Mendizabalen desamortizazio dekretua testu ingurua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,9 KB
MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIO-DEKRETUA (1836-02-21) 1
SAILKAPENA
Eskutan duguna 1836.Urtean Mendizabal gobernuburuak idatzitako Desamortizazioaren zati bat da. Jatorriaren aldetik,
Testua lehen mailako iturrikoa da, historikoa; formaren aldetik, dekretu bat da eta, horrenbestez, juridikoa; eta edukiaren
Aldetik, testua politikoa zein ekonomikoa dela esan genezake.
Dokumentu hura berretsi zuena, Elisabet II-a adingabekoa zenean, bere ama Maria Kristinaren erregeordetzan
gobernuburu izan zen Juan Alvarez Mendizabal izan zen, aurretik Ogasunaren ministraria izandakoa.
Dokumentua Gaceta de Madrid egunkari ofizialean argitaratu zen, 1836ko otsailaren 21ean. Hartzaileak garaiko Espainiako
Gizartea eta Maria Kristina erregina gobernatzailea izan ziren, eta testuaren helburua desamortizazioaren zergatiak
Erreginari azaltzea izan zen; beraz, testu publikoa dela diogu.
2. ANALISIA
Testua bi paragrafo desberdinetan antolatuta dago eta, oro har, horietako bakoitzetik ideia bana atera dezakegu:
• Lehenengo paragrafoan, Mendizabalek desamortizazio-
Dekretua aplikatu beharra justifikatzen ahalegintzen da, Horretarako Maria Kristina erregina gobernatzaileari desamortizazioaren aldeko argudioak emanez. Gobernuburuak argi utzi nahi duena zera da: desamortizazioa ez da espekulazio ekonomiko hutsa; hau da, dekretu Berriaren helburua ez da soilik dirua lortzea. Mendizabalek azaltzen duen moduan, honako hauek ziren Desamortizazio horrek lortu zitekeen aurrerapenak: zor publikoaren betiko arazoari aurre egitea, Espainiak Izandako aberastasuna berpiztea eta sustatzea, gizarte zibilean koroarekiko harremanak bultzatzea, aberria Irekitzea eta nazioarteko harremanak sortzea, industria eta zirkulazioren arloan zeuden oztopoak ezabatzea eta Aberrian bertan herritarren arteko lotura berriak suspertzea. Izan ere, desamortizazio horren helburuetako bat klase sozial berria sortzea zen. Klase horrek nazioa eta koroa miretsiko zuen, haien aberastasun berriaren Erantzulea gobernua izango zelako, eta Espainiako gizartea orekatzea ahalbidetuko zuen. • Bigarren paragrafoan, Mendizabalek aurreko atalean emandako argudioak laburtu eta desamortizazioaren Oinarrizko bi eginkizun onuragarriak aipatzen ditu berriz ere: zor publikoari aurre egiteko beharra eta klase sozial Berri eta orekatu bat sortzeko aukera.

3. IRUZKINA
Fernando VII.-a hil zenean, oinordetza auziak sortutako tenkadurak argitara atera ziren, gerra zibila piztu baitzen. Zazpi
Urte luzatu zen eta absolutistak eta liberalak aurrez aurre aritu ziren:
lehenengo gerra karlista izan zen. Gerraren Testuinguruan, Maria Kristina Borboikoak -erregina gobernatzailea Elisabet II.-a alaba adin txikikoa zen bitartean- liberal Moderatuen babesa bilatu zuen, baina aldaketa politikoak onartzearen aurka zegoenez, haien arteko akordioak zaildu egin Ziren. Azkenean, eta liberalismoaren boterea mugatzeko, erreginak liberal oso moderatu bat izendatu zuen gobernuburu, Cea Bermudez. Ondoren, Martinez de la Rosa gobernuburu berria izendatuko zuen, liberal moderatua. Azken horrek, Maria Kristinak sistema moderatu liberal batera traumarik gabeko trantsizioa egiteko asmoarekin onartutako Errege Estatutua idatzi zuen. Halaber, estatutuak ez zituen erregearen eta gobernuaren aginpideak arautzen, eta ez zituen Gizabanako eskubideak aipatzen. Horren aurrean, 1835ean lehenengo gatazkak pizten hasi ziren eta, horren aurrean, Maria Kristinak Toreno Kondea (aurrerakoia) gobernuburu izendatu zuen eta, horrek, Juan Mendizabal Ogasunaren Ministrari izendatu zuen. Uda horretan, Katalunian, konplot antiklerikal ugari suertatu eta, 1808ko urtean bezala, batzarrak Sortu ziren. Modu horretan, berriro ere, Toreno Kondea kargutik jaitsi eta Mendizabal Espainiako gobernuburua bilakatu Zen. Espainiako egoera ekonomikoa ikusita eta arrazoi doktrinalak zein praktikoak bultzatuta, azken gobernuburu horrek Desamortizazio-dekretua idatzi zuen, Espainian inolako zalantzarik emandako desamortizaziorik handiena. Elisabet II.-aren tronua bermatzeko eta gerra irabazteko dirua lortzeko asmoarekin argitaratutako Juan Mendizabalen 1836. Urteko desamortizazioa ez zen Espainiako lehenengoa izan, ezta ere azkena, baina, dudarik gabe, Espainiako Historian mandako desamortizaziorik garrantzitsuena izan zen. Bi ikuspegi desberdin izan zituen: batetik, ikuspegi juridikoa zuen, lur guztiak askatu baitziren. Horren eraginez, nobleziako Ondarea bereiztu zuten; bestetik, dekretu horrek, karlisten aurkako gerra puri-purian zegoenean, hasiera batean, klero Erregularraren (fraideak eta monjak) ondasun guztiak salgai jarri zituen eta enkantetan jarri ziren lurrak, etxeak, Monasterioak eta komentuak. Geroago, 1837an, beste lege batek klero sekularraren ondasunak jarri zituen salgai. Mendizabalen desamortizazioarekin zenbait helburu lortu nahi ziren aldi berean: gerra karlista irabaztea, zor publikoa Ezabatzea, liberalen ideietara burgesia erakartzea, eliz ogasunen egitura aldatzea (indibiduala eta askea izan zezan), Liberalen ikuspegitik askatasunaren eta jabetzaren artean zegoen harremana sustatzea eta gizartea orekatuko zuen klase Sozial berri bat sortzea (klase ertaina). Desamortizazio-dekretuak izandako eta aurretik aipatutako ikuspegi juridikoak bultzatuta, nobleziaren ondasunak bereizi Ziren eta, horrek, bi ondorio ekarri zituen: lehenengoa, jaurerrien indargabetzea eta honek eragindako jaunen pribilegioen Ukapena eta jaurerriko lurren liberalizazioa; eta bigarrena, maiorazkoen ezabatzea. Izan ere, maiorazkoari esker, familia Nobleek ondasunak gordetzen zituzten: seme nagusiak hartzen zituen ondasunak oinordetzan; ez zen jabetza, Gozamendua baizik. Orokorrean, honako hauek izan ziren desamortizazio-dekretuaren ondorioak: • Zor publikoa murriztea lortu zen. • Urte batzuk geroago izan bazen ere, Elisabeten aldeko Espainiak gerra karlista irabaztea lortu zuen. • Mendizabalen desamortizazioa kleroaren ondasuna bakarrik salgai ipini zituen eta, ondorioz, Elizaren eta Gobernuaren arteko harremanak apurtu ziren. • Salmenta loteak udal-batzordeek egin zituzten eta loteak manipulatu zituzten; horrenbestez, bakarrik nobleziak Eta goi-burgesiak erosi ahal zituzten. Hori dela eta, gobernuak ezin izan zuen gizarte egitura aldatu, eta ez zen Klase sozial ertain berririk sortu

.
4. GARRANTZIA
Eskutan dugun dokumentua oso garrantzitsua da; izan ere, estatu liberala eraikitzeko eta ezartzeko lehenengo urrats
Nagusienetako bat izan zen. Jabetza pribaturako eskubidea bermatzen lagundu zuen eta, eskubide hura, oinarrizko
Printzipeon artean zegoen liberalen ideologian. Gainera, testuak helburu teoriko ugari izan zituen arren, liberalek
Izugarrizko aukera galdu zuten; izan ere, ezin izan zuten klase sozial ertain berririk sortu, lurraldearen jabego-egitura ez
Zen aldatu eta kleroaren eta gobernuaren arteko harremanek txarrera egin zuten.