Mesopotamia eta Egiptoko Artearen Ezaugarri Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,2 KB
- Arkitektura monumentala.
- Jabetza pribatua: Jateko soberakinak daudenez, merkataritza sortzen da, eta ondorioz, jabetza pribatua ere bai.
- Boterearen irudikapena.
- Animaliaren gaia presente egoten jarraitzen du.
- Erlijio-sinesmenak sortuko dira: botere espirituala ikusarazteko irudiak egin.
Gaiak
- Animalia: historiaurretik jarraipena du.
- Jainkoak: arteak erlijioa edo jainkoak ikusgai egiten ditu.
- Erregea: arteak boterea ikusgai egiteko.
Irudien Funtzio Erlijioso-Errituala (Bikoitza)
- Inmaterialak diren jainkoak materializatu.
- Irudiaren boterea errealitatea bikoizteko.
Arkitektura
- Tenpluak: espazio sakratuak, erritualak betetzeko. Bertan irudi erlijioso-erritualak zeuden.
- Hilobiak: heriotzaren inguruko erritualak.
"Magia sinpatikoa": errealitatea irudiaren bidez bikoizten da. Errealitate paraleloak sortzen dira, bikoitzak. Beraientzat artea errealitate bat da, haien artearen kontzeptua ez da "mimesian" oinarritzen, baizik eta bikoizketan. Beraz, artea sinesmenetan oinarritzen zen.
Mesopotamia
Otoizlariak
Txiki xamarrak, sinpleak eta harrizkoak oro har. Otoitz egiteko, eskuak elkartzen zizkieten bularraren aurrean. Begietan txertaketak egiten zizkieten beste material batzuekin: maskorrak, betuna. Forma borobilez eginda daude eta besoak gorputzari lotuta daude, hauskorra ez izateko. Bekainak elkartuta: adimenaren sinboloa. Hauetako askok sumertar gona tipikoa daramate. Begietan kontzentratzen da espresibitatea, begirada galduak jainkoekin kontaktuan jartzeko; begien bidez jainkoekin komunikatzen ziren. Irudi oso espresiboa da. Suposatzen da pintatuta zeudela. Goi mailako pertsonen eskulturak landuago eta pertsonalizatuago zeuden, beraz, pertsona garrantzitsu batena zen.
Haien sinesmenen arabera, hil ondorengo bizitza oso gogorra zen. Zibilizazio nahiko ezkorra eta bizitza gogorrekoa zen. Guztiek sufrituko zuten hil ondoren. Jainkoei gogorregia ez izatea eskatzen zieten, otoitz eginez.
Otoizlariak pertsonaren ordezkoak ziren tenpluan etengabe otoitz egiteko. Pertsonak bere gauzak egiten zituen bitartean, otoizlariak otoitz egiten zuen. Erosi egiten zituzten eta haien izena ematen zieten; izenak izana ematen du. Artisauek egiten zituzten eta aspektu generikoa zuten. "Ni" bat bihurtzen ziren. Erlijioa errealitate paraleloa zen beraientzat. Hain garrantzitsua zenez, otoizlariaren figura puskatzea saihesten saiatzen ziren: besoak gorputzari elkartuta... Putzu sakratuetan lurperatzen ziren figurak, ezin ziren bota; putzua tenpluaren barruan zegoen.
Egipto
- Hil ondorengo bizitza bizitzaren parekoa zen beraientzat. Ez zegoen ezberdintasun handirik, nahiko baketsua zen, eta bizitza normalean bezala jarraitzen zuten "bizitzen".
- Haientzat gizakia ez zen gorputza bakarrik, baizik eta gorputza eta arima; osagai espiritualak zituen. Hurrengo bizitzan bizitzeko osagai fisiko eta espiritualak behar ziren.
- Hilobietan hurrengo bizitzarako osagaiak biltzen zituzten. Gorputza hurrengo bizitzan mantentzeko, ondo kontserbatzeko, baltsamatze teknika garatu zuten: momifikazioa.
- Osagai espiritual ezberdinak zeuden gorputz bakarrean, arima bat baino gehiago. "KA" izeneko osagai espirituala.
- Hil ondorengo bizitzarako faraoiaren bikoitza irudikatzen zuten eskulturaren bidez. Harria faraoia bihurtzen zen eta haren "KA" bereganatzen zuen. Egiptiarrentzat ez zen faraoiaren eskultura, faraoia bera baizik, pertsona. Hilobi barruan faraoiarentzat jatekoa, edatekoa, ondasun preziatuak... biltzen zituzten.
- Norbait hiltzean, erritoak egiten ziren lurperatu aurretik. Hildakoari KA ahoa irekiz atera eta eskulturara pasatzen zen.
- Zoser faraoia. Bere hilobia aurkitu zutenean (piramide mailakatua), bere eskulturatxo bat zegoen.
- Eskulturatxo batzuek, panpinen antzekoak, faraoien zerbitzariak, gortea, soldaduak... ordezkatzen zituzten; hilobian sartu eta faraoiaren zerbitzurako zeuden.
- Hilobiak irudiz beteta zeuden. Ez zeuden ikusteko edo apreziatzeko eginda. Lanean ari diren pertsonak, uzta jasotzen... irudikatzen zituzten, eguneroko bizitzaren gaiak.