Metafisikaren kritika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,3 KB

Metafisika Erdi Aroan

Sarrera

Erdi Aroa hasten da K.O. V. Mendean, Erromako mendebaldeko inperioa desagerpenarekin, eta bukatzen da K.O. XV. Mendean, Erromako ekialdeko inperioren desagerpenarekin.

Kulturaren erdigunea, erlijioa Da. Erlijioak erabiltzen du filosofia , batez ere kristau doktrina argitzeko Eta arrazoimenarekin ulertzeko.

Erdi Aroko filosofo kristauen Artean daukagu:

-San Agustín:  IV. Mendean; kristautasunaren dogma finkatu Zuen.

-Santo Tomas Akinokoa:  XIII. Mendean; Jainkoaren existentzia Frogatzeko  arrazoimena erabili zuen.

Errealitatearen sorkuntza

Kristautasunak asmatu zuen  modu berri bat errealitatearen sorkuntza Azaltzeko:

SORKUNTZA EX NIHILO, hau da JAINKOAK DENA SORTZEN DU EZEREZATIK

Orduan, Jainkoa baino lehen ez dago Ezer, Jainkoak dena sortzen du. Honen ondorioz,  BEHARREZKOA DEN GAUZA BAKARRA JAINKOA DA; beste izaki guztiak
KONTINGENTEAK Dira, hau da,  ez dira beharrezkoak, ez dute iraupenik.

Jainkoaren existentzia frogatzeko argudioak

Kristautasunak  proposatu zuen Arrazoimena  eta fedea  lotura erlijioa Argitzeko eta ulertzeko. Hori da JAINKOAREN EXISTENTZIA FROGATZEKO ARGUDIOEN OINARRIA.

Argudio garrantzitsuenak


:

-

KAUSAREN ARGUDIOA

Gauza guztiek kausa bat dute, arrazoimena Erabiliz lehenengo kausa bilatuko dugu, baina ez infinitora heldu arte; orduan Egon behar da lehenengo gauza bat guztien kausa , eta kausa honek ez dauka Kausarik, hau da JAINKOA, lehenengo kausa, kausarik ez duena.

-

HIGIDURAREN JATORRIA

Gauza Guztiek  mugitzeko behar dute eragile Bat, motor bat.

Lehenengo motorra bilatuko dugu Arrazoimena erabiliz, baina ez infinitora heldu arte; orduan egon behar da Mugimenduaren lehenengo eragilea edo motorra,  Baina motor hau ez du ezerk mugitzen, JAINKOA da mugitzen ez den  lehenengo motorra.

-

IDEIA EREDUGARRIAK

Zentzumenetatik daukagun informazioa aldakorra Da, hala ere, guk gure barnean dauzkagu ideia perfektuak , eta hori posiblea da JAINKOAK eman dizkigulako.

Metafisika Mundu Modernoan

XVI etaXVII. Mendeetako bi Korronte filosofiko nagusienak zeuden, Ezagutzaren prozesua azaltzeko:

-

ARRAZIONALISMOA

ezagutzaren

prozesua azaltzeko oinarria da Jaiotzatik dauzkagun ideiak hobestea . Ordezkaria: DESCARTES

-

ENPIRISMOA:

ezagutzaren prozesua azaltzeko oinarria da Zentzumenetatik jasotzen ditugun datuak hobestea. Ordezkaria: HUME

Descartes: eszeptizismo metodikoaren prozesua

Kontutan hartu behar dugu Descartesen garaian Zientzia Iraultza garatu zela, honekin batera aitzinako Ideiak unibertsoa ulertzeko baztertu joan ziren, eta mendebaldeko kultura  oinarriak  Eta teoria filosofikoak  hondatu Ziren.

Ezagutza horiek Baztertzean,Descartesek aurkitu nahi zuen zientzia berriaren oinarri teorikoa, Eta horretarako, BERE PROIEKTU FILOSOFIKOA ZALANTZGABEKOA DEN EGI BAT LORTZEA DA.

Jarraitzen du ESZEPTIZISMO METODIKO: dena jartzen du zalantzan, zalantzagabekoa den egia topatu arte. Adibidez, zalantzan jartzen dut nire aurrean  Dagoen mahaia,, nire gorputza, mundu fisikoa jar dezaket zalantzan, Baina zalantzan nagoen bitartean, gauza bat dago ZALANTZAGABEKOA  EZ DENA; ZALANTZAK PLANTEATZEN DUEN PENTSAMENDUA DAGOELA, honek esan nahi du, norbaitek pentsatu behar dituela Zalantza horiek.

Hortik dator Descartesen Kontribuzio famatua: “PENTSATZEN DUT; GERO BANAIZ”

(“Cogito, ergo sum”).  PENTSAMENDUA DA EXISTENTZIA ZALANTZAGABEKOA DUEN BAKARRAK

Descartes: solipismo arriskua

Beste arazo bururatzen zaio Descartesi: SOLIPISMOAREN  ARAZOA sor Daiteke: Hau da, mundu fisikoaren existentzia   Ezin badugu frogatu, orduan pentsamendutik irteteko aukera ez izatea . Honi soluzio bat emateko, antolatzen du errealitatea, hiru substantzia Erabiliz:

RES COGITANS: pentsamendua edo Nia irudikatzen du

RES EXTENSA: mundu fisikoa, hau Da hedapena dituen gauzak

RES INFINITA: Jainkoa

Gizakiok Jainkoaren ideia dugu, Hau da, guztiz perfektua den izaki baten ideia, eta ezinbestekoa da Perfekzioaren existentzia . Izaki perfektua, infinitoaren ideia, kausa Infinitoa eta perfektua eskatzen du; baina gizakiok ez gara perfektuak, orduan Guk ez dugu sortu ideia perfektu hori, eta Jainkoak, perfektua denez, jarri du Gure barnean ideia perfektua. Gainera, Jainkoa guztiz ona izan behar da, beraz Ez gaitu engainatuko, eta era honetan ziurtatzen du mundu fisikoaren Existentzia.

Metafisika Ilustrazioan

Kant izan zen Ilustrazioaren Filosoforik garrantzitsuena.

Bere proiektu Filosofikoa egiteko arrazionalismo eta enpirismoaren kontribuzio Baliotsuak hartzen ditu, hau da , korronte hauen batura egiten du.

Kanten ustez, gizakiok Amankomunean ditugun estrukturak Erabiltzen ditugu ezagutzeko; estruktura hauek, ez dira ikasten, jatorrizkoak Baitira eta sujetu tradizionala osatzen Dute. Baina ezagutza lortzeko zentzumenetatik jasotzen dugun informazioa ere Behar dugu.

Kanten galdera: Posible al da metafisika zientzia bezala?


Kanten ustez, Kategoriak ( estrukturak)
, datu sensibleak gabe, hutsak dira; eta zentzumenetatik hartzen Dugun informazioa kategoriak gabe, zentzurik gabekoak dira.

Metafisika ez ditu datu Sensibleak erabiltzen ezagutzeko; BERAZ, METAFISIKA EZIN DA ZIENTZIA BAT IZAN.

Orokortasun handiko estrukturaK: IDEIAK

Estruktura hauek erabiltzen Ditugu errealitate osoa antolatzeko.

Hiru dira:

-NIA: FENOMENO PSIKIKO guztiak Antolatzen ditu

-MUNDUA: FENOMENO FISIKO guztiak Antolatzen ditu

-JAINKOA: NIA ETA MUNDUAREN OINARRIA ETA KAUSA

Baina ideia hauek ezin ditugu Ezagutu, metafisika saiatu arren, baina ezinezkoa da; bakarrik errealitatea Sailkatzeko eta antolatzeko erabiltzen ditugu ideiak.

Metafisika Osteko aroa

Kantek kritika egin zion metafisikari, Hortik aurrera kritika berriak sortzen dira, eta pixkanaka-pixkanaka Metafisikaren garrantzia mugatuko dute.

Kritika garrantzitsuenak

--POSITIBISMOA: COMPTEN ustez Bakarrik hartu behar ditugu kontuan NEURRI DAITEKEEN DATUAK; beraz metafisika kanpoan Geratzen da.

--BITALISMOA: NIETZSCHEN Filosofiaren arabera GURE BIZITZA ZUZENTZEN DITUEN IDEAL GUZTIAK BAZTERTU BEHAR DITUGU, mugatzen gaituzte eta. Metafisikaren ideiak, idealetan bihurtzen Direnez gero, baztertu behar dugu.

--VIENAKO ZIRKULUA: WITTGENSTEIN Eta beste filosofoek metafisikaren proposizioak aztertu zituzten Logika Erabiliz, eta ondorioztatu zuten metafisikaren baieztapenak ez dutela Zentzurik.

Entradas relacionadas: