Merkatu Ekonomia: Eskaintza, Eskaria eta Lehia Mota Ezberdinak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 8,2 KB
Merkatua: Saltzaileek eta erosleek produktu baten inguruan egindako salerosketa-jardueren multzoa da.
Eskaria
Eskaria: Eskatzaileak prezio jakin batean ondasun baten zer kantitate erosteko prest dauden adierazten du.
Eskaria baldintzatzen duten faktoreak
- Ondasunaren prezioa: Zenbat eta garestiagoa izan, orduan eta kantitate txikiagoa erosteko prest egongo dira erosleak, eta alderantziz.
- Lotutako ondasunen prezioa:
- Ondasun osagarriak: Elkarrekin kontsumitzen diren ondasunak dira (adibidez, inprimagailua eta tinta). Ezin dugu bat kontsumitu, bestea kontsumitu gabe.
- Ordezko ondasunak: Behar bera asetzen duten ondasunak dira, eta bat kontsumitzean, bestea bazterrarazten da (adibidez, azukrea eta sakarina, edo arraina eta haragia). Produktu bat kontsumitzeagatik, kontsumitzen ez dugun beste produktua izango da.
- Errenta erabilgarria: Erosteko balia daiteken diru-kantitatea da. Adibidez, ez da berdina 10€ edo 100€ edukitzea erosketak egiteko.
- Behe-mailako ondasunak: Erosleen errentak gora egin ahala gutxiago eskatzen diren ondasunak dira. Errenta handitzean, kontsumitzen den kantitatea ez da aldatzen (adibidez, 100€ gehiago irabazten baditut, ez dut ogi gehiago erosiko).
- Ondasun arruntak: Eskatutako kantitateak erosleen errentaren proportzio berean egiten du gora. Hau da, errenta igotzen den proportzio berean igotzen da eskatutako kantitatea.
- Luxuzko ondasunak: Errenta gora egitean, asko igotzen den kontsumoa duten ondasunak dira (adibidez, bitxiak).
- Kontsumitzailearen lehentasunak: Zaletasunak, lehentasunak, modak, etab.
Eskaintza
Eskaintza: Enpresak prezio jakin batean ondasun baten zer kantitate ekoizteko prest dauden adierazten du.
Eskaintza baldintzatzen duten faktoreak
- Ondasunaren prezioa: Kobratu dezaketen prezioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago ekoizteko prest egongo dira enpresak.
- Ekoizpen-baliabideen kostuak: Baliabideen kostuak gora eginez gero, etekinak txikitu egiten dira, eta, ondorioz, baliteke enpresek eskaintza murriztu behar izatea, gutxiago gastatzeko (adibidez, Coca-Colak AEBn). Hau da, enpresaren faktoreak zenbat eta altuagoak izan, produktu edo zerbitzuen prezioak ere igo egingo dira.
- Enpresa-helburuak: Espektatibek eragina dute. Merkatua gorantz badoa, lehen helburua ekoizpena eta salmenten kopurua maximizatzea izaten da. Hau da, produktu bat saltzeagatik irabazi nahi den etekina.
Merkatu-baldintzen aldaketak
- Mugimenduak eskariaren kurban: Prezioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta eskatutako kantitatea txikiagoa izango da, eta alderantziz.
- Mugimenduak eskaintzaren kurban: Prezioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta eskainitako kopurua handiagoa izango da, eta alderantziz.
Eskarian eragina duten beste faktore batzuen aldaketak
- Eskatutako kantitateak gora egitea (eskariaren kurba eskuinerantz):
- Ordezko ondasunen prezioak gora egitea.
- Ondasun osagarrien prezioak behera egitea.
- Errenta erabilgarriak gora egitea.
- Aldaketa zaletasunetan (aldeko aldaketa).
- Eskatutako kantitateak behera egitea (kurba ezkerrerantz):
- Ordezko ondasunen prezioak behera egitea.
- Ondasun osagarrien prezioak gora egitea.
- Errenta erabilgarriak behera egitea.
- Aldaketa zaletasunetan (kontrako aldaketa).
Eskaintzan eragina duten beste faktore batzuen aldaketak
- Eskainitako kantitateak gora egitea (eskaintzaren kurba eskuinerantz):
- Ekoizpen-baliabideen prezioak behera egitea.
- Erabilitako teknologian hobekuntzak (ekoizpena merketzea).
- Enpresak merkatu-kuota eskuratzeko espektatibak izatea.
- Eskainitako kantitateak behera egitea (kurba ezkerrerantz):
- Ekoizpen-baliabideen prezioak gora egitea.
- Erabilitako teknologiaren kostuak gora egitea.
- Epe ertaineko eta luzeko estrategiarekin lotutako enpresa-helburuak aldatzea.
- Merkatu batean sartzea edo etorkizunerako negozio-itxaropenak izatea.
Lehia motak
- Lehia perfektuko merkatuak: Idealak edo perfektuak dira. Ondasun eta zerbitzuak merkatuak finkatutako prezioan trukatzen dira, eskaintza-eskariaren legearen arabera. Enpresek ez dute prezioan eragiterik, eta berdintasunezko lehia da (adibidez, azokak).
- Lehia inperfektuko merkatuak: Ohikoenak dira. Enpresa batek edo batzuek prezioan eragina dute (enpresa gutxiago egon, eragin handiagoa izango dute). Hiru mota nagusi bereizten dira:
- Monopolioa: Muturreko egoera da, lehiarik ez dago. Enpresa bakarra dago, eta berak du ahalmen osoa prezioan eragiteko (adibidez, Altadis; Espainiako tabakoaren banaketa osoa kontrolatzen duen enpresa publikoa).
- Oligopolioa: Enpresa gutxi aritzen dira, eta tamaina handia dute prezioan eragiteko (adibidez, petrolioa, telefonia konpainiak).
- Lehia monopolista: Enpresa askok antzeko produktuak eskaintzen dituzte. Produktuek nolabaiteko bereizgarritasuna izan dezaten saiatzen dira enpresak, bezeroak leialtzeko eta prezioan eragiteko marjina izateko (adibidez, garbigarriak, gailetak, etab.).
Zer nolako lotura dago merkatu batean jarduten duen enpresen kopuruaren eta prezioen artean?
Lehia inperfektuko merkatuan, zenbat eta enpresa gehiago egon, orduan eta kontrol handiagoa izango dute prezioekiko, eta, beraz, eragin handiagoa. Egoeraren arabera, hiru merkatu mota izan daitezke:
- Monopolioa: Enpresa bakarra dagoenez, honek du prezioarekiko botere guztia.
- Oligopolioa: Enpresa gutxi daudenez, prezioaren gainean eragin handia dute.
- Lehia monopolista: Enpresa ugari daudenez, prezioan eragin txikia dute.
Zer dira patenteak, egile-eskubideak eta administrazio-emakidak? Zeintzuk dira hauen arteko desberdintasunak eta antzekotasunak?
Desberdintasunak
- Egile-eskubideak: Arte, musika eta horrelako sorkuntza lanetan oinarritzen dira (adibidez, liburuak, nobelak, musika, etab.).
- Patentea (jatorri pribatua): Enpresa batek produktu bat asmatzen edo ekoizten duenean, berak du esklusibitatea, beraiek asmatu baitute produktu hori. Ondorioz, produktu horren gainean, pertsona edo enpresa horrek bakarrik dauka kontrol guztia, eta berak nahi duen bezala manipulatu dezake. Hau da, laburbilduz, produktu hori sortzen duenak erregistratu egiten du, eta, ondorioz, eskubidea lortzen du berak nahi duena egin ahal izateko (adibidez, gailu elektronikoak, sendagaiak, makineria, etab.).
- Administrazio-emakidak (jatorri publikoa): Adibidez, Iberdrolak kontrolatzen dituen azpiegiturak gauza publikoak dira, baina beraiek kudeatzen dituzte 'x' urtetarako, beraiena izango balitz bezala. Hau da, sektore publikoarena den zerbait enpresa pribatu batek kudeatzen du 'x' urteetan (adibidez, idazkariak, ikastetxeko administrariak, erosketa arduradunak, etab.).
Antzekotasunak
Egile-eskubideak eta patenteak ideia edo lanen babesa eta kontrola ematen dute, eta administrazio-emakidak erakunde batean antolaketa eta kudeaketa babesten eta kontrolatzen dute. Hau da, denak antolaketa, babes eta kontrolaren inguruko kontzeptuak dira, bakoitza bere esparruan.
Zeintzuk dira Europako Banku Zentralaren funtzio nagusiak?
- Banku pribatuei maileguak ematea.
- Diruaren prezioa ezartzea.
- Ekonomian zirkulazioan dagoen dirua kontrolatzea.
- Euroguneko moneta politika erabakitzea.
- Euroguneko moneta politika aplikatzea.
- Diru kantitate jakin bat ibiltzera behartzea.
- Euroaren prezioak igo edo jaistea.
- Banku pribatuek zor duten interes-tasa ezartzea.