Mendizaletasunaren eta Eskaladaren Historia eta Modalitateak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB

Mendizaletasunaren eta Eskaladaren Historia

Mendizaletasuna eta eskalada, sorreratik duela hogei urte arte, bata bestearen eskutik joan dira. Batean zein bestean, mendia da ezinbesteko agertokia, eta bertan aukeratutako bidearen zailtasunak edota jardueraren ezaugarriek mugatzen dute kirol bataren edo bestearen praktika.

80. Hamarkadako Berrikuntzak

80. hamarkadan eskaladaren inguruan izandako aldaketa eta berrikuntza handien eraginpean modu berriak sortu ziren:

  • Frantziar Alpeetako mendi gidariak haranetan zeuden haitzak ekipatzen hasi ziren, bezeroak goi mendietara igo aurretik eskaladaren hastapenetan treba zitezen. Horrek kirol eskaladaren sorrera ekarri zuen.
  • Amerikarrak boulder txapelketak egiten hasi ziren.
  • Errusiarrek abiadura probei ekin zieten.
  • Eskalatzaileak, entrenamendu gogorrei esker, ordurarte pentsaezinak ziren zailtasun mailak lortzen hasi ziren; horiek neurtzeko, akotazio berriak proposatu ziren.

Eskaladaren kontzeptu berri horrekin batera ekipamendu eta teknika berriak agertu ziren eskalatzaileen segurtasunerako.

Eskalada Modalitate Desberdinak

Eskalada Librea

Horma laguntza artifizialik gabe gainditzea. Eskuak eta oinak baino ezin dira erabili, eta lokarria, espresak eta gainontzeko materialak segurtatzeko baino ez dira erabiltzen.

  • Kirol eskalada: Eskalada librearen aldaera da, baina honetan garrantzia ez dauka gailurra lortzeak edota horma amaitzeak, zailtasun jakin bat gainditzea baino.
  • Eskalada garbia: Ekipatu gabea dagoen horma batean aurrera egitea litzateke; hau da, norberak ipini eta kentzen ditu aseguruak.

Eskalada Artifiziala

Horma aurrean egiteko, eskuak eta oinak erabiltzeaz gain, katigalekuak edota ointokiak ere erabiltzen dira.

Eskaladako Ekipamendua

Ibilaldi edo erronka alpinoak ez bezala, eskaladak material gutxi behar du. Hori bai, egokia izateaz gain, homologatua eta egoera onean egon beharko du, bestela, gure segurtasuna arriskuan legoke.

Eskaladako Zapatilak edo Katuoinak

Zapatila hauek oso estuak dira, zola oso itsaskorra da eta koska txikietan oina jartzea ahalbidetzen duen punta dute.

Arnesa

Gerriko antzeko bat da. Bere funtzioa eskalatzailea sokarekin lotzea da. Mosketoiak eta beste material batzuk zintzilikatzeko esekitoki txikiak ditu.

Mosketoiak eta Zintak

Forma obalatua duen metalezko mekanismoa da. Paretako ainguratzeak edo soka hartu ahal izateko gako bat du.

Soka

Eskaladarako berariazkoa izan behar du erorketetan lesioak ekiditen dituen osagai elastiko bat duelako. Zurruna izango balitz bizkarrarentzat kaltegarria izango litzateke.

Kaskoa

Naturan egiten diren beste jardueretan bezala, gure gorputzeko atalik garrantzitsuena, alegia burua, babestea ezinbestekoa da.

Jaisteko edo Galgatzeko Gailua (Kilkerra edo Gri-Gria)

Kidea eskalatzen ari denean soka galgatzen eta kontrolatzen duen gailu mekanikoa da.

Oharra: DBH3 Heziketa Fisikoa

Entradas relacionadas: