Mendebaldeko Ekonomiaren Hazkundea (1950-1973)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,1 KB

Mendebaldeko ekonomien hazkundea: Europako ekonomia-mirariak (1950-1973)

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, ezohiko hazkunde historikoa izan zen Mendebaldeko ekonomian. Herrialde garatuetan, BPGren batez besteko hazkundea % 4 eta % 5 artean kokatu zen; aurreko sasoietako hazkundea bikoiztu egin zen. Gero, 1973ko krisialdiaren ondoren, berriro % 2,5aren inguruan kokatu zen hazkunde-tasa.

1950 eta 1973 urteen artean izandako ekonomia-hazkundeari azalpena emateko, askotariko zergatiak ditugu; hona hemen horietako batzuk:

Eskaintza

Alde batetik, inputen kantitatea eta kalitatea gehitu egin zen. Bestalde, aipatzekoa da berrikuntza teknologikoaren dinamismoa, inguru hirukoitz batean:

  • Hirugarren industria-iraultzaren ingurua.
  • Herrialdeen arteko transferentzia teknologikoa; enpresa multinazionalen, bide ofizialen eta patente-erosketaren bidez garatu zen.
  • Handituz doan eskariaren testuingurua.

Eskaria

Hamarkada horietan hazkunde nabarmena antzeman zen; honako hauek izan ziren arrazoiak:

  • Ekonomiaren irekiera-maila altuagoa, nazioarteko merkataritzaren ezohiko zabalkundearekin batera.
  • Keynesianismoaren hasiera eta garapena. Honako hauek izan ziren politika ekonomiko horren ezaugarri nagusiak:
    1. Ekonomiaren esparruan, estatuaren parte-hartzea handitu zen, enpresa publikoaren tamaina hazi egin zen eta, are gehiago, zenbait sektoretan enpresa askoren nazionalizazioak orokortu ziren.
    2. Ekonomia garapenaren bultzatzaile nagusia estatua bera izan behar zela uste zen. Inguru hartan, gastu publikoa eta modalitateak gehitu ziren, azpiegiturak eta produkzio zuzenak eskuratzeko asmoz bideraturikoak.
    3. Gastu publikoa gehitu zen.

Arrazoi horien guztien ondorioz, handitu egin zen sektore publikoaren pisua. 1950eko hamarkadan, Mendebaldeko Europan, gastu publikoa BPGren % 26 ingurukoa izan zen; 1960ko hamarkadaren azkenaldirako % 38ra iritsi zen.

  • Errentak gehitzearen ondorioz, kontsumo pribatua biziki handitu zen.
  • Ongizatearen estatua agertu eta garatu zen. Inguru horretan, estatuek estaldura soziala gehitu egin zuten; aldi berean, errenten birbanaketa eta banaketa-sistema soziala garatu ziren. Gerraren ondoren, estatuarekiko beste jarrera bat izan zuten; hiritarrak estatuari eskatzen hasi ziren ordura arte ia aintzat hartu gabeko eskariak eta zerbitzuak. Era berean, esparru sozialari arreta handiagoa jarri zitzaion Mendebaldeko gizartearen pentsamoldean, gizarte-segurantza eskubide eta ondasun publikotzat hartu zenean.

Beste arrazoi batzuk

1950eko eta 1960ko hamarkadetako zabalkunde ekonomikoa azaltzen laguntzen digute honako beste zergati hauek ere:

  • Eskari altuarekin batera, inflazio-maila erlatiboki baxu mantendu zen.
  • Etengabeko inbertsio-maila altu mantendu zen.
  • Nazioarteko erakunde eraginkorren erabilgarritasuna nabaria zen.
  • Adostasunerako, akordiorako eta egonkortzeko egoera sozio-sindikala garrantzitsua zen.

Halaber, aginte sozialaren eta lan-harremanen munduan zenbait ezaugarri nabarmendu ziren:

  1. Sindikatuen behin betiko onarpen juridikoa.
  2. Lan-baldintzak finkatzerakoan, negoziazio kolektiborako sistemen erabilera.
  3. Sindikatuen jarduera ekintza politikotik urruntzea.
  4. Funtsean, armonia soziala sendotzea.
  • Europako enpresen amerikartze prozesua hedatu zen.
  • Europako egonkortze politikoa ziurtatzeko, bermatzaile gisa AEBren protagonismoa nabaritu zen.
  • Eskulanaren eskaintza asko hazi zen.

Ondorioak eta hausnarketa

Nire ustez, 1950-1973 urteen arteko mendebaldeko ekonomia-hazkundea oso positiboa izan zen, ekonomiaren historiako momentu garrantzitsuenetarikoa. Ekonomian eman den hazkunde handiena da, Mendebaldeko herrialde garatuak aurrera atera ziren Bigarren Mundu Gerraren ostean. Gizartearentzat hobekuntza nabarmena ekarri zuen: populazioa igo zen eta honek lan-eskaintzaren igoera eragin zuen, eta hezkuntzan ere hobekuntza eman zen.

Entradas relacionadas: