Mendiko eta Kanarietako Klima eta Landarediaren Ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,87 KB

Mendiko Klima

Mendiko klimaren inguruak 1000 m-ko altitudetik gorako lurraldeak hartzen ditu. Klima horren ezaugarriak altuerak zehazten ditu: gora egin ahala, prezipitazioak gora eta tenperaturak behera egiten dute.

  • Prezipitazioak: Oso ugariak dira, urtean 1000 mm-tik gorakoak.
  • Tenperatura: Batez bestekoa txikia da, eta neguak hotzak dira. Elur itxurako prezipitazioak ugariak dira.

Klima Aldaketak

  • Klima ozeanikoaren inguruko mendietan: Ez dago hilabete lehorrik, eta udak freskoak izaten dira.
  • Mediterraneoko mendietan: Prezipitazioak behera egiten dute udan (hilabete bat edo bi lehorrak izaten dira). Udako tenperatura handiagoa da, sektore batzuetan 22ºC-tik gora.

Landaredia

A) Alpetar edo Piriniar Mendiak

  • Oinaldeko estaia (1200 m-raino): Arteak eta haritzak izaten ditu.
  • Estai azpialpetarra (1200 eta 2400 m bitartean): Koniferoak.
  • Estai alpetarra (2400 eta 3000 m bitartean): Belardia da.
  • Elur estaia (3000 m-tik gora): Landaredi urria.

B) Iberiar Penintsulako Gainerako Mendietan

  • Oinaldeko estaia: Klima bakoitzeko basoek hartzen dute. Inguru atlantikoan hosto erorkorrak, eta altitude handian hosto erorkorrak edo pinudiak.
  • Basoz gaindiko estaian: Zuhaixka txikiak egoten dira. Inguru atlantikoan txilarra eta elorri-trista, zuhaixka eta sastraka arantzatsuak.
  • Tontorrean: Belardiak dira nagusi inguru atlantikoan, eta sastrakak inguru mediterraneoan.

Kanarietako Klima

Kanariar Uharteak hegoaldean daude, tropikotik eta Afrikako kostatik hurbil, eta askotariko eragina jasotzen dute. Azoreetako antizikloia eta Ipar-Ekialdeko (IEko) haize alisioa dira nagusi. Azken horrek tenperatura leunak eragiten ditu urte osoan.

  • Kanarietako korronte hotza: Uharteen eta Afrika kontinentearen artean kokatuta, azaleko urak hozten ditu. Horren eraginez, udan aireak egonkortasun handiagoa du.
  • Erliebearen eragina: Tenperaturak behera egiten du, eta haize alisioaren haizealdeko hegaletan prezipitazio eta laino ugari eragiten ditu.

Klima Ezaugarriak

A) Beheko Inguruak

Prezipitazioak oso urriak dira. Mendebaldeko uharteetan 150 eta 300 mm bitartean dira urtean. Lanzaroten, Fuerteventuran eta Kanaria Handiko behe-lurretan, urtean ez dira 150 mm-ra iristen. Azoreetako antizikloiak urte osoan du nagusitasuna. Maximo erlatiboa neguan izaten da. Tenperaturak beroak dira urte osoan; hilabete batean ere ez dira 17ºC-tik beherakoak. Bitarte termikoa txikia da.

B) Erdiko eta Goiko Inguruak

Prezipitazioak ugariagoak dira, eta 1000 mm-ra iritsi daitezke haize alisioaren haizealdeko hegaletan. Tenperaturek, berriz, behera egiten dute.

Landaredia

Aberastasun ikaragarria du. Batez ere, jatorri mediterraneoa du, baina Afrikako eta Hego Atlantikoko eraginak ditu. Horrez gain, uharteak direnez, endemismo eta erlikia ugari daude.

  • Oinaldeko estaia (Itsasoaren mailatik 300-500 m-ra): Idortasun handia du. Sastraka urri eta latzak: kardoia eta tabaiba.
  • Bitarteko estaia (200-800 m bitartean): Tenperaturak behera eta hezetasunak gora egiten dute. Palmondoak, dragoak eta ipuruak hazten dira.
  • Estai termokanariarra (800-1200 m bitartean): Hotz handiagora eta intsolazio txikiagora egokitzen da. Laurisilva basoa eta txilardia.
  • Estai kanariarra (1200 eta 2200 m bitartean): Koniferoen basoa da, pinu kanariarra nagusi.
  • Estai suprakanariarra (2200 m-tik gora): Tenerifen eta La Palman bakarrik dago. Oso biluzia da (adibidez, Teideko bioletak).

Entradas relacionadas: