Mekanika: Torlojuak, Elektroesmerilagailuak eta Zerrak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,52 KB
1. Torlojuaren eta azkoinaren definizioa
Piezak harien bitartez lotzeko erabiltzen diren tresnak dira. Torlojua haria kanpoaldean duenean izendatzen da, eta azkoina haria barrualdean duenean.
2. Hari-motak bereizteko beharrezko datuak
Hariaren profila, diametro izendatua, pasoa eta luzera dira hari-mota bat beste batetik bereizteko beharrezko datuak.
3. Hariztatzeko ardatz-sortaren eginkizunak
- 1 zk.dun hariztatzeko ardatza: Hasierako arbastaketa egiteko balio du.
- 2 zk.dun ardatza edo tartekoa: Bere lana arbastaketa handitzea da.
- 3 zk.dun ardatza: Akaberakoa da; hariaren amaierako iraganaldia eman eta haria bukatzeko balio du.
4. Hariztatzeko ardatzak bereizteko datuak
Hariaren diametro izendatua eta pasoa dira ardatz hauek bereizteko datu nagusiak.
5. Elektroesmerilagailua: Helburuak eta Erabilera
5.1. Elektroesmerilagailuaren helburuak
- Erreminten zorrozketa.
- Altzairu gogorren mekanizazioa.
- Piezak garbitzea.
- Piezak desgastatzea.
5.2. Zertan datza elektroesmerilagailua?
Harri urragarrien bidez, mekanizatu behar den pieza igurtzen da.
5.3. Erreminta motak
- Harri biragarriak.
- Prisma formako biragarria.
- Lixak, paperezko edo gomazko euskarri bati ongi itsatsiak.
- Hauts moduan.
5.4. Harri urragarrien ezaugarriak
- Urragarri mota.
- Urragarriaren tamaina.
- Gogortasun tamaina.
5.5. Makina motak
Makinak finkoak eta mugikorrak izan daitezke.
5.6. Aplikazio-esparruak
- Erreminten zorrozketa.
- Altzairu gogorren mekanizazioa.
- Piezen leuntzea.
- Trontzaketa.
- Bizarrak kentzea.
- Piezak desugertzea, etab.
5.7. Harrien muntaia
- Harriaren egoera aztertu behar da.
- Makinaren abiadura eta harriarena bat datozela egiaztatu behar da.
- Gauza hauek egiaztatu ondoren, muntaiari ekiten zaio.
- Kontuz estutu behar da; gehiegi estutuz gero, harria apurtzeko arriskua dago.
5.8. Harrien egokitzea
- Moletak erabiliz, harriaren aurka presio arin bat eginez.
- Diaboloarekin, harri urragarrien aurka aplikatuz.
6. Eskuzko zerraketa eta zerra-orriak
6.1. Zerra-orriaren ezaugarriak
- Tamaina.
- Hortzen kokapena.
- Ebaketa-maila edo gradua.
- Materiala.
6.2. Hortzen kokapena
- Hortz entramatuak.
- Hortz ondulatuak.
6.3. Ebaketa-maila edo gradua
Zerra-orriak tarte batean duen hortz kopurua da.
6.4. Eskuzko zerraketarako oinarrizko arauak
- Piezari ondo eutsi behar zaio.
- Zerra-orriak eta piezak angelu egokia osatzen dutela ziurtatuko dugu.
- Zerrari mugimendua ematerakoan kontuz ibili beharko dugu; beti zuzenbide bera daramala ziurtatu behar da.
- Profil fineko piezak ebakitzean, hortz-neurri txikiko zerrak erabiliko ditugu.
6.5. Eskuzko zerraketako akatsak eta arrazoiak
- Zerra-orriaren ibilbide osoa ez erabiltzea.
- Zerra-orria muntatzerakoan, hortzak atzealdera begira jartzea.
- Langilea zerraketan ari denean, atzealderako ibilbidean indarra alferrik egitea.
- Zerra-orria zuzen ez eramatea.
- Zerraketan korrika aritzea, baina egin behar den presioa egin gabe.
- Langilea zerraketan ari denean, presio gehiegi egitea.