Merkatuaren hutsegiteak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 14,1 KB
4. Lehia monopolista
Enpresa asko. Enpresa bakoitzaren merkatu-kuota merkatu osoarekiko nahiko txikia den arren, handiagoa da lehia perfektuko merkatuko enpresek duten baino.
Produktu-desberdintzea. Produktuek behar berbera astzen dituzte, baina ez dute elkar guztiz ordezten; hau da, ez dira ordezko produktu perfektuak, zen bati kalitate-maila, diseinu, marka eta abar daudelako.
4.1 lehia monopolistako merkatuen funtzionamendua
Merkatua mota horren funtzionamendua soil-soila da. Publizitatearen bitartez, enpresak produktuak desberdintzen saiatzen dira, kontsumitzaileak bete produktu batzuen truke ordainduko lukeena baino gehiago ordaintzeko prest egon dadin.
5. Oligopolioa
Enpresa gutxi. Merkatu- kuota ososa enpresa gutxi batzuen artean banatzea da
Merkatu homogeneoa. Mota horretako merkatuko produktuak, behar bera asetzeaz gain, trukagarriak dira elkarren artean.
Kapital- inbertsio handiak
Merkatu oligopolioetan ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko behar diren inbertsioak eta teknologiak enpresa handi-handien esku daude soilik
6. Monopolioa
Merkatu monopolistan,enpresa bakar batek asetzen du eskari osoa, eta erabateko ahalmena du erabakitzeko zenbat ekoitziko duen eta zer preziotan. Merkatuan sartzeko hesiak.
Baliabide bat eskuratzeko esklusiba izatea
Lege-eskubideak izatea
Emandako zerbitzuaren ezaugarriak
Kostu-abantailak
6 Merkatuaren hutsegiteak
1. Merkatuaren hutsegiteak
Merkatuak ere egoera txarrak eragiten ditu: gizarte desberdintasunak, enpresen posizio menderatzailea… Ondorio kaltegarri horiek merkatuaren kontrolik gabeko merkatuaren hutsegiteak sortzen ditu.
Hutsegitea merkatuaren funtzionamenduaren ondorio kaltegarria da. Merkatuak eskura dituen baliabideak efizientziaz esleitzen ez dituenean gertatzen da.
Hutsegitea merkatuaren funtzionamenduaren ondorio kaltegarria da. Merkatuak eskura dituen baliabideak efizientziaz esleitzen ez dituenean gertatzen da. |
Merkatu baten hutsegite nagusiak: ziklo ekonomikoen ezegonkortasuna, ondasun publikoak egotea, kanpo-eraginak, lehia ez-perfektua eta errentaren banaketa desorekatua.
2. Ziko ekonomikoen ezegonkortasuna
Ekonomiak zikloak ditu. Ziklo on baten atzetik ziklo txar bat etortzen da merkatu-ekonomikoekin.
Ziklo ekonomikoak ekonomia-jardueran izaten diren gorabeherak dira |
Ekonomiaren hedaldian jarduerak eta enpleguak nabarmen egiten du gora, baina horren atzetik ekonomiaren atzeraldi eta depresioa izaten da.
Atzeraldiaren bukaeran beste hedaldi bat etorriko da, eta horrela behin eta berriz.
Ekonomiak portaera ziklikoa duela esan dezakegu: hedaldi baten atzetik atzeraldia dator. Portaera horri ezegonkortasun ziklikoa esaten zaio.
Merkatuaren hutsegiterik larriena da herrialdeko lanpostu kopuruari zuzenean eragiten diolako. Atzeraldietan izan den jaitsierak soldatan eragiten du, eta sektore publikoak bi jarrera hauetako bat izan dezake:
Ez esku hartzea: Espero da merkatua bere kabuz ateratzea krisitik eta ekonomia-jarduera handitzea. Honen alde daudenei neoliberalak esaten zaie.
Esku hartzea: Ondasunak eta zerbitzuak ekoitzi. Neokeynesiarrak dira hauek.
2.1 Sektore publikoaren esku hartzea: politika makroekonomikoa (egonkortze-eginkizuna)
29ko Depresio Handia krisitik, sektore publikoaren erantzunkizuna dela jotzen da. Horrenbestez, gobernuena, hazkunde jarraitua izateko neurriak hartzea, ziklo ekonomikoen gorabeherak gutxitzeko. Gobernuaren eginkizun horrek eta beste batzuek politika makroekonomikoa osatzen dute.
Estatuak ekonomia-jardueran esku hartzeko eta herrialdearen bilakaera ona errazteko hartzen dituen neurriak eta erabiltzen dituen tresnak dira politika makroekonomikoa. |
3. Ondasun publikoak egotea
Merkatuak gizarteak eskatzen dituen ondasun eta zerbitzu guztiak eman beharko lituzke, baina egoera jakin batzuetan, merkatua ez da gai zenbait eskaerari erantzuteko.
3.1. Sektore publikoaren esku-hartzea: ondasun publikoen hornikuntza
Ondasun eta zerbitzu publikoak zenbait modutan hornitzen dira:
Ekoizpen propioa: (justizia, polizia, armada, hezkuntza…)
Enpresa pribatuei erosita biztanleen artean doain banatzeko (errepideak, zubiak…)
Zati batean diruz lagunduz ondasun horien erosketa (osasungintza, etxebizitza sozialak…)
4. Kanpo-eraginak
Kanpo-kostua ekonomia-jarduera batek hura egiten duen pertsonari ez besteei eragiten dien kostua. |
Kanpo-onurak ere izan daitezke: ekonomia-jarduerak gauzatzean beste enpresa batzuei edo jendeari ondorio onuragarriak eragitea.