Mediku-legezko dokumentazioa eta prozedurak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,25 KB

Dokumentu mediko-legalak

Medikuak agintariekin, organismoekin, erakundeekin edo edozein pertsonarekin dituen harremanetan erabiltzen dituen idatzizko jarduerak.

Dokumentu mota nagusiak

Agiriak (Parteak)

Informazio labur eta osoa, sortu zeneko funtzioa betetzeko. Mediku arduradunak egiten du. Agintariren bati (judiziala, sanitarioa, administratiboa) edo publiko arruntari jakinarazten zaio, ezagutu duen edo esku hartu duen gertaera jakin bat (delitua izan daitekeena).

Ziurtagiriak

Ziurtagiri publikoa da. Medikuak bere lanbidean aritzearen ondorioz ezagutzen duen benetako gertaera baten berri ematen du, onurak eta eskubideak lortzeko.

Exhumazio agiri judiziala

Hilotz bat edo giza hondarrak hilobitik ateratzeko prozedura.

Baimen informatua eta borondate aurreratuak

(Adibidea: 65 urteko gizon bati ebakuntza kirurgikoa)

Baimen informatua

Zer egingo zaion, prozeduraren arriskuak eta alternatibak azaltzen dituen dokumentua.

Dokumentu hori ahoz edo idatziz eman daiteke. Bai, ikasketa maila baxuak dituelako eta honen bidez ulertu egiten duela eta zalantzak argitu.

Ordezkaritza dokumentua (Borondate aurreratuak)

Pazienteak une horretan ezin baditu bere borondateak adierazi, ezin dira baliozkotzat hartu. Larria ez baldin bada, ordezko adierazpena senide hurbil batek egin dezake edo lege-ordezkariaren bidez. Baina, pazienteak aurretizko borondateak idatzita baditu, horiek aplikatu behar dira.

Txosten eta agiri espezifikoak

(Adibidea: Gaueko 01:30ean, Idoia (30 urte) larrialdietara iristen da)

  • Lesioen parte judiziala

    Medikuak idatzi, guardiako epaitegira edo estatuko segurtasun-indar eta kidegoei zuzenduta, asistentzia-funtzioa eta peritu-funtzioa betez.

  • Gertakizun arruntegatiko baja

    LM-ko medikuak eman, Gizarte Segurantzari zuzenduta, pazientea bere lanpostura itzultzeko moduan ez dagoela jasota uzteko.

  • Baimen informatua (Laburpena)

    Operazio bat egin beharko diote, beraz, bere baimena eman beharko du egin ahal izateko. Medikuak idatzi, pazienteari zuzenduta, osasunaren edozein arlotako baimen libre eta borondatezkoa emateko.

  • Alta txostena

    Medikuak egin, pazienteari edo tutore legalari zuzenduta, asistentzia-prozesu bakoitza amaitzea adierazten duen dokumentua.

  • Sendagai baten erantzun ezbeharrezkoaren susmoa

    Medikuek edo farmazialariek egin, pazienteari zuzenduta, AEMPS bitartez, kontrako efektua zein izan den zehazteko.

Exhumazio sanitarioak eta judizialak

Zein da exhumazio sanitarioen eta exhumazio judizialen arteko funtsezko desberdintasuna, bai helburuari dagokionez, bai baimena nork ematen duenari dagokionez?

Exhumazio motaHelburuaIzaeraBaimena
SanitarioakFamiliak eskatzen ditu arrazoi pertsonalengatik (lekualdatzea, hilerria aldatzea...).BorondatezkoakOsasun-agintaritzak
JudizialakEpaileak agintzen ditu ikerketa baterako (heriotzaren inguruabarrak, identifikazioa...).NahitaezkoakEpaileak

Entradas relacionadas: