Merkatuaren Hutsegiteak eta Politika Makroekonomikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,77 KB
Merkatuaren hutsegitea: Merkatuen funtzionamenduaren ondorio kaltegarria da, eta merkatuak eskura dituen baliabideak efizientziaz esleitzen ez dituenean gertatzen da. Honako hauek dira hutsegite nagusiak:
- Ondasun ez-errentagarrien eskasia
- Ekoizpenaren kanpo-eraginak (negatiboak)
- Errentaren banaketa desorekatua
- Lehia ez-perfektua
- Ziklo ekonomikoen ezegonkortasuna
Ondasun Ez-Errentagarriak
Inbertitzaile partikular batentzat errentagarriak ez baina herrialdearentzat beharrezkoak diren ondasunei esaten zaie.
Ekoizpenaren Kanpo-Eraginak
Ekonomia-jardueraren eraginez sortutako ondorioak dira, jarduera egiten dutenez bestelako eragiten dietenak, eta ez dira islatzen ekoitzitako ondasunen eta zerbitzuen prezioan.
Kanpo Kostuak
Ekonomia-jarduera batek hura egiten duen pertsonari ez besteei eragiten dien kostuari.
Kanpo Onurak
Ekonomia jarduera bat egiten duten pertsonek ez besteek jardueraren ondorioz jasotzen dituzten onurak dira.
Ingurumen Politikak
Bere baitan hartzen ditu ingurumena zaintzeko eta garapen jasangarria lortzeko martxan jartzen dituzten ekintzak. Adibidez:
- Kutsatzen duten jarduerak debekatzea
- Gehienezko atalaseak ezartzea
- Unitate-zergak aplikatzea
- Kutsadura baimenak ematea
Garapen Jasangarria
Pertsonen egungo premiak asetzen dituen hazkundea, etorkizuneko belaunaldiek beren premiak asetzeko ahalmena arriskuan jarri gabe.
Errentaren Birbanaketa
Estatuak, ekitate-printzipioa betez, merkatuak aurretik ekonomia-ahalmen handiko herritarrei esleitutako funtsak birbanatzeko egiten duen prozesuari.
Lehia Askearen Defentsak
Administrazio publikoek merkatuen funtzionamendu orokorra bermatzeko egiten dituzten ekintzak hartzen ditu bere baitan, eta merkatuen onurak gizarte osora heltzea du xede.
Ekonomia Egonkortzeko Funtzioak
Estatuak ziklo ekonomikoen arteko trantsizioak arintzeko egiten dituen jarduketen multzoa hartzen du bere baitan.
Gizarte Segurantza
Gizarte batek norbanakoei eta familiei eskaintzen dien babesa da, bai laguntza medikoa ziurtatzeko, bai diru-sarreren segurtasuna bermatzeko, bereziki adinekoen, langabeziaren, gaixotasunen, desgaitasunaren, lan-istripuen, amatasunaren edo familiaren sostengua galtzearen kasuetan.
Politika Makroekonomikoak
Estatuak ekonomia gidatzeko, merkatuaren hutsegiteak zuzentzeko eta ekonomia-hazkundea sustatzeko hartzen dituen neurriei eta egiten dituen esku-hartzeen multzoari deritze.
Politika Makroekonomiko Koiunturala
Estatuak ekonomian epe laburrean esku hartzeko baliatzen dituen moduak dira, ekoizpenarekin, enpleguarekin eta prezioekin lotutako ekonomia-helburuak lortzeko.
Zerga Politika
Estatuak ekonomia jarduera areagotzeko edo murrizteko xedez abian jarritako ekintzen multzoa da. Zerga-bilketa eta gastu publikoaren aplikazioa baliatzen ditu.
Moneta Politika
Herrialdeko banku zentralak hartzen dituen neurrien multzoa da, prezioen egonkortasunari eusteko hartzen dira.
Kanpo Politika
Estatuak beste herrialde edo ekonomia batzuekiko transakzioak kontrolatzeko egiten duten esku-hartzeen multzoa da.
Errenta Politika
Prezioen egonkortasuna lortzea du xede, inflazioa lortzeko. Prezioak neurriz gain igotzen direnean, produktu ezegonkorren prezioak kontrolatzen saiatzen da estatua.
Egiturazko Politika Makroekonomikoak
- Ekonomia sektore bat modernizatzeko edo berrantolatzeko neurriak: inbertsioak (teknologian), laguntzak (berregituratzeko).
- Lurralde baten garapenerako baldintzak sortzeko neurriak: inbertsioak (garraioetan, azpiegituretan).
- Enpresak nazionalizatzeko edo pribatizatzeko neurriak: enpresa pribatuak erostea edo enpresa publikoak sektore pribatuari sartzea.
- Oinarrizko erreformak egiteko neurriak: aldaketak hezkuntza sisteman, lehiaren araudian, lan-baldintzetan, pentsio sisteman...
- Orientabidezko plangintzarako neurriak: planak egitea, etorkizunean helburuak eta lehentasunak finkatzeko.
Makroekonomia
Ekonomiaren portaera orokorra aztertzen du. Portaera hori familien, enpresen eta sektore publikoaren elkarreraginen emaitza da.
Aldagai Makroekonomikoak
- Ekoizpena -> BPG (adierazlea)
- Prezioak -> KPI (adierazlea)
- Diruaren prezioa -> Interes tasa (Euribor) (adierazlea)
- Enplegu maila -> Enplegu tasa (adierazlea)
Ongizate Estatua
Ekonomia mistoko sistemaren kasu berezi bat da, oinarrizko eskubide batzuk herritar guztiei aitortzen zaizkiela du bereizgarri.
Ziklo Ekonomikoak
Ekonomia-jarduerari izaten diren gorabeherak dira, txandaka atzeraldiak eta hedaldiak dakartzatenak.