Mesopotamia: Geografia, Gizartea, Idazkera eta Aurrerapenak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,68 KB
1. Mesopotamiaren Geografia eta Garapena
Mesopotamia hitzak IBAI ARTEKO LURRALDEA esan nahi du, TIGRIS eta EUFRATES ibaien arteko eskualdea.
Hango lurra oso emankorra zen, baina UR-GORALDIAK ere izaten ziren, eta hori eragozteko biztanleek lurra DRAINATU behar izaten zuten. Horrekin batera UREZTATZE-TEKNIKAK garatu zituzten, ura ibaitik urrun zeuden soroetaraino eramateko.
Teknikaren aurrerapenei esker SOBERAKINAK agertu ziren, eta Eufrates eta Tigris garrantzi handiko KOMUNIKABIDEAK zirenez, MERKATARITZA nahiz KULTURA-TRUKEAK sustatu ziren. Soberakinak kudeatzeko GIZARTE TALDE PRIBILEGIATU bat eta HIRI-ESTATU handiak sortu ziren.
Lehen hiriak HIRI-ESTATU gisa antolatu ziren, eta bakoitzak bere GOBERNUA eta JAINKO-JAINKOSAK zituen.
Sarritan hiri-estatuek elkarrekin borrokatzen zuten, lur gehiago lortzeko, eta horrela sortu zituzten ERRESUMAK eta INPERIOAK.
2. Gizarte Antolaketa eta Funtzioak
Lotu kontzeptuak zenbakiak eta letrak lotuz:
- 1. Errege-Erreginak: D. Agintari politikoak
- 2. Apaizak eta Lege-kodeak: C. Hirien gobernua
- 3. Armada: B. Hiria eta inguruak kontrolatzea
- 4. Funtzionarioak: E. Administrazio-lana
- 5. Idazkera: A. Kontuak eramatea
Jatorrizko ariketaren erantzunak: 1B, E; 2A; 3-F, D; 4C, D
3. Gizartea, Erlijioa eta Legea
- Mesopotamiako lurrak ESTATUARENAK ziren.
- Zergak nekazariek eta abeltzainek ordaintzen zituzten, eta eskulangile eta merkatariak ERE BAI.
- Erregea JAINKOAREN ORDEZKARITZAT ZEUKATEN.
- Idazlariak nobleak eta apaizak baino MAILA BAXUAGOKOAK ziren.
- Mesopotamiako biztanleak politeistak ziren, hau da, jainko ASKORENGAN sinisten zuten.
- Mesopotamiarrek HIL OSTEAN EZ ZEGOELA BESTE BIZITZARIK USTE ZUTEN.
- Hamurabiren Kodeak ARAU ZIBILAK ematen ditu.
4. Idazkera: Piktogramak
Zer da piktograma bat? Noiz sortu zen idazkera piktografikoa?
Piktogramak objektuen, animalien eta pertsonen marrazki eskematikoak dira.
K.A. IV. milurtekoaren amaieran sortu zen.
5. Idazkera Kuneiformea
Nola sortu zen idazkera kuneiformea? Zeren gainean idazten zen? Nola gogortzen zen?
Piktogramak geroz eta eskematikoagoak bihurtuz sortu zen, eta karaktere horiek ziri itxuran ebakitako kanabera batez idazten ziren.
Buztin gordinezko xaflatxoen gainean idazten zuten eta egosi egiten ziren gogortzeko.
Zein da idazkera kuneiformearen berritasuna?
Idazkera piktografikoa ez bezala, objektu, animali eta pertsonez gain, hotsak adieraztea da berritasuna. Zeinuak batuz hitzak osatzen zituzten, idazketa eta irakurketa errazteko. Hots kopurua mugatua denez, zeinu gutxi batzuekin egiten zen hori.
6. Matematika eta Talionen Legea
Zein dira gaur egun erabiltzen ditugun mesopotamiarren aurrerapenak matematika arloan?
Gaur egun hirurogeitar sistema erabiltzen dugu, bereziki segundoak eta minutuak zenbatzeko, eta baita ere graduak zenbatzeko.
Zer da Talionen Legea?
Arau edo lege bat hausten zuenari ezarritako zigorra, egindako kaltearen neurrikoa izan behar zela zioen oinarrizko printzipioa zen (Begia begi truk, hortza hortz truk).