Metafisika: Izatearen azterketa eta Aristotelesen ikuspegia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,96 KB
Metafisika: Lehen Filosofia
Metafisika edo lehen filosofia, zientzia teoriko gorena da, dagoen unibertsalena jorratzen duelako: izatea izate den aldetik, jainkoa eta substantzia. Zientzia guztiz librea da eta zergatiei erantzuna ematea du helburu.
Aristotelesen Ontologia Orokorra
Aristotelesek, Parmenides egiten saiatu zen bezala, ontologia orokor bat planteatu zuen, baina izaera terminoa azaltzen hasiz.
Errealitatearen Ezagutza Hizkuntza Apofantikoaren Bidez
Aristotelesek errealitatearen ezagutzari hizkuntza apofantikoaren bidez ekin zion. Honen arabera, gauza bati buruz esandako egien eta gauza horiek direnaren arteko egokitzapenak, subjektu bati ezar dakizkiokeen predikatu edo atributuak eratuko ditu. Hauen arabera, errealitatearen antolaketa sakona eta perfektua egin daiteke. Hamar kategoria bereizi zituen: lehenbizikoa, “entitatea”, funtsezkoena eta esentziala; eta gainontzeko bederatziak, zorizkoak dira, ezaugarriak: kantitatea, ezaugarria, harremana, lekua, denbora, posizioa, egoera, ekintza eta grina.
Errealitatearen Banaketa Aristotelesen arabera
Aurrekoarekin jarraituz, Aristoteles gauza singular, partikular eta zehatzak (bai substantziak, bai zorizkoak) predikazio subjektu izan zitezkeela konturatu zen eta ondorengo errealitate banaketa proposatu zuen:
Errealitate Substantziala
Bi azpisailkapen egiten dira:
- Inguratzen gaituzten gauza hautemangarri, partikular eta zehatzek, lehen edo funtsezko errealitatea osatzen dute. Hori litzateke errealismo aristotelikoa idealismo platonikoaren aurka.
- Bigarren errealitatea, esentzia unibertsalei dagokio, hau da, unibertsala eta esentziala denari (ousia). Esentziak ezagutzeko, lehen errealitatetik abiatu behar da.
Zorizko Errealitatea
Ezaugarri hautemangarriak dira, gauzetan soilik daude eta horietan soilik existitzen dira.
Teoria Hilemorfikoa
Substantziari dagokionez, teoria hilemorfikoa azaldu zuen. Honen arabera existentea den guztia materiaz (hylea) eta formaz, esentziaz (forme) osatuta dago eta kontzeptualki baino ezin daitezke banandu. Materia halaber, potentzialitatearen printzipioa da eta formak, potentzialitate hori aktualizatzen du, bere maila perfektuena eskuratzeko. Hori da, hain zuzen, aktu-potentzia delako teoria.
Mugimendua eta Lehen Motorra
Baina potentziatik aktura pasatzeko, beharrezkoa da aldaketa horren eragile izango den mugimendu edo kausa bat izatea. Mugimendu horrek, aldi berean, beste kausa edo motor baten beharra du, bere mugitzeo potentzialitatea aktualizatzeko: era berean, motore honek beste baten beharra du eta horrela etengabe, mugimendu kate bat sortuz. Motore kate horren mugimendua existitzeko, beharrezkoa da lehen motorearen mugimendua definitzea. Dedukzioz, motore honek ezin du bertze baten beharrik izan mugitzeko, hortaz, inmateriala izan behar du, hau da, aktu hutsa edo ekintza purua. Lehen motere hau, intuiziozko pentsamendu bat da, hau da, pentsamenduaren pentsamendua (noesis noeseos), bere buruaz baino ez du pentsatuko. Lehen motore hau, era berean, ibilgea da: bera ez da mugitzen, baina bertze motere guztiak mugiaraztea lortzen du, aldi berean kausarazlea eta helburuzko kausa delako: jainkoa. Jainkoa ez da mundurantz joaten, baina munduak ezin dio Jainkoarenganantz joateari utzi, horrela, erakarpen mugimendu horri esker, motore guztiak martxan jartzen ditu (maitasunaren objektuak egiten duen bezalaxe). Mugimendu hori egongo ez balitz, naturala ez zen existituko, eta ondorioz, natura bera ere ez.
Izakien Hierarkizazio Ontologikoa
Aristotelesek, amaitzeko, erreala den guztiaren arteko batasunaren justifikazio metafisiko bat eman zion. Horren arabera, izakien hierarkizazio ontologikoa planteagu zuen: izaki osoa, akto hutsa (Jainkoa) maila gorenean, materiarik gabeko adimenak (eterraz osatutako esferak mugimenduan jartzen dituztenak), izaki bizidunak, izaki inorganikoak eta maila apalean, lau elementuak (ura, sua, airea eta lurra).