Mekanizazioa, osagaiak eta fabrikazio prozesuen laburpena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,09 KB

Mekanizazioa eta fabrikazio prozesuen oinarrizko zigiluak

1. Zer da mekanizazioa?

Idatzi bi mekanizazio-prozesu.

Erantzuna: Materiala kenduz pieza baten fabrikazio-prozesua da. Torneaketa eta fresaketa.

2. Torneaketa definitu

Torneaketa: biraketa-piezak (zilindro eta kono formakoak) mekanizatzeko balio duen fabrikazio-prozesua da.

3. Torneaketa prozesua azaldu

Torneaketan pieza bat azkar biratzen den bitartean ebaketa-erreminta batek piezari materiala kentzen dio. Prozesu honetan txirbilak ateratzen dira.

5. Torneaketan erabiltzen diren ebaketa-erreminta motak

Pieza bakarrekoa eta plakatxoa duena.

6. Irudian zenbakia duten osagaien izena idatzi

  1. Platerra
  2. Pieza
  3. Erreminta etxea ("Erreminta" hitzak ere balio du)
  4. Kontrapuntua

8. Fresaketa definitu

Fresaketa: biraketa-simetriarik gabeko piezak (prismatikoak, gainazal inklinatuak dituztenak, ...) mekanizatzeko balio duen fabrikazio-prozesua da.

9. Fresaketa prozesua azaldu

Fresaketan fresa deritzon ebaketa-erreminta bat biratzen da. Fresaren azpian mahai batean finkatuta dagoen pieza dago. Piezaren eta fresaren artean 3 dimentsioetan zuzeneko mugimendu erlatiboen ondorioz piezari materiala kentzen zaio. Prozesu honetan txirbilak ateratzen dira.

10. Nola deitzen zaio fresaketan erabiltzen den ebaketa-erremintari?

Fresa.

43. Bete hurrengo taula: "bai" ala "ez" jarri

Forjaketa librea / Estanpazioaren bidezko forjaketa

  • Masa handiko piezak: F.L - Bai    E.B.F - Ez
  • Pieza-fabrikazio azkarra: F.L - Ez    E.B.F - Bai
  • Forma konplexuagoak dituzten piezak: F.L - Ez    E.B.F - Bai

11. Irudian zenbakia duten osagaien izena idatzi

  1. Ebaketa-erreminta (fresa)
  2. Mahaia
  3. Bankada

13. Galdaketa eta moldaketa definitu

Molde batean sartzen den material urtua erabiliz piezak egiteko balio duen fabrikazio-prozesua da.

14. Galdaketa eta moldaketa prozesua azaldu

Galdaketa eta moldaketa prozesuan materiala urtzen da. Material urtua, lortu nahi den piezaren forma duen molde batean isurtzen da. Materiala hozten denean solidotzen da eta piezak moldetik ateratzen dira.

16. Galdaketa eta moldaketa prozesu motak idatzi

Harean, makorrean eta argizari galduan.

17. a) Zein prozesu azaltzen dute hurrengo irudiek?

Argizari galduan galdaketa.

17. b) Ordenatu irudiak 1etik 6ra

Ordena: 1, 5, 6, 3, 2, 4

17. c) Etapa bakoitza azaldu

  1. Argizarizko ereduaren fabrikazioa
  2. Eredu batzuk "galdaketa zuhaitz" batean jartzen dira
  3. Galdaketa zuhaitza zeramika-suspentsio batean sartzen da, eta galdaketa-zuhaitzaren inguruan zeramikazko geruza solido bat osatzen da
  4. Multzoa labe batean sartzen da eta argizaria urtzen eta irteten da
  5. Metal urtua multzoaren barrura isuritzen da
  6. Zeramikazko geruza kentzen da (bibraraziz, mailuz joz...)

18. Injekzio bidezko moldaketa definitu

Material urtua presiopean pita batetik molde batean sartuz plastikozko eta metalezko piezak egiteko fabrikazio-prozesua da.

19. a) Irudian agertzen den makinaren izena

Injekzio-makina.

20. Hutsean moldaketa definitu

Azalera handiko eta lodiera txikiko plastikozko piezak egiteko balio duen fabrikazio-prozesua da.

21. Estrusioa definitu

Profilak (sekzio konstantea eta luzera handiko piezak) eta tutuak egiteko balio duen fabrikazio-prozesua da.

22. Puztearen bidezko moldaketa definitu

Plastikozko objektu hutsak (botilak, poteak, bidoiak, manikiak...) egiteko balio duen fabrikazio-prozesua da.

23. a) Irudian agertzen den prozesuaren izena

Injekzio-puztearen bidezko moldaketa.

23. b) Etapa bakoitza azaldu

  1. Injekzio bidezko moldaketarako polimeroaren aurreforma bat (saio-hodi antzekoa) lortzen da
  2. Aurreforma hau berotzen da eta lortu nahi den forma duen molde batean sartzen da
  3. Airea injektatzen da eta materiala moldearen hormen kontra zabaltzen da
  4. Azkenik, pieza moldetik ateratzen da

24. a) Irudian agertzen den prozesuaren izena

Estrusio-puztearen bidezko moldaketa.

24. b) Etapa bakoitza azaldu

  1. Estrusioaren bidez materialaren tutu-forma duen aurreforma bat (parison) lortzen da
  2. Aurreforma hau berotzen da eta lortu nahi den forma duen molde batean sartzen da
  3. Moldeak, ixten denean, aurreforma behetik ixten du
  4. Airea injektatzen da eta materiala moldearen hormen kontra zabaltzen da
  5. Azkenik, pieza moldetik ateratzen da

25. Sinterizazioa definitu

Material-hutsak (hautsek) erabiliz, presioaren eta tenperaturaren bidez piezak egiteko balio duen fabrikazio-prozesua da.

27. Fabrikazio gehigarria definitu

Material-geruzak gehituz plastiko edo metalezko piezak egiteko prozesu bat da.

28. FDM (Termoplastiko urtuaren jartzearen bidezko modelaketa) definitu

Plastikozko hari bat berotzen da eta pita batetik pasatzera behartzen da. Pitatik irtendako materiala, solidotu baino lehen, geruza moduan mahaiaren gainean jarri eta prozesu hau behin eta berriro errepikatzen da, piezak dituen geruza guztiak bata bestearen gainean jarri arte.

29. PBF (Hauts-oihartzearen fusioa) prozesua azaldu

  1. Plastiko edo metalezko material-hautsaren geruza bat mahaiaren gainean botatzen da
  2. Laser baten bidez edo elektroi-sorta baten bidez egin nahi den piezaren geruza fusionatzen da
  3. Mahaia jaisten da eta prozesua errepikatzen da piezaren geruza guztiak egiteko

30. Zein prozesuri dagozkio irudi hauek? (Forjaketa libreari)

Forjaketa libreari dagozkio. Forjaketa librean materiala bi gainazal lauen artean konprimitzen da eta murrizketarik gabe zabaltzen da.

31. Zein prozesuri dagozkio? (Estanpazioaren bidezko forjaketa)

Estanpazioaren bidezko forjaketari dagozkio. Prozesu honetan materiala bi piezek (estanpak) osatzen duten molde baten barruan konprimitzen da.

32. Zein prozesuri dagokio hurrengo irudia? (Ijezketa laua)

Ijezketa laua: materiala arrabol biren artean igarotzean konprimitzen da eta bere lodiera txikitzen da.

33. Zein prozesuri dagokio? (Formako ijezketa)

Formako ijezketa: materiala, profilari eman nahi diogun forma duten arrabol biren artetik igarotzean konprimitzen da eta profila lortzen da.

34. Zein prozesuri dagokio? (Tiraketa / trefilaketa)

Tiraketa (trefilaketa): materiala bere diametroa baino txikiagoa den zulo batetik pasatzera behartzen da; horrela bere diametroa txikitzen da.

35. Xaflen tolestaketa definitu

Xafla laua tolesteko balio duen fabrikazio-prozesua da.

36. Puntzonaketa definitu

Xafla bat zulatzeko balio duen fabrikazio-prozesua da.

37. Zein prozesuri dagokio? (Enbutizioa)

Enbutizioa: xafla, egin nahi den forma duen matrizaren gainean jartzen da. Puntzoi batez xaflari presioa egiten zaio eta xaflak matrizaren forma hartzen du.

38. Bete hurrengo taula: objektu bakoitzari dagokion prozesua

  • Ardatza = Torneaketa
  • Tiranteak = Tiraketa (trefilaketa)
  • Moldea = Fresaketa
  • Profilak = Formako ijezketa
  • Turbina = Galdaketa eta moldaketa
  • Oso forma konplexua = Fabrikazio gehigarria
  • Cubo = Injekzio bidezko moldaketa
  • Skate = Fresaketa
  • Caja = Injekzio bidezko moldaketa
  • Tuercas = Sinterizazioa
  • Juguete = Hutsean moldaketa
  • 5 pieza = Estanpazioaren bidezko forjaketa
  • Metal raro = Estrusioa / Forjaketa librea edo torneaketa
  • Pistola agua = Puztearen bidezko moldaketa
  • Aluminio papel = Ijezketa laua
  • Viga = Formako ijezketa
  • Cazuela / sarten = Enbutizioa
  • Bizkaraldearen zuloak = Puntzonaketa
  • Clip = Tiraketa (trefilaketa)
  • Caja plastico madalenas = Hutsean moldaketa
  • Manikia = Puztearen bidezko moldaketa
  • Goiko xaflatik behekoa fabrikatzea = (Bi prozesu): lehen puntzonaketa eta gero xaflen tolestaketa
  • Cilindro metal = Estrusioa

39. Lotu gezien bidez

1. Geometria sinplea duten piezak — Forjaketa

2. Geometria konplexua duten piezak — Galdaketa eta moldaketa

3. Oso geometria konplexua duten piezak — Fabrikazio gehigarria

40. Material zehatz batez pieza bat egin nahi dugu: prozesuen alderaketa

Hiru prozesu erabil daitezke; adierazi dagokion garau-egitura eta propietate mekanikoak:

  1. Mekanizazioa (torneaketa, fresaketa) — 3. Propietate mekaniko hobeak
  2. Forjaketa — 1. Propietate mekaniko txarragoak
  3. Galdaketa eta moldaketa — 2. Propietate mekaniko tartekoa

41. Irudian agertzen den pieza: ardatz handia forjaketaz egina

Piezaren gainazaleko akabera hobetu nahi baduzu, erabiliko zenukeen prozesua: Torneaketa.

42. Irudian motorraren pieza: galdaketa eta moldaketa bidezko piezak

Geziek adierazten dituzten gainazalen akabera hobetu nahi baduzu, erabiliko zenukeen prozesua: Fresaketa.

Entradas relacionadas: