Mesede Eskaerak eta Lan Eskaintza
Enviado por María y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,98 KB
Mesedea: Betaurrekoak Hotelean Ahaztuta
Jauna/andrea:
Joan den asteburuan, zure hotelean egon nintzen eta, etxera heldu nintzenean, konturatu nintzen betaurrekoak kutxa gotorrean ahaztu nituela. Marta Álvarez naiz eta 8. gelan egon nintzen, ostiraletik igandera (1etik 3ra).
Aurkituko bazenitu, mesedez, abisatu iezadazu lehenbailehen. Hobeto dena, nire etxera bidali (helbidea erregistro-orrian dago). Bidalketa-kostua ordainduko dut.
Agertuko ez balira, deitu nire telefonora: ...
Eskerrik asko zure arretagatik.
Mesedea: Harpidetza Aldizkarirako
Irlandesas ikastetxeko 4. mailako ikaslea naiz. Gure gelan liburutegi txiki bat antolatzen ari gara eta zuen aldizkaria ere bertan izan nahi genuke.
Harpidetza gauzatzeko informazioa jaso nahi genuke. Eskerrik asko.
Mesedea: Erreserba Deuseztatzea
Mesedez, irailaren 14tik 28ra Lanzarotera joateko eskatutako hegaldi eta apartamentu erreserba deuseztatu nahi dugu. Ustekabeko arrazoiengatik, ezin dugu aurten joan.
Erreserba deuseztatzeagatik gasturik ordaindu behar dugun eta nola ordaindu behar dugun jakinarazi, mesedez.
Agur t'erdi.
Lan Eskaintza: Taberna-zerbitzaria
Hil honen 9an argitaratutako taberna-zerbitzari lanposturako aurkeztu nahi dut neure burua. Nire curriculuma bidaltzen dizuet.
Jatetxe munduan 5 urteko eskarmentua dut (zerbitzari, sukaldari...). Artxandan ikasi nuen eta Argiñanoren jatetxean egin nituen praktikak. 2 urte Londresen ikasten eta lanean eman nituen, beraz, ingelesez ondo moldatzen naiz.
Langabezian nago eta lana bilatzen ari naiz. Zuen eskaintza ezin hobea iruditu zait. Gogo handia dut eta prest nago edozertarako (lan-jarduna, ordutegia...). Goizez, arratsaldez edo gauez lan egin dezaket.
Zein da lan egutegia eta ordutegia?
Pertsona egokia naiz lanpostu honetarako. Eskarmentu handia dut antzeko lanetan. Hautaketa prozesuan parte hartu nahi nuke.
Elkarrizketa bat izatea gustatuko litzaidake. Eskerrik asko.