Merkatu Egiturak eta Hesiak: Lehia, Monopolio, Oligopolio
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,35 KB
Sartzeko Hesiak
Enpresa berriak merkatu batean sartzea eragozten duten faktoreak.
Sartzeko Hesi Ohikoenak
- Kostu abantailak: Enpresa merkeago ekoitzi orduan salmenta prezioa merkeagoa da. Merke saltzeko gai ez direnek teknologia hobea edo eskala-ekonomia lortu behar dute.
- Produktu desberdintzea: Kalitatea, diseinua edo funtzio bereziak egitea, saltzeko.
- Kapital inbertsioak: Zenbait merkatu motatan sartzeko oso inbertsio handiak egin behar dira, eta ia gainditu ezinezko hesiak ditu.
Irteteko Hesiak
Enpresa batek jasan beharko lituzkeen kostuak dira, merkatu jakin batetik irteteagatik edo inbertitutakoaren zati bat ez berreskuratzeak sortutako galerengatik.
Lehia Perfektuko Merkatua
- Ekoizpen merkea: Ez da garestia, inbertsio txikiak eta teknologia erraz eskuratzen dira.
- Merkatu homogeneoa: Prezio, kalitate eta diseinu bera daukate; ekoizlearen marka ez da garrantzitsua.
Produktuak garestiegi badira, saltzen saiatzen diren saltzaileek arriskua dute produktua saldu gabe geratzeko.
Monopolioa
- Baliabide bat eskuratzeko esklusiba izatea: Enpresa batek bakarrik eskaini ahal du produktu hori.
- Lege eskubideak:
Patentea
Lege-babesa lortzeko formula da. Industrian aplika daitekeen asmakizuna egin duenari aitortzen zaio hura esklusiboki ustiatzeko eskubidea, denbora jakin baterako. Eskubidea asmatzailearena da, eta asmakizuna saltzeko, emateko edo oinordetzan uzteko eskubidea du.
Administrazio Emakida
Sektore publikoak enpresa bati lagatzen dio eskubide horren ustiaketa aldi baterako, zenbateko baten truke eta jardueraren funtzionamendu ona bermatzeko zenbait baldintza betez.
- Emandako zerbitzuaren ezaugarriak: Zenbait zerbitzuren ezaugarriak direla eta, ez da komeni merkatu berean enpresa bat baino gehiago aritzea.
- Kostu abantailak: Enpresa batek lehiakideek baino kostu txikiagoan ekoizten badu, merkatuan nagusituko da (adibidez, Iberdrola).
Funtzionamendua
Kantitate txikiagoa ekoizten dute merkatuak eskatzen duena baino; horrela, prezioak altuak dira. Herrialdeek monopolioaren aurkako legeak eta lehia askearen defentsarako auzitegiak ezarri dituzte.
Oligopolioa
Enpresa gutxi, merkatu homogeneoa, kapital inbertsio handiak.
Funtzionamendua
Ekintzek eragina dute lehiakideen mozkinetan; norberaren emaitzak hobetzeko merkataritza-ahaleginek kalteak eragin ditzakete.
Kolusiorik Gabe
- Merkataritza politikak
- Prezio gerrak: Salmenta prezioa jaitsiz gero, diru-sarrerak handitzen dira.
- Prezioen lidertza: Prezioa eta eskaintza finkatu.
Kolusioak
- Akordioen bidez, prezioak finkatu eta ekoizpen mugak ezarri.
Kartela
Enpresen elkarketa informala, merkatuko lehiakideak gutxitzeko edo bidetik kentzeko, baina enpresa bakoitzak bere independentziari eutsiz.
Bi modu:
- Prezioa alde batera utzita lehiatzea
- Merkatu banaketa
Lehia Monopolista
Enpresa asko, produktu-desberdintzea.
Kontsumitzailearen leialtasuna dutenez, enpresa horiek nolabaiteko aukera dute produktu edo prezio baldintzak hein batean aldatzeko.