Meninak: Velazquezen Maisulana eta Haren Azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,64 KB

Meninak: Velazquezen Maisulana

Hurbilketa Historikoa

Velazquezek Meninak koadroa 1656an margotu zuen. Madrilgo Alkazarreko erregearen gela pribatuetan kokatu zen. Meninak Portugaletik etorritako andereñoak izendatzeko erabili zen. Koadroaren jasotzailea Felipe IV.a erregea izan zen.

Velazquez, 1623tik aurrera, Felipe IV.aren pintore izan zen, eta geroztik, erregearen bizitza osoan zehar hamaika erretratu egin zizkion. Erregetza absolutuaren irudi ahalguztiduna islatu behar zuen. Velazquez Sevillan jaio eta bertan hasi zen pintura ikasten. Geroago, Pachecoren alabarekin ezkondu, eta Olivares Konde-Dukearen laguntzaz, Madrilgo Gortean sartu zen, Erret Pintore izatea lortuz.

Bere bizitzaren bukaeran noblezia-titulu txiki bat lortu zuen: Santiagoko Zaldun titulua. Italiara bi bidaia egin zituen: lehenengoa ikastera, eta bigarrena erret arte-bilduma aberasteko. Bere artea oso estimatua izan zen.

Azterketa Formala: Koadroaren Analisia

Materiala eta Teknika

  • Materiala eta teknika: Mihise gaineko olioa da.
  • Ukitu solteak ematen ditu.
  • Hurbiletik ikusita, ez dira forma bukatuak atzematen.
  • Distantzia batera kokatuz gero, bizitasunez eta naturalismoz beteriko eszena atzeman daiteke.

Velazquezek zuzenean aplikatzen zituen koloreak.

Gaiak eta Pertsonaiak

Eszena Alkazarreko gela batean gertatzen da. Badirudi errege-familiari gustatzen zitzaiola Velazquezen tailerra bisitatzea bera lanean zegoen bitartean, eta hori da irudikaturiko eszenan gertatzen dena.

Erdian Margarita infanta dago, txikia izan arren, zutik eta maiestate handiz. Bere bi aldeetara, meninak:

  • Ezkerraldean, belaunikatuta, María Agustina Sarmiento dago.
  • Eskuinaldean, Isabel Velázquez, makurdura zabala eta dotorea egiten ari da.

Eskuinerago, zakurra, Mari Bárbola ipotx makrozefalikoa, eta Nicolasito Pertusato ipotx italiarra ageri dira. Hauen atzealdean, Guardadamas betekizuna zuen gizona dago, beltzez jantzita. Buruan toka daraman dueña hori Marcela de Ulloa da.

Hondoko planoko atean José Nieto Velázquez dago, errege-aposentadorea.

Bigarren planoan, ezkerraldean, pintorearen autorretratua daukagu. Koadro handiak atzeko partea bakarrik erakusten digu; ez digu erakusten zer margotzen ari den, aurrekoa, alegia.

Hondoko pareta batean, ispilu batean, errege-erreginaren irudiak islatuta ageri dira. Paretan beste koadro batzuk daude eskegita: Apolo eta Pan, besteak beste.

Konposizioa

Naturalismo eta bizitasun handiko konposizioa lortu du. Errege-familiaren erretratua egin du, arrunkerian erori gabe. Ez dago monotoniarik ez zurruntasunik, eta koadroaren batasuna ez da galdu ere.

Simetria saihesteko, irudien kokapenean erritmoak sartu dira. Bigarren planoan eta hondoko planoan dauden masak nolabaiteko konpentsazioa gordez ageri dira.

Kolorea eta Argiaren Tratamendua

Pinturaren batasuna ez da lortu bakarrik airearen eta atmosferaren bitartez, baizik eta kolore-erlazio sistema berri baten bidez. Velazquezek tonu-sistema harmoniatsua sortzen du. Tonuek elkarren arteko erlazioa gordetzen dute. Askotan tonu neutroak erabiltzen ditu.

Bizitasun handiko argi-ilun efektu naturalak lortu ditu. Argitasuna aurretik eta eskuinaldeko paretan irekita dagoen leihotik sartzen da, nagusiki.

Sakoneran, plano argiztatuak eta ilunduak aldizkatzen dira, eta aire-perspektibaren lorpenean laguntzen du.

Aire-Perspektiba

Maisutasun handiz lortu da. Naturalismoa.

Esanahia eta Interpretazioa

Alde batetik, talde-erretratua da, bertan errege-familia ageri baita. Konposizioaren esanahia zabaltzeko asmoz, ikuslea koadroaren barruan sartzen da; horrela, ikuslearen hausnarketa bultzatzen da.

Errege-erreginak errealitatearen eremuan daude. Pintorearen autorretratuak garrantzi handia hartzen du konposizioan. Bere burua gainontzeko pertsonaia guztien gainetik kokatzen da. Errealitatearen eremura begira dago, errege-erreginaren eremuari, ikusleari begira.

Pintoreak aurrean duen mihisean zer margotzen ari denari buruz hainbat hipotesi daude: batzuek diote infanta eta meninak margotzen ari zela; besteek errege-erreginaren erretratua egiten ari zela...

Koadroak pertzepzioaren baliabideei buruzko hausnarketa egiteko balio du. Oro har, errealitatearen eta artearen arteko erlazioaz hausnartzeko. Errealitatearen eta fikzioaren arteko muga gainditzen da koadro honekin. Ikusleak ispilu-joko batean harrapatuta ikusten du bere burua, eta zalantzetan murgildurik geratzen da.

Koadro honek izugarrizko mirespena lortu zuen.

Entradas relacionadas: