Mendelen herentzia: kontzeptuak eta adibideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,33 KB

Karaktere baten gurutzaketak (marrazkiak)

Lehen esperimentua

Karaktere baterako linea puruen gurutzaketa: marrazkia

P (hazi horia) × (hazi berdea) = F1 (hazi guztiak horiak)

Bigarren esperimentu taldea

Bigarren esperimentu taldea (marrazkia)

Hibridoen autoernalketa:

F1 (hazi horia) → F2 (3 horia eta 1 berdea)

Hirugarren esperimentu taldea

Hirugarren esperimentu taldea (marrazkia)

Bi karaktereetako linea puruen gurutzaketa:

P (hazi horiak eta leunak) × (hazi berdeak eta zimurtzak) = F1 (hazi guztiak horiak eta leunak)

Dihibridoen autoernalketa

Dihibridoen autoernalketa:

F1 (hazi horiak eta leunak) (autoernalketa) = F2: 9 horiak eta leunak, 3 horiak eta zimurtzak, 3 berdeak eta leunak, 1 berdea eta zimurtzak.

Genetika — kontzeptu nagusiak

Genetika: Herentziaren mekanismoak eta horiek arautzen dituzten legeak aztertzen dituen zientzia da.

Locus: Gene batek kromosoma batean duen kokapen finkoari locus esaten zaio.

Karaktere jakin bat kontrolatzen duen geneak izan ditzakeen aldaoei aleloak deritze.

Gene baten aleloak leku berean daude bi kromosoma homologoetan.

Banako batean gene baten aleloak berdinak direnean, esaten da alelo horiek homozigotoak direla; banakoa karaktere horretarako homozigotoa edo arraza garbikoa da.

Banako batean gene baten aleloak desberdinak direnean, alelo horiek heterozigotoak direla esaten da; banakoa karaktere horretarako heterozigotoa edo hibridoa da.

Gene gainartzaileak eta azpirakorrak

Aleloetako bat agertzen bada, alelo hori gainartzailea dela esaten da; agertzen ez denari azpirakorra deritzo.

Banako batek progenitoreetatik heredatu dituen geneen multzoa da genotipoa.

Fenotipoa organismo batek adierazten dituen karaktereen multzoa da.

Mendelen esperimentuen interpretazioa

Lehen legea — Linea puruen gurutzaketa

Karaktere batean desberdinak diren bi linea puru gurutzatzen direnean, ondorengoek (F1) uniformeak izaten dira.

P: horia (AA) × berdea (aa)

F1: Hazi guztiak horiak dira (Aa).

Bigarren legea — Hibridoen gurutzaketa

Lehen belaunaldiko (F1) hibridoak gurutzatzen direnean, aleloak bereizi egiten dira eta gametoetan banatzen dira.

Adibidea: F1: horia (Aa) × horia (Aa)

Gametoen konbinazioak: A a × A a → F2: AA (horia), 2 Aa (horia), aa (berdea). Ratio fenotipikoa: 3 horia : 1 berdea.

Hirugarren legea — Bi karaktereren herentzia

Aleloak bere aldetik heredatzen dira, eta ausaz konbinatzen dira ondorengoetan (independent assortment).

Adibidea: F1: AaLl × AaLl

F1 gametoak: AL Al aL al

F2ALAlaLal
ALAALLAALlAaLLAaLl
AlAALlAAllAaLlAall
aLAaLLAaLlaaLLaaLl
alAaLlAallaaLlaall

Herentzia giza espeziean

Orokorra

Heredetasunaren adibideak: Herentzia gainartzailea — hiperkolesterolemia familiarra; Herentzia azpirakorra — albinismoa (hau alelo azpirakor baten mende dago).

Odol-taldeen herentzia

Odol-taldeaGlobulu gorrien mintzeko antigeno motaPlasmako antigorputzak
AA antigenoaAnti-B
BB antigenoaAnti-A
ABA eta B antigenoakBat ere ez
0Bat ere ezAnti-A eta Anti-B

Odol-taldeen herentzia

Odol-taldea hiru aleloren (A, B eta 0) bidez kodetzen da. A eta B aleloak elkarren artean kodominanteak dira, eta 0 aleloa errezesiboa da (A eta B aurrean ez da agertzen).

GenotipoaAA / A0BB / B0AB00
FenotipoaABAB0

Sexuaren determinazioa gizakiongan

Gizakiongan, sexua kromosomen bidez zehazten da; sexu-kromosomak (heterokromosomak) dira horren eragileak.

Pertsona guztiek 46 kromosoma dituzte gure zelula somatikoetan: 44 autosoma eta 2 sexu-kromosoma (X eta Y). Emakumeak XX dira, gizonezkoak XY.

Obuluak eta espermatozoideak meiosi bidez eratzen dira gonadetan, zelula aitzindarietatik.

  • Obulu bakoitzak 22 autosoma eta X kromosoma bat du.
  • Espermatozoideen erdiek 22 autosoma eta X kromosoma bat dute; beste erdiek 22 autosoma eta Y kromosoma bat dute.

Entradas relacionadas: