Mesopotamiako Historia: Idazkera, Zibilizazioak eta Artearen Garapena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,91 KB
HISTORIAREN HASIERA: IDAZKERA
Idazkera duela 5.000 urte asmatu zen Mesopotamian.
Kuneiformea izan zen lehenengo idazkera sistema, sumeriarrek asmatu zutena.
Hasieran, piktogramak ziren (irudien bidezko idazketa), baina denborarekin sinbolo abstraktuagoak bihurtu ziren.
Buztinezko xafletan idazten zuten kanabera zorrotzekin, eta gero eguzkitan lehortzen zituzten.
LEHEN ZIBILIZAZIOAK
Duela 5.000 urte garatu ziren Mesopotamian, Egipton, Indian eta Txinan.
Ibai handien ondoan sortu ziren (zibilizazio ibaiertzetakoak), ur baliabideak aprobetxatzeko.
Kultura bateratua zuten: hizkuntza, erlijioa eta ohiturak partekatzen zituzten, nahiz eta guztiz berdinak ez izan.
Boterea erregearen eskuetan zegoen: legeak egiten zituen, armadaren burua zen eta erlijio-eginkizunak zituen.
Gizartea oso hierarkizatua zegoen: pribilegiatuek (erregea, apaizak eta nobleak) boterea zuten, eta gehiengoa menderatua zen.
Eraikin handiak eraiki zituzten: jauregiak, tenpluak eta hilobi monumentalak.
MESOPOTAMIAKO GIZARTEA
Erregea eta aristokrazia: Botere handiena zuten eta jauregietan bizi ziren.
Apaizak: Erlijioa eta tenpluak kontrolatzen zituzten.
Escribak eta militarrak: Zerga-bilketa eta administrazioa kudeatzen zuten.
Nekazariak, eskulangileak eta merkatariek: Ekoizpena eta ekonomia mantentzen zuten.
Esklaboak: Erositako edo gerran harrapatutako pertsonak ziren, lan gogorrena egiten zutenak.
Emakumeak: Askeak edo esklaboak izan zitezkeen; familia nobleetako emakumeek baimenak behar zituzten erabakiak hartzeko.
ARTEA ETA ARKITEKTURA
ARKITEKTURA
Mesopotamiarrak eraikitzaile bikainak ziren, baina gehienbat adobea erabiltzen zuten, eta horregatik aztarna gutxi geratu dira.
Arkua eta ganga asmatu zituzten, eta arkitektura erlijioso eta politikoa garatu zuten.
Eraikin nagusiak: tenpluak, ziguratak (tenplu piramidalak) eta jauregi handiak.
Babiloniako lorategi esekiak: Antzinako zazpi mirarietako bat izan ziren.
ESKULTURA
Estatuatxo txikiak egiten zituzten, erregeak, jainkoak eta funtzionario nagusiak irudikatzeko.
Erliebe harrizkoak: Gerrak, erregeen lorpenak eta jainkoen irudiak erakusten zituzten.
Mukulu biribilak: Alde guztietatik landutako eskulturak ziren.
MESOPOTAMIAKO HISTORIA ALDIAK
Sumeriar garaia (K.a. 3000-2300) → Idazkera kuneiformea, hiri-estatuak, gurpila eta ureztatzea asmatu zituzten.
Akkadarren inperioa (K.a. 2300-2100) → Lehenengo inperioa, Sargon Akkadek sortua.
Babiloniar inperioa (K.a. 1800-1200) → Hammurabiren kodea, lehenengo lege idatzietako bat.
Asiriar inperioa (K.a. 1200-600) → Inperio militar handia, konkistak eta liburutegiak sortu zituzten.
Neobabiloniar inperioa (K.a. 600-539) → Babiloniaren berreraikuntza eta lorategi esekiak sortu zituzten.