Memoria Azpisistemen Azterketa Sakona: Ezaugarriak eta Antolaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,42 KB

Memoria Azpisistemak

Memoria informazioa biltegiratzeko gai den gailua da. Konputagailu batean, memoriaren bidez programaren aginduak eta datuak gordetzen dira. Konputagailu batean memoria anitz egongo da, elkarren artean loturik, memoria-hierarkia bat osatuz.

Memorien Egitura

Memorien egiturak hiru osagai nagusi ditu:

  • Euskarria: Memoria fisikoki nola dagoen eginda adierazten du.
  • Transduktorea: Magnitude fisiko bat beste batean bilakatzen du.
  • Helbideratze-mekanismoak: Nahi den datu/tokiaren atzipena ahalbidetzen duten mekanismoak, informazioaren irakurketa/idazketa gauzatzeko.

Ezaugarriak

  1. Kokapena

    • Prozesadorearen barneko memoria: Abiadura handia, tamaina txikia. Datu eta aginduak denboraldi batez gordetzen ditu. Erregistroak eta cache-memoriak osatzen dute.
    • Konputagailuaren barneko memoria (Memoria Nagusia): Exekutatzear dauden programak eta lortutako datuak gordetzen ditu. Prozesadorearen barneko memoria baino mantsoagoa da, baina kanpoko memoria baino azkarragoa. Tamaina handiagoa du prozesadorearen barneko memoria baino, baina txikiagoa kanpoko memoria baino.
    • Konputagailuaren kanpoko memoria (Memoria Laguntzailea): Aurreko biak baino mantsoagoa eta kapazitate handiagoa du. Busaren abiadurak eta ezaugarri elektromekanikoen mugatzen dute.
  2. Edukiera

    Memoriak biltegiratu dezakeen informazio kantitatea da. Bit edo byte unitateetan neurtzen da.

    • Nibble: 4 bit (byte erdia)
    • Word: 16 edo 32 bit
    • Long word: Hitz bikoitza

    Tamainak neurtzeko erabiltzen diren unitateak: K (210), M (220), G (230), T (240).

  3. Atzipen-metodoak

    Memoria-gelaxketara sartzeko metodoak dira:

    • Atzipen Sekuentziala (SAM): Mantsoagoa. Gordetzeko sistema handitan erabiltzen da (zintak). Memoria buffer-etan erabilgarriak dira, datuak ordenaturik baitaude.
    • Ausazko Atzipena (RAM): Datu batera iristeko bere helbidea erabiltzen da. Atzipen-denbora beti berdina da.
    • Elkartze-atzipena (CAM): Datu bat memoria guztian aldi berean bilatzen da, edukieraren arabera. Datua aurkitutakoan, bere helbidea itzultzen du. RAMa baino azkarragoa eta garestiagoa da.
  4. Abiadura

    Hiru parametrorekin neurtzen da:

    • Atzipen-denbora: Eskaria egiten denetik, datuak eskuragarri izan arteko denbora.
    • Memoria-zikloa: Eskari bat eta hurrengoaren artean eman behar den denbora.
    • Transferentzia-denbora: Datuak zein abiaduran transferi daitezkeen memoria-unitate batetik.
  5. Gailu Fisikoak

    • Ferritazko memoriak: Irakurketa suntsitzailea (irakurri ondoren berridatzi behar da). Oso azkarrak.
    • Memoria Nagusia: Gailu erdieroaleak.
    • Bigarren Mailako Memoriak: Memoria magnetikoak (zintak, diskoak...), memoria optikoak (CDROM, DVD, BluRay...), memoria magneto-optikoak (MiniDisc).
  6. Bereizgarri Fisikoak

    • Aldagarritasuna: Memoriaren edukia aldatzeko gaitasuna.
      • Irakurketak bakarrik: ROM memoriak (Read Only Memory).
      • Irakurketa/Idazketa: RWM (Read Writable Memory).
    • Informazioaren Iraunkortasuna: Memorian gordetako informazioaren iraupena.
      • Irakurtzearen Suntsikortasuna:
        • DRO (Destructive Read Out): Irakurtzean informazioa galtzen da.
        • NDRO (Non Destructive Read Out): Irakurtze ez-suntsitzailea.
      • Lurrunkortasuna: Elikadura elektrikoa moztean, informazioa galtzen den ala ez.
        • Estatikoa: Gordeta duen informazioa ez da denborarekin aldatzen. Oso azkarrak. Bit bakoitzeko 6 transistore (MOSFET) erabiltzen dira.
        • Dinamikoa: Gordetako informazioa galtzen doa denborarekin, beraz, periodikoki berrikusi behar da. Mantsoagoak. Transistore bat eta kondentsadore bat behar dira bit bakoitzeko.
  7. Antolaketa

    Hitzak sortzeko biten antolaketa fisikoa da. Bi antolaketa mota daude:

    • 2D antolaketa edo antolaketa lineala.
    • 3D antolaketa edo bat-etortze antolaketa.

Entradas relacionadas: