Metabolismo Energetikoa: Glikolisia eta Arnas Katea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,8 KB
Glikolisia
Ia bidezidor unibertsala. Anaerobikoa. Zitoplasman gertatzen da. Azukre guztiak D-seriekoak dira. Erreakzio itzulezinak katalizatzen dituzten entzimak erregulatzaileak edo alosterikoak dira. 2 fase ditu:
- Prestakuntza-fasea: 5 erreakzio
- Errendimendu-fasea: 5 erreakzio
Metabolismo Aerobioa vs Anaerobioa
Metabolismo aerobioa: Energia asko lortzen da, glukosa batetik 30 edo 32 ATP. Arnas katean NADH oxidatzen da NAD+ emanez, hortaz glikolisia ez da eteten. Oso motela da, glukosa guztia oxidatu behar da eta gainera O2 mitokondriotaraino garraiatu behar da.
Metabolismo anaerobioa: Energia gutxi lortzen da, glukosa batetik 2 ATP. O2 gabeko edo gutxiko baldintzetan organismoak bizi daitezke. Hartziduran NADH oxidatzen da NAD+ emanez, hortaz glikolisia ez da eteten.
Fosforilazio/Desfosforilazio Bidezko Erregulazioa
Kinasa eta fosfatasa bidez. Entzima hauen erregulazio alosterikoa.
- Kinasarentzat:
- Modulatzaile negatiboak: ADP, pirubatoa (PDH aktibatu)
- Modulatzaile positiboak: NADH, Azetil-CoA (PDH inhibitu)
Azetil-CoA-ren Ekoizpena eta Oxidazioa
Ekoizpena:
- Karbohidratoetan: Glikolisia (zitoplasman) + PDH konplexua (mitokondrioko matrizean)
- Lipidotan: β oxidazioa (mitokondrioko matrizean)
- Proteinetan: aminoazidoen degradazioa
Oxidazioa: (Krebs zikloan). Prozesu amankomuna jatorri ezberdineko Azetil-CoA guztietarako. 8 erreakzio. Mitokondrioko matrizean – entzima bat izan ezik, barne mintzean dagoela.
Elektroi Garraio Katea eta Fosforilazio Oxidatiboa
NADH eta FADH2-ren oxidazioa & ATPren sintesia. Mitokondrioko barne mintzean.
ATP Sintasaren Jarduera
Loturaren ondoriozko aldaketaren eredua. Entzimak hiru gune baliokide ditu adenina nukleotidoak lotzeko, bana α eta β azpiunitateen bikote bakoitzeko. Une jakin batean horietako gune bat T konformazioan dago (lotura estua), bigarrena L konformazioan dago (lotura lasaia) eta hirugarrena, O konformazioan (irekia, oso lotura lasaia). Ziklo katalitikoaren hasieran T gunea ATPak betetzen du, eta ADPa eta Pi L gunera lasaiki lotuta egoten dira. Indar protoi-higiarazleak, beharbada F0 kanalean zeharreko protoi-fluxuaren bidez, konformazio- aldaketa kooperatiboa eragiten du, eta horren ondorioz, T gunea O gune bihurtzen da eta ATPa hortik disoziatzen da; L gunea T gune bihurtzen da, eta hor ADPa eta Pi azkar kondentsatzen dira eta ATPa eratzen da; eta, hirugarrenez, L gunea O gune bihurtzen da, non ADPa eta Pi lasai lotzen baitira. Emaitza esperimentalek adierazten dutenaren arabera, hiru gune katalitikoetatik gutxienez bi txandakatu beharko lirateke jarduerari dagokionez; ATPa ezin da gune batetik disoziatu, harik eta bestean ADPa eta Pi lotu arte.
Arnas Katearen Konplexuak
Arnas katearen lau konplexuetan barnako elektroien eta protoien fluxuaren laburpena. Elektroiak I eta II konplexuetatik UQra iristen dira. UQH2-ak elektroi eta protoien eramaile higikorraren funtzioa betetzen du. III konplexuari pasatzen dizkio elektroiak, eta horrek hurrengo kate-maila higikorrari, hots, c zitokromoari. IV konplexuak c zitokromo erreduzitutik O2-ra transferitzen ditu elektroiak. I, II eta IV konplexuetatik igarotzen den elektroi-fluxua matrizetik mintzen arteko espaziora doazen protoien fluxuarekin batera joaten da. Gogoan izan gantz-azidoen β-oxidazioko elektroiak arnas katean sar daitezkeela UQren bidez.
Fosforilazio Oxidatiboaren Erregulazioa
ATP igo, ADP edo Pi jaitsi. Fosforilazio oxidatiboa. NADHren oxidazioa. NADH/NAD+ igo. Krebs zikloaren aktibitatea jaitsi.