia kontzeptua, sortua izan zen ordutik aurrera, inon benetan existizen ez den gizarti ideial bati erreferentzia egiteko eta gauzaezina dena. Tomas Morok (liburuan), Hythloday izeneko esploratzaile batek, Utopia izeneko uharte baten deskripzioa kontatzen digu, bere bidai baten aurkidu duena eta 5 urte han igaro dituena. Liburu honen edizioeren batean, Utopiaren irudua agertzen da. Izan ere, bere obran Platonen Errepublikari buruzko errefentziak daude, ziurruenik, gizarte ideial bat deskribatzen duen lehen idatzia.///Utopiak, bizitza idilikoa eta baketsu bat adierazten du. Horretarko, herriak eta etxebizitzak arrazionalki antolatzen dira, hiritarrek besteek baino pribilejio edo aberastasun handiagoak izan ez dezaten. Ez dago jabetza pribaturik, eta denek egiten dute lan guztion onerako, txandak ezarriz lan gogorrenetan. Lanak, bizitza eroso bat ekoizteko behar den denbora hartu eta hiritarrek aisialdia dute, arteari, musikari eta filosofiari eskaintzen diotena. Agintariak demokratikoki autatzen dira eta erlijio-askatasun inbidiagarria dute. Dena dirudi perfektua utopian.///Laburbilduz, Utopiak helburu kritikoa du. Uharte ideial hau, Morori bere garaiko gizartearen  alde txarrak kritikatzeko eta adierazteko balio dio: Desberdintasunak, gerrak, tolerantzia erlijiosoa… Hau da, izaera baketsua, jabetsa pribaturik ez edota erlijio-askatasuna, mundu errean oso eskazak direnak. Baina gizartea ezin da aldatu, edozein aldaketa okertzeko izango balitzateke. Helburu orientatzailea, hau da, Utopiaren kasuan, gizarte perfektua da adierazten duena beraz, gida gisa balio digu helburu gisa (gure urratsak norantz bideratu nahiz eta ezinezkoa izan). Eta baloraziozko helburua badu ere. Utopian, iruditzen zaiguna adierazten dugu baliagarri izan dakiguke, beraz, autoreran edo garaiaren balioak ezagutzeko.



3-Platonek, bidegabekeriak ezagutu zituen Atenasko demokraziaren gainbeheran. Boterea liskarren xede bihurtzea saihestu behar genuela eta ezta herri ezjajinak ezta gerlariek ez zutela gobernatu behar pentsatu zuen, agintariek botera beren probetxurako erabiliko zutelako. Horregaitik nork gobernatu beharko zuen galdetu zuen, eta horren erantzuna liburu batean idatzi zuen. Non gobernariak jakintsuak eta filosofoak izan behar direla dioen, hauek boterea eta aberastasuna gorroto dituztelako eta ez dutelako beren onurarako erabiliko. Gobernariez gain, Platoniako hiri ideala gerlariek eta langileek osatu beharko zuten estatuaren defentsaren mende egoteko eta beharrezko ondasunak ekoizteko. Guzti horretarako funtsezkoa da hezkuntza, estatuak erabakiko du nork egingo duen zer, bakoitzaren ahalmenen arabera: azkarrena gobernariak izango dira, ausartenak gerlariak eta gainerakoak langileak. ///Utopia platonikoa utopiatik baino distopiatik gertuago dagoen gizartetzat hartu izan da. Karl Popperen ustez, gizarte platonikoa errealitate bihurtuko balitz, gertuago egongo zen erregimen totalitario batetik gizarte justu batetik baino, askatasun indibiduala ez zelako existituko eta edozein kritika suntsituko zelako. Bi utopia garrantzitsu, Tommaso Campanellaren “Eguzkiaren Hiria” eta Francis Baconen “Atlantida Berria” izan ziren. --Campanellak apaiz eta filosofoek gobernatutako hiri batez hitz egiten du, non jabetza pribatua ez da existitzen arazo guztien arrazoia dela pentsatzen duelako. ///Baconen gizarte ideala, aldiz, zientzialariek gobernatzen dute, eta bertan bakea eta harmonia posible dira, zientziak eta teknologiak gure bizitza errazazten dutelako. Horrela, bidegabekeriak desagertu egingo dira, zientziak aberastasuna ahalbidetuko duelako. Kuriosoa da Baconek irudikatutako hainabt tramankulu gaur egun existitzen direla. 



4-XIX. Eta XX. Mendean utopiak protagonismo handia hartzen dute giza zoriontasuna lortzeko funtsezko tresna besala agertzen direlako. Baina, gehiegizko teknifikazioak eta industrializazioak ekar dezaketen arriskuaren oharrak ere badaude. //Skinner joan den mendeko psikologo garrantsitzuenetakoa izan zen eta konduktismoaren gurasoetako bat da. Bere teoria psikologikoa giza portaeraren azterketan oinarritzen da, jokabide jakin batzuk edukitzeko erabiltzen ditugun ikasteko moduak ikertuz. Uste du giza portaera alda daitekeela ikasteko metodo egokia erabiliz. Horregaitik, “Walden Dos” komunitate ideala irudikatzen du, non zientzia konduktistak gizarte-antolatzaile ahalguztidunak dira. Ezarritako hezkuntzari esker, pertsonak gaiztakeriarik gabe jokatzen ikasten dute, elkarrekin bizitzen, bakoitzaren zoriona eta interes kolektiboa bateragarri eginez. Jaiotza-tasa zientifikoki kontrolatuta dago, eta lanak ez dizute denbora aso kentzen denbora libreaz difrutatu ahal izateko. //Aldous Huxleyren uhartean, “Pala” deitzen dena, bizitza lasaia eta zoriontsua da. Zientziak posible egin duelako sufrimendua arintzea, jaiotza-tasa kontrolatzea eta guztientzako janaria edukitzea. Baina uharteko biztanleek industrializazioa lan eta kontsumorako bizitza dakarrela uste dute eta haiek bizitza sinple eta espiritual bat nahiago dute. //“Simpson” seriean, eskolako zuzendariaren abisena Skinner da, psikologo amerikarraren berdina, beratan inspiratu zelako telesailaren sortzailea. //Jabari publikoa utopiek elementu bereizgarri batzuk izaten dituzte: Zientzia eta arrazionaltasuna oso garrantzitsuak direla eta geografikoki isolatuta dauden tokietan egoten direla. Isolamendu hori giza isolamenduaren eta isolamendu kulturalaren adierazpen bat da. Normalean utopietan ez dira egoten familia tradizionala eta jabetza pribatua sortzaileek uste zutelako arazo askoren erantzule zirela. 



5-"Distopia" terminoa "utopia" -ren antonimoa da, utopia negatiboa, hau da, gizarte ideal baten guztiz kontrakoa. John Stuart Mill filosofo eta ekonomialariak sortu zuen.  Distopietan gizakiak gaiztakeria du: gezurra, esplotazioa eta krudelkeria. Distopien ezaugarri komunak: 1. Distopiak nahiko fenomeno berriak dira, gaur egungo tipikoak dira.2. Literaturan eta zineman hausnarketa filosofikoa jaso dute. Non mundu apokaliptikoa, kontakizun distopikotzat hartzen. Adibide aipagarriena, "Brazil" filma da, George Orwellen 1984 eleberrian inspi.3. Etorkizun hurbilean gertatzen dira normalean. Batzuetan gehiegizko kontrol politikoak teknologia berriekin edo ingeniaritza genetikoarekin gizarte totalitario bat sortzen dute, non norbanakoaren askatasuna galtzen da. Beste batzuetan, hondamendi planetarioen ondorio larriak deskribatzen dira. Distopiek ohartarazpen funtzioa dute, utopien antzekoa, bizi garen munduaren ikuspegi kritikoa eskaintzen dute eta.//"Fahrenheit 451", " Un mundo feliz" eta "1984" kontakizun distopiko ezanguratzuak dira. Hiru eleberri hauek zinemara eraman ziren eta izugarrizko oihartzun sozialaga lortu zuten. ///"Fahrenheit 451" filma, Ray Bradburyk idatzi zuen, eta gerra kulturari deklaratutako gizarte bat irudikatzen du, non liburuak gauza txarren iturria direla uste dute, horregaitik debekatuta daude. Nobelako pertsonaiak uste dute liburuek indibidualismoa sustatzen dutela eta pertsonengan itxaropen eta ilusio irrealak sortzen dituztela. Beraz, suhiltzaileak haiek erre egin behar dituzte. Baina suhiltzaile bat, Montag, liburuen balio positiboaz konturatzen da eta ihes egin behar du basoan ezkutatzeko beste iheslari batzuekin batera. Liburu honekin Bradburyk "makarthismoaren" arriskuez ohartarazi nahi izan zuen.


6.--Demokrazia, egitura politiko bat da. Bere oinarrizko ideia zera da: Boterearen herriaren esku dago eta pertsona guztiak askeak eta berdinak dira legeran aurrean. Beste hitzetan, hiritak guztiek eskubide eta betebehar berberak dituzte, inolako beriezketarik gabe.-Demokraziaren sorrera, Antzinako greziari lotuta dago, garaiko gizonak erbakiak hartzeko biltzen hasi zirenean. Gaur egun demokrazia estatu-egitura politikorik zabalduena da eta munduko estatu nagusienak antolatzen diren modua. Erregimen politiko honen funtzesko ezaugarriak herritarren arteko berdintasuna, norbamakoen askatasuna, herritarren-partaidetza eta botere banaketa lirateke. Baina ezinezkoa denez herritar guztiek erabaki guztietan zunenan parte hartzea, sistema demokratiko gehienek, ordezkaritzaren bidez funtzionatzen dute, hau da, demokrazia ordezkatzilea. Hala, auteskundeetan hautatutako ordezkariekin bideratzen da herri-partaidetza. Botere-banaketa litzateke demokraziaren beste oinarria. Botere politikoa, hiru botere independieetan banatzen da: Botere legegilea, botere batearazlea eta botere judiziala. -Berdintasuna, demokraziaren helburu bat da; hau da, pertsona guztiek eskubide berberak dituztela politikan parte hartzeko eta bozkatzeko (Pertsona bakoitzak boto eman dezake). Demokrazia eta askatasuna batera doaz, gizarte demokratiko modernoetan ezinbestekoak baitira hiritarrek dituzten eskubide zibul, politko eta sozialak.-Herri bakoitzeko demokraziaren oinarriak, bertako Konstituzioan idatzirik daude. Laburbilduz, demokrazia gehiengoaren egintea dela esan daiteke, bete ere gutxiengoaren eskubideak errespetauz.///Errepublika, berezitasun hauek dituen gobernu mota da. Errepublikatan, estatuko buruzagitza hauteskundeen bidez hautatzen da eta gintea errepublikako lehendakariak eta gobernuek dute. Errepublikako burusagi nagusi horri lehendakari esaten zaio eta gobernu buruari lehen ministro.  Lehendakaria, estatutko ordezkari gorena, gobernuko burua eta exekutibokoa da. Bere agintea, aldi batekoa izaten da; hau da, ez da bizitza osorako ezta hereditarioa. Konstituzioan adierazten du noizartekoa izan daitekeen epealdi hori, eta pertsona bera zenbat legealdietan izan daitekeen gobernuko buru, errepublikako buru edo lehen ministro.Errepublikan, estuaren buruzagaia hauteskunde bidez autatzen den presidentea da eta epe jakin baterako kargua da. Hori, errepublika demokratikoetan gertatzen da, baina diktadura errepublikak ere badaude.

Entradas relacionadas: