Merkataritza Zuzenbidea: Sozietateak, Tituluak eta Jabetza Industriala
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 20,01 KB
KOPERATIBAK
Kontzeptua
1. Nazioarteko Kooperatiben Aliantzaren aldarrikapena
Kooperatiba elkarte autonomoa da. Osatzen duten pertsonek bat egitea erabaki dute -nork bere borondatez-, ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren aldetik dituzten behar eta helburuak asetzeko, enpresa baten bitartez. Jabetza enpresa sortu duten pertsona guztiena da eta kudeaketa demokratikoki egiten da.
2. Euskadiko Kooperatiben Legea
Kooperatiba enpresa-jarduera bat garatzen duen sozietatea da. Jarduera horren funtsezko helburua bere kideen aktibitate ekonomikoak eta sozialak sustatzea da, eta haien beharrizanak asetzea haien zuzeneko parte-hartzearen bitartez, kooperatibismoaren printzipioak betez eta bere inguruko erkidegoa kontuan izanda.
Motak
1. Sozietatearen oinarriaren arabera
- Lehen mailako kooperatibak
- Bigarren mailako kooperatibak
2. Egitura sozio-ekonomikoaren arabera
- Ondasun edo zerbitzuen hornitzaileen kooperatibak
- Kontsumitzaile eta erabiltzaileen kooperatibak
- Etxebizitzen kooperatibak
- Itsasorako kooperatibak
- Garraiolari kooperatibak
- Aseguruen kooperatibak
Balio kooperatiboak
Kooperatiben balioak
- Auto laguntza
- Autoerantzukizuna
- Demokrazia
- Berdintasuna
- Zuzentasuna
- Elkartasuna
Balio etikoak
- Zintzotasuna
- Gardentasuna
- Erantzukizuna
- Gizarte-bokazioa
Printzipio kooperatiboak
- Kide-egitea: borondatezko aukera irekia
- Bazkideek kudeaketa demokratikoa egin behar dute
- Bazkideen partaidetza ekonomikoa
- Autonomia eta independentzia kudeaketan
- Hezkuntza, prestakuntza eta informazioa
- Kooperatiben arteko kooperazioa
- Erkidegoarekiko interesa
Eraketa
- Kooperatiba-sozietatea eskritura publiko bidez eratuko da.
- Eskritura hori, legeak eskatzen dituen aipamenekin eta estatutuekin batera egingo da.
- Kooperatiba Sozietateen Erregistroan inskribatu beharko da, une horretan nortasun juridikoa eskuratzen baitu.
Bazkide izan daitezkeenak
Pertsona fisikoak zein juridikoak, publikoak edo pribatuak, eta ondasun-erkidegoak, betiere legeak ezarritako betekizunak betez. Estatutuek ezarriko dituzte bazkide izateko betekizunak.
- Lan-bazkideak
- Bazkide laguntzaileak
Erakunde sozialak
Batzar Nagusia
Bazkideen bilera da eta legez edo estatutuen arabera beren eskumenekoak diren gaiei buruz eztabaidatu eta erabakiak hartzeko aukera ematen du.
Kontseilu Errektorea
Administrazio-organoa da. Hala ere, hamar bazkide baino gutxiago dituzten kooperatibetan estatutuetan administratzaile bakarra ezarri ahal izango da, eta nahitaez bazkide den pertsona fisiko bat.
Kontu-hartzaileak
Kooperatibaren fiskalizazio-organoa dira, eta urteko kontuen eta kudeaketa-txostenaren ikuskaritza hartzen dute beren gain, salbu eta kooperatiba kanpo-auditoretzapean badago.
MERKATARITZAKO SALEROSKETAK
Kontzeptua
- Kontratu honen bidez alderdietako batek (saltzaileak) gauza bat entregatzeko betebeharra hartzen du, eta besteak (erosleak) prezio jakin bat ordaintzeko betebeharra hartzen du.
- Kode Zibilean eta Merkataritza Kodean araututa dago: salerosketa bat noiz den merkataritzakoa zehaztu behar da eta horrela balitz Merkataritza Kodeak arautuko luke kontratua.
- Merkataritzakoa da gauza higigarriak birsaltzeko salerostea, bai erosi ziren modu berean bai beste modu batean, irabazteko asmoz.
ASEGURU MUTUA
- Aseguru-mutua sozietate mota tipikoa da.
- Bazkideen elkarrekiko asegurua du helburu, haiek finantzatzen laguntzen dutelarik.
- Honako hauek izan daitezke:
- Prima finkoko mutualitateak: irabazi-asmorik gabeko aseguru-etxe pribatuak beren bazkideei arrisku-aldiaren hasieran ordaindutako prima baten bidez aseguratutako arriskuak estaltzeko helburua dutenak.
- Prima aldakorreko mutualitateak: elkarren laguntzaren printzipioan oinarritutako irabazi-asmorik gabeko aseguru-etxe pribatuak, bazkideei denen artean estaldura ematea helburu dutenak, eta ezbeharra gertatu ondoren derrama baten bitartez ordaintzen da.
Eraketa
- Mutualitateak eskritura publiko bidez eratu behar dira.
- Eskritura hori Merkataritza Erregistroan (publizitatearen ondorioetarako) eta Aseguruen Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan (administrazio-kontrolerako) sartuko da.
ELKARREN BERMERAKO SOZIETATEA
Oinarrizko arauketa
- 1/1994 Legea, Elkarren Bermerako Sozietateen Araubide Juridikoena.
Ezaugarriak
- Elkarren bermerako sozietatea sozietate mutualista eta kapital aldakorrekoa da.
- Gutxienez lau bostenetan enpresa txiki eta ertainek osatzen dute.
- Beraien helburua kreditua eta horri lotutako zerbitzuak eskuratzeko erraztasunak ematea da, bai eta haien finantza-baldintzak erabat hobetzea ere.
- Bazkideek ez dute izango zor sozialekiko erantzukizunik.
- Kapital osoa harpidetuta eta ordainduta egongo da.
- Kapitala estatutuetan agertzen den gutxieneko kopuruaren eta kopuru horren hirukoitzaren artean aldakorra izango da.
- Bazkideak gutxienez 150 izan behar dira, eta horietatik 120k gutxienez enpresa txiki eta ertainak izan behar dute.
EKONOMIA INTERESEKO ELKARTZEAK (EIE)
Kontzeptua
Pertsona fisiko edo juridikoek osatutako merkataritza-sozietate bat da, eta bere helburua hurrengoa izan daiteke:
- Bere bazkideen aktibitatearen garapena edo emaitzak hobetzea.
- Enpresa jarduerak, nekazaritza edo artisautza-jarduerak egitea.
- Ikerketan edo lanbide liberaletan aritzea.
Mugaketak
- Elkartearen xedea edozein jarduera izan daiteke, baina ezin da taldekatutako erakundeen xede berdina izan eta izaera instrumentalarekin edo osagarriarekin garatzen da.
- Elkarteak ezin du irabazi-asmorik izan, baina bai bazkideen onura bilatu.
- Beren lege propioaren arabera arautzen dira, eta, modu osagarrian, sozietate kolektiboko arauen arabera.
Eraketa
- Eskritura publikoaren bitartez eta Merkataritza Erregistroan inskribatuko da. Hori egitean nortasun juridikoa jasoko du.
- Bere izendazioan “Ekonomia intereseko elkartze, EIE (AIE)” jaso beharko da.
Antolakuntza
- Akordioak hartu daitezke: Batzarrean edo batzarretik kanpo, korrespondentziaz, beti ere gaia eta botu bakoitzaren emaitza jasota geratzen bada.
- Administrazioa pertsona baten edo batzuen esku utzi daiteke:
- Bazkide izan daitezke edo ez.
- Eskritura publiko baten bitartez edo kideen akordioaren bitartez.
- Erantzukizun solidarioa izango dute.
Ekonomia Intereseko Elkartze Europarra
- Beren egoitzak Europar Batasuneko edozein lekutan dituzten enpresarioak sortu dezakete.
- Europar Batasuneko erregelamendu batek arautzen ditu.
- Espainian egoitza dutenak Espainiako araudiaren arabera arautzen dira aipatutako erregelamenduak hala baimentzen duen gaietan.
ENPRESARIOEN BATASUNAK ETA SOZIETATE-TALDEAK
Enpresa-batasunak: Kontzeptua
Enpresa-batasunak enpresario-multzo batek osatzen ditu eta beren autonomia juridikoari eutsiz elkarrekin jarduteko konpromisoa dute edo zuzendaritza bateratuaren mende daude.
Lotura motak
- Obligaziozko loturetan oinarritu daitezke.
- Lotura errealetan oinarritu daitezke.
Aldi baterako elkartzeak (ABE)
- Enpresarioen arteko aldi baterako kolaborazio kontratuen ondorio dira, edozein obra, zerbitzu edo horniduraren garapenerako edo kudeaketarako.
- Elkartzea eskritura publikoan formalizatzen da, gehienez ere 10 urteko iraupenarekin, eta administrazio-erregistro batean inskribatzen da.
- Ez du nortasun juridikorik, eta elkartutako enpresa baten edo guztien izenarekin jardungo du, "Aldi baterako enpresa-elkartea, 18/1982 Legea" esapidearen ondoren.
- Kudeatzaile batek administratzen du, eta kudeatzaile eta ordezkari bakarra izango da.
- Batasuneko kideek erantzukizun solidario eta mugagabea dute hirugarrenen aurrean, guztien onurarako egindako egintza eta eragiketengatik.
Sozietate-taldeak
Sozietate-taldeak esan nahi du sozietate-multzo bat dagoela:
- Bakoitzak nortasun juridiko ezberdinduaz.
- Bakoitzak ondare-autonomia izango du.
- Zuzendaritza bakar baten mende, orokorrean sozietate nagusi baten mende, besteak kontrolatzen dituena, filialak deitzen direnak.
Talde berekoak dira erabaki-unitate bat osatzen duten erakundeak, baldin eta erakunde horietako batek, zuzenean edo zeharka, besteen kontrola badu edo izan badezake, edo kontrol hori haien artean sistematikoki jarduten duten pertsona fisiko bati edo batzuei badagokie.
Erabaki-batasuna dagoela joko da hurrengoetan
- Sozietate nagusiak erakunde menderatuaren (filialaren) batzar nagusiko boto-eskubideen gehiengoa duenean.
- Sozietate nagusiak administrazio-organoko kide gehienak izendatzeko edo kargutik kentzeko ahalmena duenean.
- Erakunde menderatuaren kontseilarietako gehiengoa Sozietate nagusiko kontseilariak edo hark izendatutako goi-zuzendariak direnean.
LEHIA DESLEIALA
Helburua eta aplikazio-eremua
Elkarlehia benetakoa da leiala bada:
- Leialtasuna: enpresek bezeroak erakartzen dituzte "norberaren prestazioetan oinarritutako elkarlehian": enpresario horrek eskaintzen dituen prestazioak lehiakidearenak baino hobeak direlako.
- Desleialtasuna: bezeroa erakartzea fede onaren aurkako jarduerak eginez: bezeroa engainatuz, besteen ahalegina parasitatuz edo beste lehiakide horren langileak legez kontra kentzerakoan.
Arauketa
- 3/1991 Legea, urtarrilaren 10ekoa, Lehia Desleialari buruzkoa.
Aplikazio-eremua
- Objektiboa: merkatuan lehia-helburuekin egiten diren jokabideak.
- Subjektiboa: merkatuan parte hartzen duen edozein pertsona fisiko edo juridiko. Denei aplikatzen zaie.
Klausula orokorra
Klausula orokorra + beti desleialak diren kasuen zerrenda:
- EDLaren 4. artikulua: desleialtzat jotzen da objektiboki fede onaren eskakizunen aurkakoa den portaera oro.
- Klausula hau birformulatu egiten da egintza kontsumitzaileei edo erabiltzaileei zuzentzen zaienean: fede onaren aurkakotzat jotzen da enpresarioa edo profesional batek ardura profesionalaren eskakizunen aurka jardutea.
ERABILGARRITASUN-EREDUA
Ezaugarriak
- Jabetza industrialeko titulu honen bitartez industria arloan aplikagarria den asmakuntza bat esklusibotasun-araubidean ustiatzeko eskubidea ematen du.
- Asmakuntza-jarduera hori berria da eta objektu edo produktu bati konfigurazio, egitura edo konposizio bat ematean datza, erabiltzeko edo fabrikatzeko abantaila nabarmena dakarrena.
- Prozedura-asmakuntzak ez dira babesten.
- Asmakizun "txikiak" dira, patentearen bidez babestu ezin direnak.
- Berrikuntza nazionala.
- Asmakuntza-jarduera: teknikaren egoeratik oso argi ez datorren asmakuntza, gaian aditua den batentzat.
Emakida eta edukia
- Erabilgarritasun-eredua (PMEB) ematea, PMEBaren Erregistroan inskribatzea eta JIAOan argitaratzea.
- Iraupena: 10 urte, luzaezinak, eskaera aurkezten den egunetik zenbatzen hasita.
- Titularrak patente baten titularrak dituen eskubide berberak izango ditu.
DISEINU INDUSTRIALA
Ezaugarriak
- Produktu baten edo haren zati baten itxura edo apaindura da, haren ezaugarri tekniko edo funtzionalak kontuan hartu gabe, bisualki beste produktu baten desberdina izatea eragiten duena.
