Merkataritza itunen kontrako mitina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,49 KB

1876ko Konstituzioaren sarrera eta artikulu batzuk ditugu aztergai. Dokumentu historikoa, lehen mailakoa, publikoa, politikoa eta juridikoa da. 1875ean, Cánovas del Castillok adituen batzorde bati deitu zion Konstituzioaren aurreproiektua idazteko (berak ere ekarpenak egin zituen). 1876ko urtarrilean onartu zuten sufragio unibertsalez hautatutako Gorteek, eta maiatzaren 24an testu definitiboa onartu zuten, eta Alfontso XIIak berretsi ondoren aldarrikatu zen. Ekainaren 30an argitaratu zen. 1845eko Konstituzioa baino aurreratuagoa eta 1869koa baino kontserbadoreagoa da.

1931. Urtera arte egon zen indarreaen, baina 1923-1931 urteen artean Primo de Riveraren diktadura aldian etenaldi bat izan zen.

Sarreran Alfonso XII.Ak, Espainiako Errege Konstituzionalak Gorteekin batera Konstituzioa agindu eta berresten duela adierazten da. Errestaurazioko Erregimena eta liberalismo kontserbadorearen oinarrizko printzipioak aldarrikatzen dira: 

Seiurteko demokratikoaren ondoren, Cánovas del Castillok, Borboiko etxearen babesle nagusiak, Isabel II.Ak bere seme Alfontso XII.Aren alde abdika zezan lortu zuen. Sandhusrteko Manifestuak Alfontso XII.Ak gobernatutako monarkia konstituzionalean oinarritutako eredu politikoa aurkezten zuen, ezegonkortasun politikoa gainditzeko helburuarekin. Cánovasen proiektuaren arabera, Gorteek izendatu behar zuten Alfontso XII.A errege, baina Martinez Campos generalak 1874ko abenduan gauzatutako altxamenduaren ondorioz izan zen izendatua.

Cánovas gobernuburu izan zen Martinez Camposen altxamendua eta gero. Erregea 1875eko urtarrilean iritsi zen Madrilera. Haren lehenengo neurriak hauek izan ziren: Elizaren babesa lortzea, polizi eta auzitegi berriak izendatzea inprimategietako delituetarako (oposizioaren egungariak debekatu ziren), Armada bere alde jartzea, funtzionarioen karguak berritzea, eta erregea Armadaren buru goren gisa izendatzea, altxamenduak saihesteko.

Gorteek konstituzio berria prestatzeko deialdia sugragio unibertsalaren bidez egin zen 1872tik indarrean zegoen legedia jarraituz, baina bozkaketa trukatuta zegoen. Hala ere, Cánovasek oinarrizko egiak ezarri zituen, beharrezkoak: monarkia legitimoa, askatasuna, jabetza pribatua eta nazio-batasuna. Bigarren mailakoak ziren sufragio mota edo gizabanakoen eskubideen definizioa. Hauek geroago zehaztuko ziren.

Txandakatze sisteman bi etapa bereizten dira:

  1. Lehenean (1875-1885), Cánovasen gobernu kontserbadorea nagusitu zen, eta erregimena sendo-tzea eragin zuen, erregimen autoritario eta zentralista ezarriz. Horretarako, bakea beharrezkoa zen. Iparraldeko Karlistaldiari eta Kubako matxinadari (Zanjoneko Bakearekin) amaiera eman behar zitzaien.

  2. Bigarrena (1885-1902) erregearen heriotzarekin hasi zen. Bere emaztea erreginaorde bihurtu zen. Pardoko itunaren bidez Sagastari eman zion gobernuburutza Cánovasek, txandakatze sistemari jarraipena eta erregimen borboitarra bermatzeko helburuarekin.        
     Hauek ziren Errestaurazioaren gizarte oinarriak: jauntxo, industria eta merkataritza oligarkia (Errestaurazio-arekin identifikatu ziren); hirietako erdi mailako klasea (joera kontserbadorea zuen, eta txandakatze sistemara egokitu ziren); eta nekazaritza lurjabe txikiak.    


Joaquín Costaren Oligarqía y Caciquismo como la forma actual de gobierno de España lanaren pasartea dugu aztergai.1901ean argitaratu zen Madrilen. Testu historiko-literario eta politikoa da, lehen mailakoa, eta espainiar guztiei dago zuzenduta. 

Joaquín Costa 1846. Urtean jaio zen Huescan. Legegizon, politikari eta historialaria izan zen. Erregenerazio-nismo izeneko mugimendu intelektualaren buru izan zen (krisiari aurre egin, Espainia birsortzea eta sistema liberala eraberritzea ziren, besteak beste, haren helburuak). Hainbat ekimenetan hartu zuen parte, nekazarien aldeko joera azaldu zuen, idatziak egin zituen... 98ko belaunaldiaren aurrekaritzat hartu izan da. 1911. Urtean hil zen.

Garaiko sistema politikoaren (Errestaurazioa) ustelkeria kritikatzen du lanean. Sistema politikoa oligarkikoa dela azaltzen du, ez parlamentarioa. Espainiako agintea nortzuen esku dagoen adierazten du:
alderdi dinastikoen eta bertako oligarken esku (burgesia industriala, finantzieroa eta lurjabe handiak). Sistemaren oinarriak ere azaltzen ditu: lehenik, oligarkak daude. Bigarrenik, jauntxoak, nazio osoan sakabanatuta. Eremu sozial, geografiko edo ekonomiko bati lotuta zeuden, bertako “nagusiak” ziren, eta Estatuaren aurrean bertako biztanleen bitartekariak ziren. Azkenik, gobernadore zibilak daude, komunikazio organo eta tresna lana egiten dituztenak. Costaren ustez gobernadore hauek ez dira nazioaren ordezkari organikoak, eta beraien interesak lortzeko jarduten dute: zergak kobratu eta administrazio erakundeak kontrolatzea dituzte helburu nagusitzat. Gainera, hauteskundeak manipultzen dituztela dio: Jauntxoen kontrol eta eraginaren ondorioz herriaren borondatea ezabatuta dago, adibidez.

Seiurteko demokratikoaren porrotaren ondorioz, Isabel II.Aren seme Alfonso XII.A izendatu zuten errege borboitar gisa, Errestaurazioari hasiera emanez. 1923. Urtera arte iraun zuen, eta alderdi guztien batasuna lortzea zen Cánovasek burututako sistemaren helburua. Sistema honen oinarriak bi alderdi dinastikoen (Kontser-badoreak, Liberal fusionistak) arteko txandakatzea eta jauntxokeria ziren. Txandakatzea ziurtatzeko, botoak manipulatzen eta kontrolatzen zituzten, bai eta hauteskundeen emaitzak aldatu ere. Horrela, kanpoan geratzen ziren biztanleriaren sektore handiak (behe mailako burgesia, industriako langileak, nekazaritzako jornalariak). Gainera, mende amaieran krisia izan zuen sistemak, espainiar koloniak (Puerto Rico, Filipinak, Guam, Kuba) galdu zirelako. Kubaren galeraren ondorioz Erregenerazionismoa sortu zen, Errestaura-zioari kritika gogorra egingo zion mugimendu intelektuala.

Alfonso XII.A hil eta gero, bere emazte Mª Cristina erreginaordearen garaian kritika handiagotu egin zen, egoera ekonomikoa okerrera joateagatik, 1898ko porrotagatik eta bi agintari politikoen heriotzagatik: Cánovasena (1897) eta Sagastarena (1903). Intelektual ospetsuek Espainia berri baten beharra aldarrikatu zuten, Erregenerazionismoari hasiera emanez. 1890etik aurrera, Erregenerazionismoa behe-mailako burgesiak, langile sektore batzuk eta intelektual askok Errestaurazioko sistemarekin gauzatutako haustura izan zen.

Erregenerazionismoak hainbat gobernarien artean eragina izan zuen. Alderdi Kontserbadoreko Francisco Silvela eta Antonio Maurak hauteskunde iruzurra desagerrarazteko Tokiko Administrazioaren Legea eta Hauteskunde Legea aurkeztu zuten 1907an, baina oso azalekoa zenez ez zuen eraginik izan. Alderdi liberaleko Jose Canalejasen programa erregenerazionista eta langileen lan eta bizi baldintzak hobetzeko neurri batzuk ezarri zituen. Baina 1912an erail egin zuten atentatu anarkista batean, eta bertan behera geratu ziren bere helburuak. Hortik aurrera, txandakatze sistemaren krisia areagotu zen krisi ekonomi-koagatik, langile mugimenduaren erradikalizazioagatik, Marokoko gerrako hondamenengatik... 1917tik aurrera alderdi arteko akordioak eratu ziren, baina hauen porrotagatik txandakatze sistemara itzuli zen.


Merkataritza Itunen kontrako mitin-protesta dugu aztergai, Federico Echevarriak Bilbon, 1893ko abenduaren 9an egindako merkataritza itunen kontrako mitin-protestako ideiak biltzen dituena. Testu zirkunstantziala da, lehen mailakoa, publikoa, politikoa eta ekonomikoa. 

Federico Echevarria Bilboko Zazpi Kaleetan jaio zen 1840an. Itsasoz bestaldera artikuluak esportatzeko Merkataritza Etxea zabaldu zuen 1867an. Telefono zerbitzuaren emakida lortu eta Barakaldon ezarri zuen egoitza nagusia. Irabazi handiak ekarri zizkion negozio hark. Hainbat lantegi ireki zituen, Bilbo inguruko industrializazioarentzat garrantzitsuak izan zirenak. Politikan ere parte hartu zuen: 1910ean Bizkaiko Alderdi Liberalaren sortzailea eta Lehen Lehendakaria izan zen, 1919an Liga Monárquica sortu zuen eta Bilboko udaletxean kargu asko bete zituen.

Testuko ideia nagusia Protekzionismoaren defentsa sutsua da. 1893an Sagastaren gobernu liberala negoziatzen ari zen akordio bilateralen aurka agertzen da Echevarria. Merkataritza itunak hitzartzen badira eta 1891ko lege protekzionista ezeztatzen bada espainiaren industria jarduera bertan behera eroriko dela dio. Espainiar-alemaniar itunaren kalteak aurreikusten ditu bereziki. Horregatik, itun hura debekatzeko eskatzen dio.

Euskal industria berria jaio zenean, Europarekiko desfasea izugarria zen; ezinezkoa zen atzerriarekin lehiatzea. Eta espainiar merkatura zabaltzea zen irtenbide bakarra. Horretarako, Europar produktu merkeak saihesteko beharrezkoa zen protekzionismoa.

Merkataritza politikaren inguruan politikarien artean XIX. Mendean zehar dualismoa egon zen : moderatuak protekzionismoaren alde agertu ziren, eta progresistak truke askearen alde. Sektore ekonomikoei dagokionez, produktuak inportatzaile eta esportatzaileentzat komenigarriagoa zen librekanbismoa. Aldiz, Gaztelako labore lurjabe handientzat, Katalunizko industria-gizonentzat eta euskal siderurgiarentzat eta ikatz ekoizleentzat, protekzionismoa komenigarriagoa zen.

Errestaurazio garaian Cánovasek protekzionismoaren alde egin zuen. Protekzionismoaren eraginez, kanpo produktuak garestitu egin ziren, eta Espainiako barne merkatua hazi egin zen.Bizkaiko siderurgiak eta Kataluniako ehungintzak garapen handia izan zuten. Industria garapena mantendu egin zen 1896ko babes neurriei esker. Baina nahiz eta industriak XIX. Mendean hazkunde izugarria izan, ez zen gai oraindik atzerriko prezioei aurre egiteko.

Europar potentzien arteko ekonomia-loturak hazten joan ziren. Merkataritza politikari dagokionez librekanbisten eta protekzionisten arteko eztabaida piztu zuten. Lehenengoen arabera, atzerriko salgaien sarrera libreak lehiakortasuna eta industria espezializazioa sustatuko zituen. Bigarrengoen arabera, Espainiako barne produkzioa sustatzeko beharrezkoa zen atzerriko salgaiei oztopoak jartzea.

Espainiar gobernuak presioa jasotzen zuen Kataluniar ehungintzaren, Gaztelako zereal-industriaren, Asturiasko merkataritzaren eta euskal siderurgiaren partetik haien produktuak babesteko.

Garai hartan muga-zergen politika aldatuz joan zen. 1870 arte librekanbismoa gailendu zen, baina urte hartatik aurrera protekzionismoa.

Merkataritza Itunen kontrako mitin-protestaren garrantzia azpimarratu behar da. Espainiaren protekzio-nismo sutsua islatzen da bertan. 1891ko lege protekzionistari eutsi egin zitzaion, eta 1896an indartu egin zen neurri protekzionista bati esker. Espainiar ekonomia hazi egin zen, eta Bizkaia bihurtu zen espainiako burdingintzaren gunerik garrantzitsuenean. Beste industria batzuk ere hazi ziren: ontzigintza, kimika, metalurgia... 


Vicente Blasco Ibáñezen “El intruso” eleberriaren pasarte bat dugu aztergai. Testu historikoa, lehen mailakoa, publikoa, narratibo-zirkunstantziala eta soziala da. Vicente Blasco Ibáñez (1867-1928) da honen idazlea. Valentzian jaioa, zuzenbidean lizentziatu zen eta politikaria izan zen. Literatura munduak erakarrita, idazle errealistak hainbat lan idatzi zituen. Haietan ideologia errepublikazale eta antiklerikala erakusten du, eta arazo sozialak, bidegabekeriak… salatzen ditu. “El intruso” eleberria 1904an argitaratu zen. Bertan Bilbo inguruko eta Bizkaiko meatzeetako langileen lan eta bizi baldintzak islatzen ditu bi paragrafoetan zehar:

  • 1.Go paragrafoan Aresti medikuaren bitartez langileen bizi-baldintzen berri ematen du. Barrakoiak meatzaritza elkarteek eraiki zituzten haien langile etorkinentzat (askotan behartuta zeuden bertan lo egitera). Nabe bakarreko eraikinak ziren, egurrezkoak, eta ohez josita zeuden (oheak ordaindu egin behar zituzten). Gehienetan bi langilek egiten zuten lo ohe bakoitzean. Haien higiene pertsonala kaskarra zen: ez zegoen ez aireztapen sistemarik ezta komunik ere, janaria bertan prestatzen zuten, ohe pilaketa gehiegizkoa zen… Honek guztiak gaixotasunen ugaltzea zekarren. Elikadura eskasa ere ez zen nahikoa lan guztiari aurre egiteko.

  • 2.Go paragrafoan zehaztasun handiagoz azaltzen ditu lan baldintzak. Nahiz eta enkarterrietako langileen egoera oso larria izan,nagusiek ez zituzten izaten arazoak langile berriak kontratatzeko, ez baitzen behar espezialitate zehatzik. Horrela, egunero ehunka gizon biltzen ziren enkarterrien ateetan.

Errestaurazio garaian kokatzen dugu testua. Garai hartan, finantza, industria eta hiri arloetako garapena egonkortuz zihoan, tentsio eta gatazkak sortuz. Bizkaiko burdin erauzketa bihurtu zen probintziako jarduera nagusia. 60. Hamar-kadan ekoizpena zeharo hazi zen, baina Karlistaldian eten egin zen. Figuerolaren lege librekanbistak ustiapena etengabe haztea ekarri zuen, eta 1876an Karlistaldia amaitzean, foruen ezabatzearekin esportatutako mineralaren ekoizpena azkar hedatu zen. Konpainia lokalak eta atzerritarrak sortu ziren zorupea ustiatzeko, eta atzerritarrak Bizkaiko minerala (lege metaliko altukoa eta prezio merkekoa) eskatzen hasi ziren (1880tik 1900era bitartean produkzioaren %90a esportatzen zen). Urrezko garaia 1876-1914 artekoa izan zen.

Ustiapen-hazkundearen arrazoia 1856an Ingalaterrako siderurgian aplikaturiko teknologia da, Bessemer bihurgailua. Altzairua lortzeko prozesu azkar eta merkeago honek burdin ez fosforikoa eskatzen zuen, Bizkaian ugaria zena. Atzerriko kapitalak eta  bertako elite burgesak merkataritza elkarteak sortu zituzten. Azken honek beste sektore batzuen garapena eragin zuen. Hasieran atzerrira (Britainia Handia, Alemania, Frantzia) esportatu zen mineral gehiena, baina ondoren bertako industrializazioaren sinbolo bihurtu zen. Burdina atzerriratzearen diru sarrerek industria lokal eta nazionalaren oinarria finkatu zuten, eta EH bihurtu zen Espainiako industrializazioaren gune nagusia.

Bizkaiako XIX. Mendeko hazkunde demografikoa industrializazio prozesuarekin lotuta dago. Urte haietan langile ugari iritsi ziren (13000 inguru) Euskal Herriko herrietatik, eta geroago Kantabriatik, Galiziatik, Burgostik… 1888-1897 artean iritsi ziren gehienbat. Hazkunde demografiko honek barrakoiak eraikitzea ekarri zuen. Burdin-erauzketaren hazkundea ez zen izan aurrerapen teknikoen sarreraren ondorioa, lan eskuaren hazkundearen ondorioa baizik.

Entradas relacionadas: