Meseta eta Espainiako mendikateak eta Euskal Mendiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,74 KB
Meseta
- Goi-lautada handia, penintsularen erdialdean.
- Herciniar orogenesiaren ondorioz, higadurak lautu ziren.
- Zenozoikoan gaur duen forma.
Eremu paleozoikoak
- Goi-lautadaren ipar-mendebaldean: arroka gogor eta zurrunak.
- Penilautadak: modu leunean uhindutako higadura-azalerak.
Barnealdeko mendikateak
- Mugimendu alpetarrak eratu zituzten.
- Erdialdeko Sistema
- Altitude handiagoan eta meseta bitan zatitu.
- Toledoko mendiak baxuagoak, hegoaldeko goi-lautada bitan zatitu.
Barruko arro sedimentarioak
- Ipar eta hego goi-lautadetakoak dira. Aro tertziarioan sortu ziren.
- Paramoak: kareharrizko estratu gogorrek eratutako azalera estruktural lau eta garaiak.
- Landazabalak: modu leunean uhindutako eta ibaiek zeharkatutako lautada baxuak.
Galizia eta Leongo mendigunea
- Era tertziarioan osatua.
- Material paleozoikoak.
- Biribildutako altuera txikiko mendiak.
Kantauriar mendikatea
- Mendebaldekoa: era tertziarioan osatua, material paleozoikoak.
- Ekialdekoa: modu leunean uhindutako eta ibaiek zeharkatutako lautada baxuak.
Iberiar Sistema
- Era tertziarioan sortutako bitarteko mendikatea da.
Sierra Morena
Bat-bateko maila. Era tertziaroan osatua; harri paleozoikoa, kolore ilunekin.
Ebroren sakonunea
Pirinioekiko paraleloa. Aintzinako Ebroren mendigunean kokatuta.
Guadalquivirren sakonunea
Mendikate betikoekiko paraleloa. Albufera eran.
Pirinioak
- Ardatza: era tertziarioan sortutako bitarteko mendikatea da.
- Pirinioaurrea: ardatzaren hegoaldean.
- Erdiko sakonunea: luzea eta estua, margekin.
Mendikate Betikoak
Penibetikoa: kostaldearen ertzetik pasatzen da. Subbetikoa: barnealdean dago. Intrabetikoa: ibaiak harroka bigunetan erosionatutako arroa.
Euskal Mendiak
Pirinioen luzapena. Altuera moderatua.
Kataluniako kostaldeko mendikatea
Pirinioen ekialdeko eraldaketa. Iparraldea: material paleozoiko. Hegoaldea: kareharri sakundario. Hiru unitatetan banatuta.
Euskal Mendiak (xehetasunak)
- Pirinioak eta Kantabriar mendilerroan.
- Altuera moderatuak.
- Orogenesi alpinoaren ondorioz tolestu eta eraikitako; aro sekundario eta tertziarioko eraketa sedimentarioz osatuak.
Euskal Mendien artean ondorengo unitateak bereiztu daitezke:
Ur-isurialdeen ipar aldean
-
Kostaldeko mendikateak:
- Oraintsuko materiaz osatuak.
- Tertziariokoak.
- Altuera gutxikoak.
-
Itsasbazter aurreko mendikatea:
- Erliebeak leuntasuna galtzen du eta mendiak garaiagoak bihurtzen dira.
- Aldapa nabarmenagoak.
- Desnibel gogorrak.
- Haran estuak agertzen dira.
- Kareharria nagusi denez, karstifikazioa oso fenomeno arrunta da.
-
Bost Hirietako mendigunea:
- Paleozoiko materialez osatutako mendi-estruktura.
- Gehiengo altueretan ozta-ozta 1.000 m gainditzen dute.
- Haran zokoetatik duen desnibel gogorraren ondorioz menditsu eta zail itxura du.
-
Erdiko ibaibideetako mendi eta haranak:
- Ibai-arteria nagusien erdi-tartea osatzen duen unitate litologiko bariatua hedatzen da.
- Mendi gailurrek ozta-ozta gainditzen dute 1.000 metrotako altuera.
Kantabriar–Mediterraniar uren mugalerroen mendikatea
100 km inguruan, ekialdetik mendebaldera hedatzen diren mendizerrek Euskadi ia erditik banatzen dute, fisiko eta giza ikuspegitik bi eremu desberdinduak markatuz.
- Mendilerroa ekialdean Aralarko mendiguneaz hasten da (Gipuzkoa eta Nafarroa artean).
- Aratz mendizerrak eta Aizkorri (Aitxuri 1.151 m) eta Urkila eta Elgea mendizerrak Gipuzkoa eta Araba artean.
- Durangoaldeko gailurrak (Anboto), Gorbeia mendigunea (1.475 m) Bizkaia eta Araba artean eta Salbaia mendizerra. Kare-harrizko litologiak morfologia karstikoa sortzen du.
Ebroko sakonunea
Toloño–Kantabriar–Joar mendizerraren eta Ebro ibaiaren artean Araba–Errioxako eskualdea hedatzen da; eskualde hori Ebro zokogune zabalaren zati txiki bat da.
Tertziario eta Kuaternario garaiko materialez osatua.
Hegoalderantz, Ebro ibai aldera, poliki malda beherako erliebea du.
Unitate morfoestrukturala: Erliebearen barrukaldean hartzen dituen formak eta eraketak; estruktura horrek zerikusirik du materialaren ezaugarriekin eta eratu den aro geologikoarekin.
Mendigune zaharra: Iberiar penintsulan, oinarri paleozoikoko sektorea; alpetar orogeniak hautsi eta gaztetu zuen, eta gailur biribilak eta leunak dituzten mendi ertainak sortzen dituena.
Tolestura-mendikatea: Forma aldakorreko erliebe-unitatea da, bi plaka tektonikoak hurbildu eta beraien artean egindako tolesturaz eta konpresioaz sortzen dena. Honen ondorioz, mendi hauen tontorrak altuak eta malkartsuak izaten dira.
Arro sedimentarioa: Presio orografikoen bidez oinarri baten bloke baten erorketak sortutako eremu deprimitua, ondoren sedimentuz bete eta erliebe nahiko laua eratuz.
Modelatu karstikoa: Kareharrietan erliebeak hartzen dituen formen multzoa da, kaltzio karbonatoaren disolbatzean sortzen dena. Forma endokarstikoak (lurrpean eratzen direnak) eta forma exokarstikoak (azalean eratzen direnak).
Uren mugalerroen hegoaldean
-
Lautada:
- Beraien altuera 500–600 m inguruan dago.
-
Araba erdiguneko mendizerrak:
- Ez altuera handikoak baina etenik gabekoak (Kapildui, 1.180 m da gailurrik handiena).
- Ekialdetik mendebaldera daude Entzia eta Iturrieta mendizerrak, Gasteiz Mendiak eta Tuyo mendizerrak.
-
Mendebaldeko haran eta mendizerrak:
- Benetako multzoa, kare-harrizkoa batez ere.
- Kuartango, Omecillo eta Valdegobia dira mendizerra horien artean dauden haranak.
- Material buztintsu, bigunagoan induskatuak.
-
Trebiñoko arroa:
- Litologia bariatua duen tertziarioko arro sedimentarioz osatua.
-
Hego-ekialdeko haran eta mendizerrak:
- 1.000 metrotik gorako gailurrez osaturiko, morfologia zaila duen eremua (Arboro 1.048 m).
- Joar edo Kodes mendizerraren magalean Kanpezuko Santa Kurutzeko zokogunea dago, Arabar mendiko gunerik zabalenetarikoa.
-
Toloño–Kantabria–Joar mendizerra:
- Alde batetik, trantsizioko ozeaniar-klima eremukoak.
- Bestetik, Arabar Errioxako mediterraniar-kontinental klimakoa.
- Ekialdetik mendebaldera doan kare-harrizko eta topografikoki jarraikortasun nabarmena duen lerrokadura.