- Produktu industrialak eta eskulangintzakoak izan daitezke.
- Oro har, diseinu industriala honelakoa izan daiteke:
- Objektu tridimentsionalak (adibidez: altzariak, zapatak).
- Bi dimentsioko elementuak (hau da, apaingarriak).
- Aurrekoen konbinazio bat.
- Diseinutzat har daitekeenaz gain, halakotzat babes daitezke, halaber, arkitektura-egiturak, agertoki bat, denda baten barrualdearen antolamendua, erakusleiho bat, liburu edo aldizkari baten azala, web-orri bat edo tipografia bat.
- Babes berezia: PMEBaren Diseinuen Erregistroan inskribatzea.
Betekizunak
- Berritasuna: diseinu bera ez bada jendearen eskura jarri eskaera aurkeztu baino lehen.
- Izaera berezia: erabiltzaile informatu bati egiten dion eragina eta erabiltzaile horri egiten dion inpresio orokorra ez badatoz bat eskabidea aurkeztu baino lehen jendearentzat eskuragarri egin den beste edozein diseinuk sortzen duenarekin.
Emakida eta edukia
- PMEBak ematea, Diseinuen Erregistroan inskribatzea eta emakidaren aipamena JIAOan argitaratzea.
- Iraupena: 5 urte, eskaera aurkezten den egunetik zenbatzen hasita, 5 urteko ondoz ondoko aldietan berritzeko aukerarekin, gehienez 25 urtera arte.
- Titularra: esklusibotasun-araubidean erabiltzeko eskubidea eta hirugarrenek haren baimenik gabe erabiltzea debekatzekoa.
- Trafikagai izan daiteke.
BALORE TITULUAK
Ezaugarriak
Enpresa-trafikoan daude, eta erakunde juridiko baten kidetza izatea, eskubide erreal baten titulartasuna edo diruzko kreditu-eskubide baten titulartasuna jaso dezakete. Eskubidea tituluari atxikita egotearen logikaren arabera funtzionatzen dute. Ez dira froga-eraginkortasun hutsa duten dokumentuak.
Hiru ezaugarri dituzte, eta printzipio hauetan oinarritzen dira:
- Literaltasuna: tituluak jasotzen dituen eskubideak haren edukira edo hitzez hitzeko testuetara mugatzen dira.
- Autonomia: tituluaren eskualdaketa kredituen lagapenaren arau orokorretik aldentzen da, tituluaren eskuratzaileak ez duelako hartzen titulua eskualdatu zuenak hirugarren baten aurrean zuen zordun izaera.
- Legitimazioa: Legearen arabera titulua edukitzeak ahalmena ematen du tituluan jasotako prestazioa erreklamatzeko, eskubidearen titulartasuna frogatu behar gabe.
Balore titulu nagusiak
- Kanbio-letra: diru kopuru bat ordaintzeko agindu bat da, hartzaileari edo edukitzaile gertatzen denari ordaintzeko agintzen dion igorleak emana. Titulu horrek kanbio-betebehar berri bat sortzen du, sorrarazi zuena ez bezalakoa. Igorleak bere betebeharra burutzen du onartzen duenean bakarrik. Transmisioa endosuaren bidez egiten da, eta jatorrizkoagandik apartekoa den betebehar ezberdin berri bat hartzen du. Letrari ordainketa bermatzen duten pertsonak gehi dakizkioke. Horiek abal-emaileak deitzen dira.
- Zor-agiria: Ez da ordainketa-agindu bat, diru-kopuru bat ordaintzeko hitzematea/konpromesua baizik. Sinatzaileak ordainketa egingo dio edukitzailea den hartzaileari.
- Txekea: Ordainketa-agindu bat du. Igorleak igorpenduari (banku-erakundeari) agintzen dio bere eramaile legitimoari ordain diezaion. Ez da kreditu-tresna bat, ordainketa-tresna bat baizik. Begi-bistan ordaindu behar da, eta haren posdatazioa ez da eraginkorra.
KREDITU TXARTELAK
Plastikozko dokumentuak dira, eta txartelaren titularraren nortasuna eta zenbakia agertzen dira banda magnetiko bat dutelarik. Banda horretan egiten diren eragiketak idazten dira, txartela lotzen zaion kontu korronteko kutxa-zerbitzuari dagozkionak.
Kargua egiten den unearen arabera
- Zordunketa-txartela: kargua erosten den unean bertan egiten denean.
- Erosketa-txartela: kargua kontratuan aurrez finkatutako eta eskuratze-datatik hurbil dauden egunetan egiten denean (hurrengo hilabetearen hasiera).
- Kreditu-txartela: ordainketa egiten denetik epe luzeagoa igarotzen denean.
Erantzukizuna
- Txartelaren lapurketa gertatuz gero kreditu-entitateari galtzearen berri eman aurretik egiten diren iruzurrezko jardueretara mugatzen da erabiltzailearen erantzukizuna, eta erantzukizuna 50 eurokoa izango da gehienez ere.
- Zenbateko horretatik gora, kreditu-erakundeak jasaten du galera.
- Iruzurrezko jokabideren bat edo zaintza-betebeharren ezbetetze larriren bat egon bada, txartelaren titularrak hartuko ditu bere gain baimendu gabeko ordainketen ondorioak.
KAPITAL SOZIALA
Mota definizioa
- Kapital-sozietateak sozietate mugatua, sozietate anonimoa eta akzio bidezko komanditako sozietatea dira.
- Sozietate mugatuetan: kapitala partizipazioetan banatzen da, bazkide guztien ekarpenen bidez osatzen da, eta bazkideek ez dute erantzukizun pertsonalik izango sozietatearen zorren gain.
- Sozietate anonimoan: kapitala akzioetan banatzen da, bazkide guztien ekarpenen bidez osatzen da, eta bazkideek ez dute erantzukizun pertsonalik izango sozietatearen zorren gain.
- Akzio bidezko komanditako sozietateetan: kapitala akzioetan banatzen da, bazkide guztien ekarpenen bidez osatzen da, eta bazkideetariko batek, gutxienez, sozietatearen zorren gain erantzukizun pertsonala izango du bazkide kolektibo bezala.
Printzipioak
- Gutxieneko kapitalekoa: gutxieneko hori eratze unekoa eta funtzionala da. Hau da, sozietatea eratu ondoren haren kapitalak ez du eskatutako kopurua baino txikiagoa izan behar.
- Zehaztapenekoa: kapital soziala estatutuetako nahitaezko aipamenetako bat baita.
- Osotasunekoa: kapitala sozietatearen eratzetik erabat harpidetuta egon behar baita.
- Erantzukizun mugatuko sozietatean, kapitala oso-osorik ordainduta egon behar da.
- Sozietate anonimoan nahikoa da akzio bakoitzaren balio nominalaren laurdena ordaintzea.
- Errealitatearena: sozietateari ondare-ekarpen eraginkorra eta benetakoa egin behar diolako.
- Egonkortasunekoa: ezin da kapitala aldatu horretarako ezarritako legezko tramiteen bidez ez bada, eta dagokion estatutu-araubidea aldatu behar da derrigorrez.
- Elkarrekikotasun eraginkorrarena: kapitalaren zenbatekoa ez da datu formal hutsa. Ondare-elementuekin bat etorri behar du, modu erreal eta eraginkorrean.
MARKA
Ezaugarriak
- Enpresario baten produktuak edo zerbitzuak merkatuan beste enpresario baten produktu edo zerbitzu berdin edo antzekoetatik bereizteko balio duen zeinu grafikoa.
- Konposizioa: hitzak eta hitz-konbinazioak, irudiak, sinboloak, grafikoak, letrak, zifrak eta horien konbinazioak, hiru dimentsioko formak eta soinuak.
Emakida
- Erregistro-sistema: marka Jabetza Industrialeko Erregistroan (PMEB) behar bezala egindako erregistro bidez eskuratzen da.
- Normalean titular bakarra, baina:
- Marka kolektiboa: merkatuan markaren elkarte titularreko kideen produktuak edo zerbitzuak eta beste enpresario batzuenak bereizten ditu.
- Berme-marka: hainbat enpresariok erabiltzen dute, titularraren kontrolpean eta baimenarekin, eta horrek egiaztatzen du aplikatzen zaizkien produktuek amankomuneko baldintza batzuk betetzen dituztela, haien kalitateari, osagaiei, jatorri geografikoari, baldintza teknikoei edo elaborazio-moduei dagokienez.
Edukia
- Iraupena: 10 urtekoa, berriztatzeko aukerarekin epe hori luzatu ahal izango da era mugagabean.
- Titularraren eskubideak: Lurralde nazionalean erabilpen esklusiboa eta Marka-eskubidea urratuz gero akzio judizialak egikaritzea.
- Kargak:
- Markaren erregistroa berritzea.
- Tasak ordaintzea.
- Marka 5 urteko epean erabiltzea, ematen denetik zenbatzen hasita.
- Ez-betetzea: marka iraungitzea.