Merkataritza Legeak eta Sozietate Mota Ezberdinak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,98 KB
Merkataritza Zuzenbidea
Merkataritza legedia enpresaburuek beren ekonomia-jarduera aurrera eramateko ezagutu behar dituzten legeek osatzen dute.
- Merkataritza kodea: salerosketa-eragiketak arautzen ditu.
- Oinarrizko legea da.
- Enpresa guztiek bete beharrekoa.
- Merkataritza erregistroa: Gobernuaren bulego bat da, non enpresen informazioa gordetzen den.
Enpresa Motak Forma Juridikoaren Arabera
Nortasun juridikoa: legeak norbaiti eskubide eta obligazioen titularra izateko ematen dion ahalmena da.
Banakako Enpresak
Ezaugarri orokorrak:
- Enpresa eratzen duen pertsonak adin nagusikoa izan behar du eta bere ondasunak erabiltzeko eskubide osoa izan behar du.
- Enpresak Merkataritza Kodeko xedapen orokorrak bete behar ditu merkataritzaren alorrean, eta Kode Zibilekoak, eskubideen eta obligazioen alorrean.
- Ez dago eratzeko gutxieneko kapitalik.
- Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) bidez ordaintzen dituzte zergak; izan ere, enpresaren mozkinak jabearen banakako mozkintzat jotzen dira.
- Jabeak kudeatzen du enpresa, eta enpresak sortutako obligazioen erantzule da hirugarrenen aurrean, eta egun duen ondare guztiarekin eta etorkizunean izan dezakeenarekin erantzuten du (erantzukizun mugagabea).
- Enpresa-forma egokia da tamaina txikiko enpresentzat.
Merkataritza Sozietateak
Enpresa baten ustiapenean lankidetzan aritzeko pertsona batek edo batzuek baino gehiagok ondare-funts komun bat bilduz osatutako sozietate-mota bat da. Helburua mozkinak lortu eta irabaziak banatzea da.
- Merkataritza sozietate pertsonalistak: sozietatearen kudeaketa bazkideek beraiek egiten dute, eta, horrenbestez, garrantzitsuagoak dira bazkideen ezaugarri pertsonalak sozietatean duten kapitala bera baino.
- Merkataritza-sozietate kapitalistak: kapital-ekarpena bazkideen ezaugarriak baino garrantzitsuagoa da. Sozietate kapitalistetan kudeaketa ez dute zertan bazkideek beraiek egin, aukera baitago enpresaburu profesional bat kontratatzeko, hartaz ardura dadin (erantzukizun mugatua).
- Merkataritza-sozietate bereziak: xedeari dagokionez, merkataritza-sozietateak dira, baina, horrez gain, sozietate berezitzat eratzen dira, ezaugarri bereizgarri batzuk dituztelako.
Sozietate Anonimoa (S.A.)
Sozietate kapitalista ohikoena da.
Ezaugarriak
- Bazkide kopurua: 1 edo gehiago.
- Erantzukizun mugatua: bazkideak sartu duen dirua bakarrik gal dezake.
- Sozietatea eratzeko gutxieneko kapitala: 60.000€ akzio izeneko eta balio berdineko tituluetan banatuta. Adibidez, 10€-ko akzioak badira, 6.000 akzio egongo dira.
Eratzeko Bi Modu
- Aldi bereko eraketa: enpresa sortzean akzioen harpidetza eta ordainketa osoa egingo da.
- Ondoz ondoko eraketa:
- Enpresa sortzean: harpidetza osoa egiten da. Ordainketa, % 25ekoa.
- Sortu eta gero: enpresaburuak eskatzen joango da falta den % 75a.
- Eskatzen duen bakoitzean: dibidendu pasiboa eskatzen ari da.
- Izena + S.A.
- Akzioen eskualdaketa askea da.
- Sozietate gaineko zerga ordaindu behar du.
- Eraketa: eskritura publiko bidez eta Merkataritza Erregistroan inskribatuz.
Sozietate Organoak
Akziodunen Batzarrak
- Batzar orokor arrunta: urteko lehenengo 6 hilabeteen barruan elkartzen dira. Administratzaileek aurreko urteko emaitzak eramango dituzte akziodunen oniritzia jasotzeko.
- Aparteko batzarra: zenbait bazkidek eskatu ahal dute. Urteko edozein datatan egin daiteke.
- Batzar unibertsala: bazkide guztiak elkartzeko asmoarekin egiten da.
Administratzaileak
- Bakarra izan daiteke.
- Administrazio kontseilua ere egon daiteke.
Akziodunak eta Akzioak
Sozietate anonimo baten zati alikuotak dira.
Akzio eta Partaidetzen Arteko Desberdintasunak
- Errenta aldakorreko tituluak dira.
- Enpresako irabazietan banatzen dira.
- Enpresetan dibidenduak banatzen dira.
- Finantzazio propioa dira enpresarentzat.
- Akzioak askatasunez eskualdatu daitezke. Partaidetzak, ez.
Akzioduna
S.A. baten jabea da. Eskubide hauek ditu:
- Dibidendu aktiboa jasotzea.
- Enpresa likidatzen denean, likidaziotik geratzen den ondarean parte hartzea.
- Akzioen harpidetzan lehentasunezko eskubidea.
- Batzarretara joateko eskubidea eta bertan bozkatzeko eskubidea.
- Sozietatean hartzen diren erabakien aurka egiteko eskubidea.
- Batzarretan emango den informazioa eskuratzeko eskubidea.
Akzio Motak
- Arruntak: guztiek eskubide berdinak dituzte.
- Pribilegiodunak: pribilegioren bat dute, adibidez, gutxieneko dibidendua jasotzeko.
- Izendunak: akzioak jabearen izena du.
- Eramailearenak: akzioa hura daramanarena da.
- Arruntak: dirutan ordaintzen dira.
- Propioak: akzioak ordaintzeko espeziean egindako ekarpena onartzen duten akzioak.
- Liberatuak: akzioak zati batean edo osorik erreserba batzuen kargura jaulkitzen dira.
Kapital Zabalkuntza
Zer da? Akzio berriak jaulkitzea edo salmentan jartzea.
Zer suposatzen du akziodun zaharrentzat?
- Enpresan duten indarra galtzea.
- Irabazietatik jasoko dutena jaistea.
- Orain arte akzioek zuten balioa jaistea.
Harpidetza eskubidea: akzio zahar bakoitzeko bat izaten da. Zabalkuntzan parte hartzeko entregatu beharrekoa da.