Mendizabalen desamortizazio dekretua testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,91 KB

3. MENDAZIBALEN DESARMOTIZAZIO DEKRETUA

Aurrean dugun testua lehen mailako iturri historiko eta ekonomiko-juridikoa  da; hain zuzen, 1836-37. Urtean Mendizabalek Elizari egindako desamortizazioaren dekretua.
Egilea Juan Alvarez de Mendizabal izan zen, Maria Kristinarenn erregeordetza garaian (1833-40) aziendako ministroa izan zena, gobernu liberal progresistan. Publikoa da, ‘Madrilo Gazeta’  komunikabide ofizialean argitaratu baitzen, eta hartzailea herria da, nahiz eta erregnari zuzenduta egon.

Testuaren helburua, desamortizazioaren helburua eta zergatia adieraztea eta erreginaren onarpena lortzea zen. Testua Maria Kristinaren erregeordealdian  kokatzen da. Bere erregealdian hainbat garai ezberdindu ziren eta dekretu hau, gobernu progresista agintean egon zen garaikoa da. Urte hauetan (1934-35), lehenengo gerra karlista piztu zen eta ondorioz, dirua behar zuten karlistei aurre egiteko. Gainera, zor publikoa murriztu behar zuten ogasuna orekatzeko. Aldi honetan, Mendizabal Ogasuneko ministroa zen eta hainbat erabaki garrantzitsu hartu zituen, horien artean aipagarriena desamortizazioa.

ANALISIA:

→ Testu honen ideia nagusia bigarren paragrafoan (12-18 lerroak) aurkitzen dugu, alegia, Mendizabalek dekretu honen erreginaren onarpena eskatzen duenean, bere helburua zor publikoa murriztea dela eta lurren jabetza zabaltzea dela justifikatuz. Helburu hori defendatzeko, lehenengo paragrafoan (1-11) ondasunak saltzeak zer suposatzen duen azaltzen du, adibidez: ‘zorion publikoaren iturria irekitzea’, ‘aberastasuna berpiztea’ edo ‘indstriako oztopoak kentzea’ dela adierazten duenean. Hala nola, Erreginaren gobernuaren ildoan dagoen neurria dela eta bere politikaren pizgarria izan daitekeela adierazten du.

Bestalde, helburu politiko bat ere bazegoen, liberalismoaren aldekoa: Isabel II.Aren aldeko jabeen klase berri bat sortzea.

→ Testua ondo ulertzeko, ezinbestekoa da bere testuinguru historikoan kokatzea.

1833.An Fernando VII.A hil zenean bere emate Maria Kristinak bereganatu zuen erregetza, euren alaba, Isabel II.A adinez txikia zelako Garai horretan estatu liberalaren oinarriak finkatu ziren. Euskal Herrian gatazka zibila hasi zen, lehen gerra karlista: hiritarrak (liberalak) eta landatarrak (absolutistak) aurrez aurre zeuden liskar horretan. Gizarteko ezinegona aprobetxatuz, liberal progresistek neurri erradikalagoak eskatzeko altxamenduak bultzatu zituzten.
1835eko irailean, erreginak J. Alvarez Mendizabal izendatu behar izan zuen gobernuko buru. Gobernu progresistak zenbait erabaki hartu zituen: herritarren eskubideak aitortzea esaterako. Baina hartutako erabakirik garrantitsuena, elizaren ondasunen desamortizazio programa izan zen, Mendizabalek burututakoa. Horrela, estatuak elizaren eta herrien ondasunak konfiskatu, ondasun nazionalak bihurtu eta ondoren, enkante publikoan salduko zituen. Bere helburua Haziendaren egoera hobetzea eta lurjabe eratinen klase bat sortzea ziren. Aldi berean, liberalismoa sendotzea eta Isabel II.A tronuan mantentzea lortu nahi zuen, gerra karlista irabaziz. Gainera, Eliza karlismoaren eta Erregimen zaharraren defendatzailea zen, eta desaamortizazioaren bidez Elizaren boterea murriztea lortuko zen.

→ Ogasuna onbideratzeko eta sistema liberala ezartzeko Espainian, liberalek desamortizazioa jarri zuten martxan. Lehen desamortizazio aldiak Karlos III.Ak eta Godok bultzatu zituzten. Ondoren, Cadizko Gorteek eta Hirurteko Liberalaren gobernuak ere egin zituzten. Desamortizazio garrantzitsuenak gobernu progresistek egin zituzten jabetza egitura eta usstiakuntza zaharkituak aldatzeko asmoz. Gainera, lurren desotzeak jaun erregimenaren desagertzeea eta maiorazkoen desagertzea ekarriko zuen. Esan daiteke, erabakkirik iraultzaileena izan zela ekonomiaren oinarriak aldatzeko.

Mendizabalek 1835ean orden erlijiosoak deuseztatu eta 1836an hauen ondasunak salmentan jarri zituen publioki. 1837an desamortizazioa klero sekularrera hedatu zen. Bere helburuak auek ziren: antzinako estamentu pribilegiatuei aginte materialaren oinarria kentzea, ogasunarentzat dirua lortzea, zor pubkoa ezabatzea, gerrarako dirua lortzea… Bestalde lrjabe berriak lortu nahi zituen liberalismoa sendotzeko eta latifundismoari bukaera emateko. Bestalde, lurraren errendimenduak handitu nahi zituen.

→ Lehen esan dugunez, helburua ekonomikoa eta soziala zen. Ekonomikoki, arrakasta erlatiboa izan zen. Salmenta azkar eta gaizki egin zen eta ondorioz, Estatuak ez zuen esskuratu lor zezakeen diru guztia. Hala ere, Lehen Geerra Karlista irabaztea lortu zen eta baita Haziendaren egoera hobetzea ere.

Sozialki, liberaismoaren jarraipena lortu bazen ere, ez zen liberalismoaren oinarri soziala aldatu, ez baitzen nekazari ertainen klase bat sortu.

Gainera, katoliko sutsuen oposizioa areagotu egin zen, eta baita nekazari askorena ere, beraien egoera okertu egin baitzen, izan ere lur gehienak burges aberts eta nobleek erosi eta latifundismoa mantendu zen, hots, ez zen lurjabegoaren egitura aldatu. Ez hori bakarrik, nekazariek alokatze historikoak galdu eta lan baldintzak gogortu zitzaizkien. Laburtuz, nekazaritzaren erreforma sakona egiteko aukera galdu zen.

Bestalde, onuratuak burgesia eta aristokrazia izan ziren, negozio borobilakk egin baitzituzten lurrak erostean.

BALORAZIOA:

Testu honek berebiziko garrantzia du, prozesua Mendizabalek espero bezala atera ez bazen ere, historikoki aipagarria da, liberalissmoaren aurrerapaso garrantzitsuenetako bat izan zen eta. Are gehiago, testu honek adierazten digu, Mendizabalekin hasi zela benetako iraultza liberala; bera izan baitzen, jabeta egiturari dagokionez, historian inoiz hartu izan zen neurri garrantzitsuenaren bultzatzaiea: Elizaren ondasunen desamortizazioa.

Entradas relacionadas: