Mekanismoen Oinarrizko Printzipioak: Palankak, Poleak eta Engranajeak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,4 KB

PALANKA: Puntu finko baten inguruan (euskarri-puntua) biratzen duen barra zurruna da. Erresistentzia bat gainditzeko edo mugimendua transmititzeko ere erabiltzen da.

  • Euskarri-puntua (E): Palanka biratzen den puntua.
  • Potentzia (P): Egiten den indarra.
  • Erresistentzia (R): Gainditu beharreko indarra.
  • Potentzia-besoa (L): Euskarri-puntuaren eta potentziaren arteko distantzia.
  • Erresistentzia-besoa (l): Euskarri-puntuaren eta erresistentziaren arteko distantzia.

Hiru palanka mota

  1. 1. mailako palanka (PER): Euskarri-puntua potentziaren eta erresistentziaren artean dago. Adibidea: Balantzina.
  2. 2. mailako palanka (PRE): Erresistentzia potentziaren eta euskarri-puntuaren artean dago. Adibidea: Karretila (eskorga).
  3. 3. mailako palanka (RPE): Potentzia erresistentziaren eta euskarri-puntuaren artean dago. Adibidea: Erratza.

Palankaren legea

Potentzia bider potentzia-besoa berdin erresistentzia bider erresistentzia-besoa (P·L=R·l)


POLEA edo TXIRRIKA: Polea ardatzaren inguruan aske biratzen duen kanaldun gurpila da; kanaletik soka edo uhala dabil. 1. mailako palanka mota da.

  • Polea bakarrarekin ez dugu indarra biderkatzen, baina indar horren norabidea aldatu egiten da.
  • Bi polea edo gehiago konbinatuz, indarra biderkatu egiten da.

Transmisio-erlazioa

Transmisio-sistema guztietan lortzen den indar eta abiadura handitzea edo txikitzea transmisio-erlazioaren arabera da.

Transmisio-erlazioa = d1/d2 = n2/n1

  • d1 eta d2: Poleen diametroa.
  • n2 eta n1: Biraketa-abiadura.

Uhal bidezko transmisioan ekuazio hau betetzen da: d1n1=d2n2

ENGRANAJEAK

Elkarrekin engranaturiko hortzdun gurpil pareak dira; batak bira egitean besteak aurkako noranzkoan egiten du bira.

  • Indar bat biderkatu edo murrizteko erabiltzen dira.
  • Mugimendua transmititzeko erabiltzen dira.
  • Mugimendu baten abiadura handitu edo txikitzeko erabiltzen dira.
  • Mugimendu baten noranzkoa aldatzeko erabiltzen dira.


Transmisio-erlazioa = z1/z2 = n2/n1

  • z1: Gurpil gidariaren hortz kopurua.
  • z2: Gurpil gidatuaren hortz kopurua.
  • n2 eta n1: Biraketa-abiadura (minutuko).

Engranaje bidezko transmisioan ekuazio hau betetzen da: z1n1 = z2n2

Engranaje motak

  • Zuzena: Bi ardatz paraleloren artean mugimendua transmititzen dute, abiadura handituz edo mantsotuz (Erlojua, aldaketa-kaxa).
  • Konikoa: Bi ardatz perpendikularren artean mugimendua transmititzen dute, abiadura handituz edo mantsotuz (Haize-errota, daratuluaren barautsa aldatzeko giltza).
  • Pinoi-kremailera: Biraketa-mugimendua mugimendu lineal bihurtzen dute (garajeko atea, mikroskopioa).
  • Torloju amaigabea-pinoia: Bi ardatz perpendikularren artean mugimendua transmititzen dute, abiadura mantsotuz (parkin-barrera, gilta inglesa, gitarra-klabija).

Entradas relacionadas: