Mendekotasun Egoeraren Balorazioa eta Dirulaguntzen Prozesua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,66 KB

Dirulaguntzen Prozesua: Mendekotasun Egoerak

Laguntza jaso ahal izateko, pertsonak deklarazioan mendekotasun egoeran dagoela ziurtatu behar du. Administrazio publikoak hau egiaztatu ondoren, pertsona horren egoera baloratuko du laguntza emateko edo ez.

Prozesuaren Urratsak eta Epeak

  • Balorazioa: Balorazioa egiteko diktamena eskatuko da (BVD edo EVE). Honekin, pertsonaren mendekotasun maila zehaztuko da.
  • Ebazpena: Prozesua 6 hilabeteetan ebatziko da. Epe hau pasata erantzunik jasotzen ez bada, laguntza ukatu dela esan nahiko du.
  • Eskaera Formalizazioa: Eskaera erkidego autonomiko bakoitzaren ereduaren arabera formalizatuko da, bizi den udaletxeko gizarte zerbitzuetako erregistroan aurkeztuz.

Diziplinarteko taldeak egindako baremoaren araberako zerbitzuak eta prestazioak aplikatuko dira.

Familiaren Laguntza Etxeko Zaintzan

Erabiltzailea etxean dagoenean familiari eskaintzen zaizkion laguntzak:

  • Dieta osasuntsu bat osatzen lagundu eta familiartekoen beharretara egokitu.
  • Zaintzaileei beren burua nola zaindu irakatsi:
    • Denboraren antolaketa.
    • Erlaxatzeko teknikak.
    • Aisialdia programatzea.
  • Gizarte trebetasunak landu eta arazoak konpontzeko baliabideak eskaini, familiartekoen harremanak hobetzeko.
  • Zaintzei buruzko informazioa eman (mobilizazioak, higienea nola zaindu, etab.).

Kasuaren Analisia eta Balorazioa Egoitzetan

Mendekotasun egoeran dagoen pertsona bat egoitza batean sartzen denean, informazio bilketa bat egitea ezinbestekoa da. Balorazioak honako hauek ahalbidetzen ditu:

  • Osasun arazoak detektatu eta identifikatu.
  • Osasun mentalaren egoera zehaztu.
  • Muga funtzionalak ezagutu.
  • Gaitasun kognitiboen egoera zehaztu.
  • Zaintza eta tratamendu plan egokienak aukeratu.

Ebaluazioa Egiteko Ohiko Tresnak

Behaketa Sistematikoa
Pertsonak duen portaera eta jarreren pertzepzio edo informazio bisual bat da. Arau eta helburu zehatzak bete behar dira. Talde multiprofesional bateko pertsona ezberdinek egin dezakete.
Elkarrizketa
Informazioa biltzeko beste tresna bat da, profesionalaren eta erabiltzailearen artean burutuko dena. Jasotzen den informazioa:
  • Familiari buruzko informazioa eta informazio pertsonala.
  • Koadro klinikoa, sintomatologiaren hasiera eta garapena.
  • Sozializazioa eta eguneroko bizitzako jarduerak.
Txostenak (Informeak)
Medikuek egiten duten dokumentu bat da. Datu garrantzitsuak:
  • Dokumentuaren datak (ospitaleratzearen data eta alta).
  • Erakunde igorlearen datuak (zentroaren izena eta helbidea).
  • Gaixoaren datuak (izena, abizena, NAN, sexua, helbidea, etab.).
  • Asistentzia prozesuaren datuak (ospitaleratzearen arrazoiak, aurrekariak, tratamenduak, etab.).

Gaitasun Fisiko eta Funtzionalen Balorazioa

Balorazio honek oinarrizko jarduerak, instrumentalak eta aurreratuak hartzen ditu kontuan. Tresna nagusiak:

Katz-en Indizea
Oinarrizko jarduerak neurtzen ditu: komunaren erabilera, esfinterraren kontrola, elikadura, mugikortasuna, higienea eta janztea.
Barthel Indizea
Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak neurtzen ditu (esfinterrak, elikadura, higienea, etab.).
Lawton-en Testa
Jarduera instrumentalak neurtzen ditu: etxeko lanak egitea, erosketak egitea, telefonoa erabiltzea, dirua kontrolatzea.
Gurutze Gorriko Eskala
Ezgaitasun maila baloratzen du 0tik 5era.

Gaitasun Kognitiboen Balorazioa

Balorazio honetan memoria, orientazioa eta hizkuntza lantzen dira. Tresna nagusiak:

Pfeiffer Testa
Dementziaren hasierak detektatzen ditu. Azkarra eta erraza da.
Mini Examen Cognoscitivo (MEC Lobo)
Orientazioa, fijazioa, kontzentrazioa, kalkulua, memoria eta hizkuntza baloratzen ditu.
Erlojuaren Marrazkiaren Testa
Pertzeptzioa, memoria eta planifikazioa baloratzen dira.
Set-Test de Isaacs
Ahozko gaitasuna, memoria semantikoa eta izendapenak (koloreak, animaliak, frutak, herriak) neurtzen ditu.
Clinical Dementia Rating (CDR)
Memoria, arrazonamendua, orientazioa eta norberaren zainketa baloratzen ditu.
Inbentario Neuropsikiatrikoa
Delirioak, aluzinazioak, apatiak, antsietatea, euforia, etab. neurtzen ditu.

Entradas relacionadas: