Mesopotamiako Hiri-Iraultza eta Dinastiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,91 KB
Hiri Iraultza (K.a. 3700-3100)
Mesopotamiako tenplu eta jauregia: Mesopotamiako behealdean, hiri-iraultza prozesuan oso garrantzitsuak izan ziren eraikuntza handiak ziren. Bi elementu horiek izaera bikoitza zuten: alde batetik, arkitektura-konplexu handiak ziren eta bestetik, gizartearen elementu antolatzaileak. Hasieran bi elementu horiek ez ziren bereizten, baina poliki-poliki elementu bakoitzak bere izaera propioa definituko zuen: tenplua, “jainkoaren etxea” eta kultu gunea; eta jauregia, erregearen egoitza. Hala ere, antz handia zuten, funtzio berdinak baitzituzten: administrazio ekintzak burutu, soberakinak metatu eta gune birbanatzaileak ziren.
Idazkera kuneiformea: Idazkera sistema garatu zen neurrian, sistema logosilabikoa agertu zen. Sistema honek zeinu kontzeptualak eta silabikoak erabiltzen zituen, idazkera kuneiformea agerraraziz. Idazkera kuneiformea, falka-formako karaktere edo irudiz osatuta zegoen, kanabera-zati batekin buztin hezean idazten zena.
Aldi Protodinastikoa (K.a. 2900-2350)
Ensi: Antzinako Sumerreko hiri-estatuetako erregeak erabilitako titulu bat zen, jauregian bizi zena. Erregeak funtzio politikoak (agintari gorena zenez, ubideak zaindu behar zituen), militarrak (herria bere etsaiengandik babestu eta ejertzitoa zuzendu) eta erlijiosoak zituen (jainkoaren administraria zenez, tenpluak zaindu behar zituen).
Enlil: Sumertarren jainko gorena zen, gutxienez politika arloan. Erregeak izendatzen zituen. Apezgoak errepresentatzen zituen Enlilen erantzunak. Bere tenplua Nipurren zegoen.
Erregeen zerrenda: Mesopotamian, aldi protodinastikoko garaian. Mende horietako historia mesopotamiarra Errege Zerrenda izeneko testuaren bidez ezagutzen dugu. Dokumentu honetan hiri desberdinetako dinastiak aipatzen dira, une desberdinetan nagusitasuna zuen dinastia zehaztuz. Zerrendak eskaintzen dituen datuak mota desberdinetako beste iturriekin osatu daitezke garai horretako historiaren ardatz nagusiak ezagutzeko. Zerrendak erregetza jatorri jainkotiarra duela adierazten du, dinastia mitiko batzuk aipatzen baititu.
Lugalzagessi: Mesopotamiako lurralde osoa, kanpaina batzuei esker, menperatu zuen erregea izan zen. Bere erregealdia K.a. 2340-2316 bitartean izan zen. Lugalzagesirekin eredu inperialista sortu zen, baina ez zen inperialismo politikoa, ekonomikoa baizik. Bere helburua komunikazio-sarearen kontrol hertsia izatea zen, horrela Sumerrek behar zituen lehengai guztiak arazorik gabe iritsiko ziren. Eredu honek hiri-estatuaren eremua zabal gainditzen zuen. Eredu inperialista hau lehendabizi Lugalzagessik planteatu zuen, baina ez zen bakarra izan, Sargonek bereganatu baitzuen.
Ur III (K.a. 2112-2004)
Eren: Mesopotamian, Ur hiriko III. dinastia garaian, K.a. 2112-K.a. 2004 artean, pertsona batzuk estatus juridikorik gabekoak ziren, “eren” zirelakoak, libreak eta esklaboak nahastuz. Jauregi edo tenpluetarako lan egiten zuten, lan ezberdinetan: nekazaritzan, garraioetan, gudako zerbitzuetan, etab. Gizon hauek shagin edo ensi baten menpean zeuden eta ezin ziren beste leku batera joan bere baimenik gabe.
Shagin: Mesopotamian, Ur hiriko III. dinastia garaian, K.a. 2112-K.a. 2004 artean, inperioa probintzietan antolatua zegoen eta probintzia bakoitzean boterea bi pertsonen eskuetan zegoen, ensi eta shagin-en eskuetan hain zuzen ere. Lehenengoa agintari zibil garrantzitsuena zen, bigarrena, berriz, agintari militar gorena, baina askotan elkarrekin lan egiten zuten. Botere zibil edo militarraren arteko diferentziak ez ziren handiak. Esan bezala, askotan bi mota hauetako funtzionarioek elkarrekin lan egiten zuten. Kargu hauek, gehienetan, aberastasun iturri besterik ez ziren. Hori zela eta, teorian, diruaren truke edonork lor zitzakeen ere, praktikan familia gutxi batzuen esku gelditu ziren, funtzionario-oligarkia sortuz.