Mendekotasuna duten pertsonekin komunikazio-zailtasunak gainditzea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,19 KB

Komunikazio-zailtasunak dituzten pertsonekin harremana

Komunikazio-nahasmenduak dituzten pertsonak artatzeaz arduratzen direnen gaitasun faltak eraginkortasunez jarduteko ezintasuna dakar. Estrategiak bilatu behar dira deskribatutako nahasmenduak dituzten pertsonak ahalik eta eraginkortasun handienarekin komunika daitezen eta, profesionalak garen heinean, komunikazio hori areagotu dezagun, pertsona bakoitzak dituen beharrizan eta ezaugarrietara egokituz.

Kontuan hartu beharrekoak

AINTZAT HARTU: Komunikazio ahalmena galtzeak ondorio hauek ditu:

  • Interakzio soziala kualitatiboki eta kuantitatiboki hondatzea.
  • Ikasteko arazoak.
  • Eragina pertsonaren egoera psikologikoan.

Estrategiak bilatu behar dira, beraz, hizkuntza-zailtasun larriak dituzten pertsonak komunika daitezen.

Pertsona erabiltzailea

Pertsonaren inguruan dugun usteak zalantzarik gabeko eragina du ematen diogun tratuan, eta hori erabakigarria da jasotzen duen arretaren kalitateari dagokionez.

Erabiltzailearenganako errespetua

ERRESPETUA izatea funtsezkoa da:

  • Ez dugu inoiz etsipen tonurik erabili behar.
  • Komunikazio zailtasunak dituzten pertsona helduekin ez diegu ume txikiak balira bezala hitz egin behar.
  • Pertsonari bere kabuz moldatzeko aukera eman.
  • Zintzotasunez oinarritutako harremanak sortzen saiatuko gara.

Esku hartzearen ezaugarriak

  • Ahalmen eta trebeziak oinarri izan behar dituzte, komunikazioan ahalik eta garapen eta funtzionaltasun handiena lor dezaten.

Aintzat hartu: Pertsonenganako errespetua hizkuntza erabiltzeko moduaren bidez islatzen da. Erabiltzaileei hitz egitean, ez da desgaitasuna lehentsi behar pertsonaren aurretik. Erabiltzaile guztiek ez dute tratamendu bera nahi.

Hitzzezko hizkuntzaren erabilera

  • Sortu mezu egituratua: Interpretazioa errezagoa izan dadin ordenatzea eta antolatzea, ideia nagusiak nabarmenduz.
  • Sortu mezu soilak: Perpaus labur eta argiak erabili hitz zehatz eta ulergarriekin. Ez dira mezu luzeak ekoitzi behar eta interpretazio bikoitzak, metaforak, hitz teknikoak… saihestu behar dira.
  • Egokitu erabiltzailearen mailara: Ahalmen kognitibo edo hizkuntza-ahalmen murritza duela kontuan hartuta, erregistroak bat etorri behar du mezua deszifratu eta ulertzeko ezagutza linguistikoarekin.

AINTZAT HARTU: Komunikazio nahasmenduak dituzten pertsonek denbora gehiago behar izaten dute erantzuteko eta denbora luzez isili egoteko ohiturarik ez dugunez, joera da pentsatzea ezin digutela erantzun. Beren iritsia entzun gabe hasten gara berriz hizketan. Egoera horietan pazientzia izan behar dugu, eta euren erritmora egokitu: ohituta gaudena baino mantsoagoa da.

Entzumen aktiboa eta enpatia

  • Entzumen aktiboa: Lagungarri zaigu pertsona hobeto ulertzeko; horretarako gorputz-hizkuntza behatu behar dugu, esaten duenari erreparatu, eta interesa agertu behar da.
  • Enpatia: Bidea ematen digu gainerakoen sentimenduak ezagutzeko, ulertzeko eta aintzatesteko; beraz, gai izan gaitezke pertsonak benetan nahi edo behar duena hautemateko.

Erabiltzaileak hautematen du profesionalak bere kezkak ulertzen dituela eta bereganako kezka duela. Horrek erraztu egiten du komunikazio-lotura eraginkorrak eratzea.

KSAA xedearen arabera

Komunikazio-sistema alternatiboak

  • Hizketa ez beste komunikazio-molde guztiak dira, pertsona batek aurrez aurreko komunikazio-egoeratan darabiltzanak.

Hitzezko hizkuntzaren funtzioak ordezteko ezartzen dira; komunikazio-bide iraunkor gisa erabiltzen dira. Hizketa arazo hain larriak dituzten pertsonek komunikazio-bide alternatiboen beharrizana izan dezakete hitz egiten duten artean.

Eskuko zeinuak, zeinu grafikoak, morse-sistema eta idazkera.

Komunikazio-sistema areagotzaileak

  • Dagoen komunikazio-ahalmena areagotzeko daude diseinatuta. Ez dute ezer ordezten: indargarri edo lagungarri dira, pertsonaren komunikazio-gaitasunen eraginkortasuna hobetzeko.

Entradas relacionadas: