Merkatu-motak: lehiak, oligopolioa eta monopolioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,45 KB
Lehia monopolista
Enpresa asko. Enpresa bakoitzaren merkatu-kuota merkatu osoarekiko nahiko txikia den arren, handiagoa da lehia perfektuko merkatuko enpresek duten baino.
Produktu-desberdintzea. Produktuek behar bera asetzen dute, baina ez dute elkar guztiz ordezten; hau da, ez dira ordezko produktu perfektuak: zenbaitek kalitate-maila, diseinua, marka eta abar desberdinak dituzte.
Lehia monopolistako merkatuen funtzionamendua
Merkatu mota horren funtzionamendua soil-soila da. Publizitatearen bitartez, enpresek produktuak desberdintzen saiatzen dira, kontsumitzaileak produktu jakin bat lortzeko gehiago ordaintzeko prest egon daitezen.
Oligopolioa
Enpresa gutxi. Merkatu-kuota osoa enpresa gutxi batzuen artean banatzen da.
Merkatu homogeneoa. Mota horretako merkatuko produktuak, behar bera asetzeaz gain, trukagarriak dira elkarren artean.
Kapital-inbertsio handiak. Merkatu oligopolioetan ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko behar diren inbertsioak eta teknologiak enpresa handien esku daude soilik.
Monopolioa
Merkatu monopolistan, enpresa bakar batek asetzen du eskari osoa, eta erabateko ahalmena du erabakitzeko zenbat ekoitzi eta zein prezio jarriko dituen. Merkatuan sartzeko oztopoak hainbatak izan daitezke:
- Baliabide bat eskuratzeko esklusiboa izatea
- Lege-eskubideak izatea
- Emandako zerbitzuaren ezaugarriak
- Kostu-abantailak
Merkatuaren hutsegiteak
Merkatuaren hutsegiteak
Merkatuak ere egoera txarrak eragiten ditu: gizarte-desberdintasunak, enpresen posizio menderatzailea… Ondorio kaltegarri horiek merkatuaren kontrolik gabeko merkatuaren hutsegiteak sortzen dituzte.
Hutsegitea merkatuaren funtzionamenduaren ondorio kaltegarria da. Merkatuak eskura dituen baliabideak efizientziaz ez esleitzean gertatzen da.
Hutsegitea merkatuaren funtzionamenduaren ondorio kaltegarria da. Merkatuak eskura dituen baliabideak efizientziaz esleitzen ez dituenean gertatzen da. |
Merkatu baten hutsegite nagusiak: ziklo ekonomikoen ezegonkortasuna, ondasun publikoak egotea, kanpo-eraginak, lehia ez-perfektua eta errentaren banaketa desorekatua.
Ziklo ekonomikoen ezegonkortasuna
Ekonomiak zikloak ditu. Ziklo onean hegaldi bat izan ondoren ziklo txar bat etortzen da merkatu-ekonomikoekin.
| Ziklo ekonomikoak ekonomiari dagozkion jarduera-gorabeherak dira. |
Ekonomiaren hedaldian jarduerak eta enpleguak nabarmen egiten dute gora, baina horren atzetik ekonomiaren atzeraldi eta depresioa izaten da.
Atzeraldiaren bukaeran beste hedaldi bat etorriko da, eta horrela behin eta berriz.
Ekonomiak portaera ziklikoa duela esan dezakegu: hedaldia eta atzeraldia txandakatzen dira. Portaera hori ezegonkortasun ziklikoa bezala definitzen da.
Merkatuaren hutsegiterik larriena da herrialdeko lanpostu kopuruari zuzenean eragiten diolako. Atzeraldietan izaten diren jaitsierak soldatan eragiten du, eta sektore publikoak bi jarrera hauetako bat izan dezake:
- Ez esku hartzea: Espero da merkatua bere kabuz ateratzea krisitik eta ekonomia-jarduera handitzea. Honen alde daudenei neoliberalak esaten zaie.
- Esku hartzea: Gobernuak ondasun eta zerbitzuak sustatzen ditu eta politika aktiboagoak aplikatzen ditu. Hauek dira neokeynesiarrak.
Sektore publikoaren esku-hartzea: politika makroekonomikoa (egonkortze-eginkizuna)
1929ko Depresio Handiaren ondoren, krisitik errazten laguntzeko sektore publikoaren erantzukizuna indartu zen. Horrenbestez, gobernuak hazkunde iraunkorra bermatzeko eta ziklo ekonomikoen gorabeherak gutxitzeko neurriak hartzen ditu. Gobernuaren eginkizun horiek eta beste batzuk politika makroekonomikoa osatzen dute.
Politika makroekonomikoa: Estatuak ekonomia-jardueran esku hartzeko eta herrialdearen bilakaera ona errazteko hartzen dituen neurriak eta tresnak dira. |
Ondasun publikoak egotea
Merkatuak gizarteak eskatzen dituen ondasun eta zerbitzu guztiak eman beharko lituzke, baina egoera jakin batzuetan merkatua ez da gai zenbait eskaerari erantzuteko.
Sektore publikoaren esku-hartzea: ondasun publikoen hornikuntza
Ondasun eta zerbitzu publikoak zenbait modutan hornitzen dira:
- Ekoizpen propioa: justizia, polizia, armada, hezkuntza…
- Enpresa pribatuei erosita eta doan banatuta: errepideak, zubiak…
- Diruz lagunduta: osasun-sistema, etxebizitza sozialak…
Kanpo-eraginak
Kanpo-kostua ekonomiaren jarduera batek jardueraren eragileari ez zaion besteek jasaten duten kostua da. |
Kanpo-onurak ere izan daitezke: ekonomiaren jarduerak beste enpresa batzuei edo pertsona orori onura eragin diezaioke.