Merkataritza Ikerketaren Etapak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,17 KB

MERKATARITZA IKERKETAREN ETAPAK:

1. HASIERAKO EGOERA AZTERTU.

  • Merkataritza-problema edo aukera bat onartuz hasten da ikerketa-lana.

  • Ikerketaren zatirik garrantzitsuena da problemaren definizioa.

  • Erabakitzaileek zehatz-mehatz deskribatu beharko dute zein problemari aurkitu nahi dioten erantzuna.

  • Lehen etapa honetan, ikertzaileak eta zuzendariak lehenengo kontaktua izango dute ikerketaren edukia finkatzeko.

Ikerketa esploratzailea

-Bigarren mailako datuak lortu.

-Erabakiak hartzen dituzten edo ideiak eman ditzaketen pertsonekin elkarrizketak.

-Gaia ezagutzen dutenekin edo gaian adituak direnekin elkarrizketak.

-Antzeko egoerak aztertu.

Ikerketa motibatzen duen arrazoia identifikatu.

2. LANAREN HELBURUAK ZEHAZTU.

ZUZENDARITZA ← ARAZOA → IKERTZAILEA

  • Ikerketaren helburua zein izango den zehaztu beharko da.

  • Bildu eta aztertu beharko den informazioa (zein informazio, nola lortu …)

3. INFORMAZIOA BILDU.

Momentu horretan erabilgarri dagoen informazio guztia bildu.

Bigarren mailako informazioa.

4. ANALISI KUALITATIBOA.

Bigarren mailako informazio baliagarria biltzeaz gain, planteatutako problemei buruzko lehenengo hipotesi edo erantzunak formulatuko dira.

5. LANDA-LANA PRESTATU ETA GAUZATU.

Normalean, bigarren mailako informazio baliagarria ez da nahikoa ikerketa-lanaren erantzunak aurkitzeko.

Lehen mailako informazioa biltzeko prozesu bat diseinatu eta aplikatu beharko da.

LANDA LANA:

  1. Ikertuko den POPULAZIOA definitu eta LAGINA aukeratu.

  2. Datu bilketa egiteko euskarriaren elaborazioa (GALDESORTA).

  3. Datuak bildu edo LANDA-LANA.

6. ARAZKETA, KODETZEA ETA TABULAZIOA.

Akatsik ez dagoela eta bildutako informazioa egiazkoa dela kontrolatu.

Erantzunik gabeko galderak eta okerrak zuzendu.

Zuzendu ezin diren akatsak dituzten elkarrizketak ezabatu.

Informazioa kodifikatzen da eta tauletan jartzen da, aukeratutako tekniken bidez aztertu ahal izateko.

7. INFORMAZIOAREN ANALISIA ETA ONDORIOAK.

Teknika estatistikoak erabiltzen dira informazioa laburtzeko eta ondorio objektiboak lortu ahal izateko.

Ikertzaileak gauzatutako lan guztia biltzen duen txosten bat idatzi eta aurkeztu beharko du.

Entradas relacionadas: