Metafisika eta Gizakiaren Kultura: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,99 KB

GAIA: Metafisika eta Erlijioa

Metafisika

Metafisika; (fisikaz haraindi) materiala ez den edozer eta neurtu ezin daitekeen gauzak dira. Zer gai izaten dira metafisikoak?

  • Kontzeptuak (edertasuna, bakea, maitasuna, askatasuna...)
  • Jakintza
  • Arima (alma, espiritua)
  • Erlijioa (fedea, Jainkoa)
  • Kontzientzia

Traszendentzia

  • Mundutik haraindi doana. Metafisikaren aurrekari bat da.
  • Noiz hasi ginen traszendentziaz (mundutik haraindi) galdetzen?
    • Gizakiak heriotzaz jabetzerakoan galderak egiten hasi ziren.
    • Aurrehistorian sineskeriak hasi ziren.
    • Antzinaroan: Egipto, Mesopotamia, Txina.
    • Grezian eta Erroman filosofia agertu zen (galderak egiten hasi, zentzua bilatuz, erlijioa sortu).

Erlijio Formen Eboluzioa

  • Animismoa: Jatorrizko erlijioak. Natura jainkotzea da (mendia, itsasoa, fenomeno atmosferikoak, animaliak, zuhaitzak...).
  • Fetitxismoa: Objektu sakratuak daude eta objektuetan sinistea da.
  • Politeismoa: Jainko askotan sinesten da (mitoekin lotura daukate). Adibidez: Egipto, Txina, India, aurre-kolonboko Amerikakoak, Mesopotamia... Geroago, beste bi garatu ziren: Grezia eta Erroma.
  • Monoteismoa: Jainko eta sinismen bakarra: ahalguztiduna (orojakilea), betierekoa eta mugagabea. Adibidez: Judutarrak, Kristautasuna, Islama.

Jainkoaren Aurreko Jarrerak

  • Ateismoa: Jainkorik ez. XVIII. mendetik aurrera. Nietzschek (1844-1900) jainkotzaren sinismena aldarrikatu zuen. Bi modutan ulertzen da:
    • Ateismo teorikoa (hausnarketa Jainkoaren existentziari buruz).
    • Ateismo praktikoa (bizi egunerokoa jainkoan pentsatu gabe).
  • Agnostizismoa: Jainkoa dagoenik ez du ukatzen, baina ezta ere ez dagoenik. Ez dago ziur Jainkoaren existentziaz. Unamuno filosofoa ez zegoen ziur Jainkoaren existentziaz.
  • Panteismoa: Unibertsoa, natura, errealitatea eta Jainkoa gauza bera dira. Jainkoa ez dago mundu fisikotik at, mundua bera Jainkoa da. Adibidez: Heraklito, Plotino, Spinoza. Fikziozko adibideak: AVATAR, GUERRA DE LAS GALAXIAS...
  • Teismoa: Jainko bat dagoela sinisten da, sortzaile, ahalguztiduna, infinitua, gizakiaren patuaz arduratzen dena. Ikazkinaren defentsa.
  • Deismoa: Jainko transzendente batean sinisten dute, baina arrazoiarekin ulertu nahi dute fedea. Agustin Hiponakoa (k.a. IV-V): “Creo ut inteligas, inteligo ut credas” (sinisten dut ulertzeko, ulertzen dut sinisteko).

GAIA: Gizakia eta Kultura

Gizakia eta Kultura

Definizioa: (Edward B. Tylor, 1832-1917)

“Kultura edo zibilizazio deritzo, ikuspegi etnografiko zabaletik hartuz gero, gizakiak gizarte bateko kide den aldetik bereganatutako guztiari; hortaz, hauek hartzen ditu barne: ezagupideak, sinesmenak, artea, morala, zuzenbidea, usadioak eta gainerako trebetasunak eta ohiturak.”

Gizakiaren Hominizazioa (H.S.S)

Aldaketa Anatomikoak

  • Bi hanketan ibili eta zutik egon: ikuspuntu zabalagoa.
  • Eskuak libre ditugu: defendatzeko ez ditugu erabiltzen, gauzak hartzeko eta sortzeko.
  • Burmuinaren garapena: ahalmen sinbolikoa (lengoaia) eta ahalmen teknikoa.

Aldaketa Fisiologikoak

  • Eskuek beste zerbait egin dezakete.
  • Plastikotasun biologikoa (gure gorputza ez da aurreidatzia).
  • Ugalketaren partikularitatea (sexu hautaketa dauka).

Aldaketa Sozialak

  • Bizitza soziala areagotu zen.
  • Lengoai oso konplexua (hizkuntzak, sinboloak, marrazkiak...).

Gizakiaren Humanizazioa

  • Sua kontrolatzea: argia izatea, beroa, janaria sukaldatzeko, defendatzeko.
  • Lanabesak egin: gure beharretarako, armak sortu ehizatzeko eta erasotzeko.
  • Gerra sortzen da.
  • Nekazaritza, abeltzaintza eta merkataritza sortu.
  • Historia: gizakiok bakarrak gara historiaren kontzientziaz konturatzen garenak. Iraganaldian oinarritu etorkizunera begiratzeko.

Animaliekiko Gizakien Portaera Desberdintasuna

  • Sinbolizatzeko gaitasuna.
  • Errealitatean bizitzea: errealitateaz jabetzen gara (errealitate ugariko animaliak).
  • Norberaren gorputzaren sentimenduak: Anatomia, medikuntza.
  • Munduari irekita egotea (plastikotasunarekin lotuta): egoerari moldatu.
  • Aukeramena: aukeratzeko ahalmena eta askatasuna daukagu. “Liberum arbitrium” (aukeratzeko askatasuna).
  • Ezer ez dago bukatuta: beti zerbait berria ikasten dugu egunero.
  • Nor bere baitan biltzea: psikologia asmatu.
  • Imaginatzeko eta arrazoitzeko gaitasuna daukagu.

Animali Kultura eta Giza Kultura

Animali KulturalaGiza Kulturala
Informazio sozialen kulturaInformazio sozialen multzoa
Nola ikusi eta irakasten da; imitatzen txikitan gehiago.Nola ikasi eta irakasten da; imitazioa, lengoaia.
Ondorioak: Kontaktu zuzena, Ikasketa murriztua.Ondorioak: Kontaktua zeharkakoa erabili daiteke, Ikasketa hedakorra, Metatze ezaugarriak, Dinamikoa, aberatsa eta anitza.

Kultur Aniztasunaren Aurrean Portaera Ezberdinak

A) Etnozentrismoa

Etnia batzuk bere kultura zentroa eta garrantzitsuena dela uste du. Bi ikuspuntuen oinarria da:

  • Kolonialismoa: Amerikako konkista (Espainia, Portugal, Ingalaterra eta Frantzia), Erromako inperioa, Britaniar kolonialismoa, AEB (Amerikako Estatu Batuak).
  • Inperialismoa.

B) Arrazakeria

Etnozentrismotik dator. Goi mailako eta behe mailako arrazak daudela uste du. Behekoak suntsitu behar dira eta horregatik edozer egin daiteke. Baztertzea eta isolatzea bideratu dezake. (Adibidez: Naziek judutarrak; Hego Afrikan Apartheid; AEB beltzen aurka (60ko hamarkada), Latinoen aurka, Jatorrizko indioen aurka).

C) Xenofobia

Desberdinen aurkako gorrotoa. Ez da arrazan bakarrik oinarritzen, beste ezaugarri batzutan oinarritzen da: janzkera, itxura fisikoa, hizkera, jatorria, afizioak, sexua, pentsamendu politikoa, erlijiosoa... Jarrera hau ezjakintasunak eta beldurrak bideratzen ohi dute: Norbaiten (edo talde) baten aurkako indarkeria arrazoi antengandik (neonaziak; talde biolentoak; futbol zale erradikalak; homofobiagatik; etorkinen aurka...). Gerrak (Yugoslavian gertaturikoa, Irlandan gertaturikoa...).

D) Erlatibismo Kulturala

  • Kultura guztiak onargarriak dira.
  • Jarrera guztiak inguruaren araberakoak dira (erlatiboa).
  • Nahasketan ez dute sinisten.
  • Ez dira desberdin epaitzen.
  • Arriskua badago: Bidezkoak ez diren egoeren aurrean ez da esku hartzen (zerbait kulturala delako). Adibidez: Ablazioa, heriotza zigorra, lodia izatea herrialde batzuetan gaizki ikusia dago, animalien aurka, festen ohiturak...

E) Unibertsalismoa

  • Kultura guztiek balore unibertsalak dituzte. Balore horiek, kulturek dituzten ezaugarri hoberenetan daude eta atera behar dugu.
  • Adibidez: Tolerantzia, errespetua, elkarbizitza, ezaugarrien ongietorria, giza eskubideak...
  • Arriskua: Kultur aniztasuna bukatzea (Globalizazioa).

F) Kultur Artekotasuna

  • Kultura guztiek ekarpenak egin ditzakete.
  • Kulturek aberastasuna ekartzen dute.
  • Nahasketa kultura elkarrizketan oinarritzen da. Gauzak berriak ekarri.
  • Adibideak: Erdiaroko Toledo, sukaldaritzan (arroz con leche), flamenkoa.

Azpikultura eta Kontrakultura

a) Azpikultura

  • Kultura berdina batean dauden azpibanaketak. Nola banatu dezakegu?
    • Adina: Zaharrak, helduak eta gazteak.
    • Hezkuntza maila.
    • Klase sozialak.
    • Jatorri etnikoa.
    • Adibideak: Herri kultura eta hiri kultura.

b) Kontrakultura

Ohikoa eta arrunta den kultura.

  • Hiri tribuak: Talde horietan bere araudia, ohiturak, jarrerak... dituzte. Zeinuak eta sinboloak erabiltzen dituzte (janzkera, hitzegiteko modua, mugitzeko modua...). Taldearen parte izatea garrantzitsua (nortasuna eman). Talde hauetan ohikoa da lider bat egotea. Adibideak: Skinhead, Punkiak, Heavy-ak, Gotikoak, Emoak, Otakuak, K-pop.
  • Gizarteari erasotzen dioten taldeak: Legez kanpo jarduten dute. Indarkeria erabiltzen dute. Adibideak: mafiak, jihadistak, talde terroristak, ETA...
  • Gizarte talde alternatiboak: Beste bizimodu bat bideratu dezakegula uste dute. Orokorrean dagoen kultura ez dute ondo ikusten. Gizartetik at egoten ohi dira. Ez dute biolentziarik erabiltzen. Adibidez: Hippiak, utopia-zaleak...

Sozializazioa

Nola sozializatzen da?

  • Ikusten duguna ikasten dugu.
  • Barneratzen dugu ikasitakoa, bestela arazoak izango dituzulako.
  • Oreka psikologikoa izatea.

Entradas relacionadas: