Mendebaldeko eta Ekialdeko Blokeak: Kideak eta Ezaugarriak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,74 KB
Mendebaldeko Blokea: Kideak eta Ezaugarriak
ESTATU BATUEN ESTRATEGIA GLOBALA: Estatu Batuen kanpo-politikaren helburua komunismoa ezartzearen aurka egitea zen, sobietarrek Europan zuten eragin-eremutik kanpo. Horretarako, ALIANTZA MILITARRAREN SAREA sortu zen. Aliantza horietako asko indarrean daude oraindik:
- Mendebaldeko Europan, ekonomia-laguntzak eman (Marshall Plana) eta erakunde militarra sortu: NATO (Ipar Atlantikoko Tratuaren Erakundea)
- Rio de Janeiroko Ituna sinatu Latinoamerikarekin, SEATO Asiako Hego-ekialdeko estatuarekin eta Bagdadeko Ituna Ekialde Erdiko herrialdeekin.
- Estatu Batuek ALDEBIKO ITUNA sinatu Espainiarekin eta Japoniarekin.
Aliantza horiei esker, Estatu Batuek base militarren sarea izan zuten mundu osoan zehar.
Sistema Politikoa
Estatu Batuak bere blokearen barruan sistema demokratikoa ezartzearen alde zegoen eta Mendebaldeko Europako herrialdeetan DEMOKRAZIA ezarri zuten. Oinarriak:
- Herri-subiranotasuna: hauteskunde libreetan.
- Botere politikoaren banaketa: legeak hauteskundeen bidez hautatuak. Parlamentua botere legegilea, gobernua betearazlea eta judiziala epaileen eskuetan.
- Herritarrei eskubideak eta betebeharrak aitortu.
- Politika-aniztasuna: elkartzeko askatasunaren bidez eta alderdi politikoak sortzeko aukera.
Demokrazia mugatua izan zen. AEB DIKTADURA onartu zuelako Hegoaldean (Asian, Afrikan eta Latinoamerikan), komunismoa gelditzeko baliagarriak zirela pentsatu zutelako.
Ekonomia Sistema
Mendebaldeko blokeak EKONOMIA KAPITALISTAri eutsi zion. Bi printzipio:
- Jabetza pribatua aitortu.
- Merkatu librea (eskaintza-eskariaren legeari jarraitu).
Berrikuntza nagusia estatuaren esku-hartzea areagotzea izan zen: oinarrizko ekonomia-sektoreak kontrolatzen hasi ziren eta inbertsioa eta kontsumoa sustatu zen ekonomia-garapena errazteko.
Ekialdeko Blokea: Kideak eta Ezaugarriak
Eraketa
Sobietar blokea ezarri zen Ekialdeko Europan. Bloke hori, estatubatuarren ekimenaren aurka egoteko antolatu zen, komunisten erakundeak geroago sortu ziren, Mendebaldeko blokearenak baino:
- Marshall Planari erantzuteko COMECON (Elkarren Laguntza Ekonomikorako Kontseilua) antolatu zen, bere helburua: sobietarren nagusitasunaren mendean zeuden Europako herrialdeen ekonomia koordinatzea.
- Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED) sortu zuten Mendebaldean Errepublika Federala sortu izanari erantzuteko.
- NATOren sorrerari erantzuteko, VARSOVIAKO ITUNA eratu zen. SESBen herri sateliteekin eginiko aliantza militarra.
Komunismoa beste herrialde batzuetara ere hedatu zen, adibidez, Jugoslavian, Albanian, Txinan, Ipar Korean…
Herri-Demokrazien Sorrera
SESBen babespean Europan ezarritako erregimenek HERRI-DEMOKRAZIA esan zuten bere buruari. Ezaugarri komunak zituzten:
- ALDERDI BAKARREKO sistemak ziren eta gainerako alderdiak debekatu zuten.
- Sufragio unibertsala zegoen baina boto-emaileek bakarrik zuten botatzeko alderdi bat.
- Botere politikoa ez zegoen banatuta: botere guztia bere eskuetan.
- Ez zegoen batere askatasunik: herritarrek ez zuten adierazteko edo elkartzeko askatasunik. Oso diktadura gogorrak ziren eta aurkako guztiak erreprimituta zeuden.
Ekonomia Planifikatua
Ekonomia kapitalista zuten Bigarren Mundu Gerraren aurretik baina komunistak boterea eskuratzean EKONOMIA ESTALINISTA ezarri zuten. Printzipio marxistetan oinarritutakoa:
- Enpresak Estatuaren jabetzakoak ziren.
- Estatuak kudeatu eta administratu behar zuten kapitalisten langile-esplotazioa desagertzeko.
Komunistek industria, merkataritza eta finantza-enpresak desjabetu zituzten estatuaren jabetza bihurtzeko. Ekonomia gestionatzen hasi ziren eta BOST URTEKO PLANA jarri zuten martxan:
- Industria eta nekazaritza-ekoizpena finkatu zuten.
- Monetaren balioa dekretu bidez zehaztu.
- Kanpo-merkataritza kontrolatu zuten.
Neurri horien bidez, merkataritza-askatasuna deuseztatu zuten.