Metabolismo Energetikoa eta Ariketa Fisikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,28 KB

Metabolismo Energetikoa

Metabolismoa

Gorputzak elikagaiak nola erabiltzen dituen azaltzen du, horiek liseritu, xurgatu eta zeluletaraino garraiatu ondoren.

Fosfokreatina

Ez da zuzenean erabiltzen den molekula bat, ATPa berreraikitzen du etengabeko hornidura mantentzeko. ATPa agortu ez dadin, PCa gutxitzen da. Zelula mota hau duten kirolariek errendimendu handiagoa dute.

Karbohidratoak

Karbohidratoen metabolismoa zelulen mintzetatik glukosa sartzen denean hasten da.

1. Glukolisia

Glukosako molekula apurtzen du 2 azido pirubiko eta 2 molekula ATP bihurtzeko.

2. Azido zitrikoaren zikloa

Azido pirubikoko bi molekulak 36 edo 38 ATP izatera pasatzen dira.

2b. Bide anaerobikoa

ATP maila egokia mantentzeko oxigenorik ez badago, zelulak glukolisia bakarrik edukiko du ATPa sortzeko. Glukolisiak sortzen duen azido pirubikoko molekula ezin denez azido zitrikoaren zikloan sartu, azido laktiko bihurtzen da.

Glukogenesia

Odolean dagoen glukosa-maila normala baino altuagoa denean martxan jartzen den mekanismo bat da.

Glukogenolisia

Gorputzak energia behar duenean martxan jartzen da.

Glukoneogenesia

Proteinetako eta lipidoetako molekulak oinarri hartuta, glukosa sortzen da.

Lipidoak

Lipido ohikoenak triglizeridoak dira, gantz-ehunetan pilatzen direnak.

Katabolismo lipidikoa

Triglizeridoak hidrolizatzen dira gantz-azidoak eta glizerola sortzeko.

Anabolismo lipidikoa edo lipogenesia

Hainbat lipido motaren sintesia da.

Proteinak

Anabolismoa da garrantzitsuena. Ehunak eraikitzeko elikagai nagusienak dira.

Anabolismoa

Aminoazidoak oinarri hartuta, zelula bakoitzak bere proteinak eta entzimak sintetizatzen dituen prozesua da.

Katabolismoa

Aminoazido molekula baten desaminazioaren lehen urratsa da.

Ariketa Fisikoa

Iraupen laburra

6 segundu baino gutxiagoko jarduerak dira, intentsitate handikoak. Energia hori ATP eta PC energia handiko fosfatoen bidez hornitzen da. Ariketa fisikoa egin bitartean aktibatzen diren muskuluen barruan daude. Prozesu anaerobikoa da.

Epe laburra

Energia handiko fosfatoak etengabe birsintetizatzen dira. Ariketa fisiko ez-laburra denean, energia glukosatik eta glukogenotik hartzen da. Prozesu anaerobiko laktikoa da.

Epe luzea

Muskulu-zuntz ugarienak motelak dira. Denbora zehatz batean sortutako energia kopurua handiagoa izango da glukosarekin gantzekin baino. Ariketaren intentsitatea igotzen doan heinean, muskuluak gero eta glukogeno gehiago eta gantz gutxiago erabiltzen ditu.

Oxigeno kontsumoa

Ariketa fisikoa egitean oxigeno gehigarria behar dugu. Lehen fasean oxigenoa azkar igotzen da, eta masetaren ondoren, ariketa amaitu arte, gutxi gorabehera egonkor mantentzen da.

Atalasea

Intentsitate handieneko puntua da. Azido laktikoa sortzen ari da.

Oxigeno eskasia

Erritmo egonkor batera heldu arte, oxigenoaren kontsumoa ez da berez hazten. Lanaren hasieran, oxigenoaren kontsumoa normalaren azpitik dago. Ariketa eskasia fasean ematen den energia, egoera egonkorrera heldu arte erabiltzen den energia ez-aerobikoa da. Errekuperazio mota bi daude.

Entradas relacionadas: