Meatzaritza, Energia-iturriak eta Industria: Baliabideen Ustiapena eta Ekoizpen-Sistemak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 137,06 KB

Meatzaritza motak eta haien garrantzia

- Zergatik kokatzen da meatzaritza 2. sektorean, naturako baliabideak erauzten baditu?

Industriarako eta eraikuntzarako lehengaiak lortzeko.

- Zeintzuk meatzaritza mota daude? Azaldu.

Aire zabaleko ustiategiak: Teknika zabalduena da munduan. Minerala sakonera txikian eta erraz atera daitekeenean erabiltzen da.

Lurpeko meategiak: Minerala sakonera handian dagoenean erabiltzen da.

Itsaspeko edo dragatze bidezko meatzaritza: Itsas hondoko mineral-aberastasuna ustiatzeko, ontzi berezi batzuekin, draga.

Zulaketa-putzuetako meatzaritza: Erregaiak ateratzeko erabiltzen da, petrolioa eta gas naturala adibidez.

- Azaldu zein garrantzi daukan meatzaritzak zure hitzetan.

Oso garrantzitsua da ekonomiaren hazkunderako; lehengaiak gero eta gehiago behar ditugu, baina arazo batzuk dituzte, adibidez, eragin handia ingurumenari, paisaia suntsitu edo ura kutsatu…

- Zer ikusten da ondorengo bideoan? Zein mineral lortzen dute meatz horietan? Zertarako erabiltzen da? Zer egin dezakegu guk horrelako ustiategiak gutxitzeko?

Egoera txarretan egiten dute lan eta diru gutxi irabazten dute. Umeak oso txikitan hasten dira lanean eta koltana erabiltzen dute, mugikorrak egiteko, eta gauza elektronikoak egiteko dirua lortzeko. Mugikor gutxiago erosi behar ditugu.

Energia-iturriak

Ikatza: Berriztaezina

Erre egiten da eta, ondorioz, beroa sortzen da eta gaineko ura lurrundu egiten da gora eginez, berriro hoztean kondentsatzen da, behera joanez eta turbinak mugiarazten ditu eta transformadoreak elektrizitatea sortzen dute.

- Ez dira beharrezkoak inbertsio berriak.

- Zentralak eraikita daudelako.

- Eragin handia ingurumenari.

Energia nuklearra: Berriztaezina

Fisio-prozesu baten bidez sortzen da, uranioaren atomoak desintegratuz.

- Energia asko sortzen du.

- Ez dute gas kaltegarririk isurtzen atmosferara.

- Herrialde gutxik sor dezakete.

- Hondakin erradioaktiboak biltegiratzeko arazoak daude.

- Istripu nuklearrak gerta daitezke.

Haize-energia edo Eolikoa: Berriztagarria

Haizearen ondorioz errotak mugitzen dira eta mugimenduaren ondorioz energia sortzen da eta transformadorearen bitartez elektrizitate bihurtzen da.

- Eraginkorrak dira.

- Ez da kutsatzen.

- Ez da bukatzen.

- Eragina dute paisaian.

- Hegaztiak hil egiten dituzte.

Gas naturala: Berriztaezina

Gas naturala erretzen da eta tenperatura desberdinetan gauza desberdinetarako erabiltzen da.

- Gure egunerokoan asko erabiltzen dugu.

- Prozesu oso luzea da, guk sortzen den baino askoz azkarrago erabiltzen dugu.

- Ingurumen-kaltea eragiten du.

Eguzki-energia: Berriztagarria

Argia jasotzen da panelen bitartez:

Eguzki-energia termikoa: Ura berotzeko etxeko gauzetarako, turbinen bitartez.

Eguzki-energia fotovoltaikoa: Argindarra bihurtzen du energia.

- Ez du kutsatzen.

- Ez da amaitzen.

- Lurreko zona batzuetan ez du hainbeste eguzki-izpirik ematen.

Petrolioa: Berriztaezina

Petrolioa erretzen da eta tenperatura desberdinetan gauza desberdinetarako erabiltzen da.

- Gure egunerokoan asko erabiltzen dugu.

- Prozesu oso luzea da, guk sortzen den baino askoz azkarrago erabiltzen dugu.

- Ingurumen-kaltea eragiten du.

Energia geotermikoa: Berriztagarria

Lurraren barneko beroa erabiltzen du. Temperaturaren arabera gauza desberdinetarako erabiltzen da.

- Ez da bukatzen.

- Ez da kutsatzen.

- Herrialde artean ez ditu arazoak sortzen.

Biomasa-energia: Berriztagarria

Materia organikoa bero-energia bihurtuz sortzen da. Erregai sintetikoa da.

- Ez da kutsatzen.

- Herrialde artean ez ditu arazoak sortzen.

- Kutsatzen du.

- CO2a kanporatzen du.

Marea-energia: Berriztagarria

Itsasaldien goranzko eta beheranzko mugimendua erabiltzen da, tenperatura-desberdintasunak aprobetxatuz lor daiteke energia.

- Ez da bukatzen.

- Ez da kutsatzen.

- Herrialde artean ez ditu arazoak sortzen.

- Itsasaldi handiak eta eraikin garestiak behar ditu.

Modern Times - Charles Chaplin, 1936

- Lantegietan lan egiteko modu bat azaltzen da, non langileak lerroan jarrita, jarduera errepikakor bat egiten duten egun guztian. Nola deitzen da lan egiteko era berri hau? Zeintzuk ezaugarri ditu? Zein da bere helburua?

Kate-ekoizpena. Langileak filan daude eta egun osoan gauza edo ekintza berdina egiten dute. Arinago lan egitea eta gehiago ekoiztea da helburua, langileak espezializatzen dira eta hobeak bihurtzen dira haien lanean, enpresaren etekina handituz.

- Lan errepikakor honek, langilearen ongizate fisiko eta mentalean eragin batzuk ditu. Zeintzuk uste duzu izango direla, protagonistaren jokaera ikusita? Nola adierazten ditu eragin horiek gure protagonistak? (Filmean azaltzen diren gertaera edo pasarte batzuk aipatu).

Fisikoki, tikak eta espasmo muskularrak ditu. Mentalki, obsesionatu egiten da eta burua galtzen du, erietxean nerbio-krisia diagnostikatzen diote.

- Langileen lan-baldintza kaskarrak salatzeko eta hobekuntzak eskatzeko, taldetan antolatu eta grebak egiten zituzten langileek. Nola deitzen ziren langile-elkarte hauek? Zeintzuk hobekuntza eskatzen zituzten? Zeintzuk “tresna” erabiltzen zituzten beren eskubideen alde borrokatzeko? (Begiratu interneten erantzuna ez badakizu).

Sindikatuak. Hauek eskatzen zituzten: soldatak igotzea, oporrak izatea, ordu gutxiago lan egitea, istripu eta gaixotasun pentsioak. Hori lortzeko, grebak eta manifestazioak egiten zituzten, eta batzuetan makinak saboteatzen zituzten.

- Nolakoa zen estatuaren eta poliziaren jokaera langile-protesta hauen aurrean? Noren interesak uste duzu defendatzen zituztela?

Poliziak nagusien interesak defendatzen zituzten eta protestak gelditzen saiatzen ziren, langileak preso hartuz.

- Langileen bizi-baldintzei buruz, zer antzematen da filmean? Zeintzuk baldintzatan bizi ziren? Zeintzuk pasartek adierazten dute hori?

Txarrak ziren, batzuek ez zuten ezta etxerik ere, eta etxea bazuten, baldintza txarretan zeuden. Jateko oso gutxi zuten eta lapurtu behar izaten zuten jateko.

- Zentro komertzialean daudela, ordea, beste era bateko bizimodu baten adierazgarri diren luxuzko jakiak, arropa, altzariak… azaltzen dira. Noren bizimoduaren adierazgarri uste duzu izango zirela? Zer nolako bizimodua uste duzu izango zutela?

Enpresarioen, burgesen, lantegien nagusien bizimodua zen. Bizimodu hau luxuzkoa zen, aberatsena.

Zer da industria?

Industria lehengaiak produktu landu bihurtzea duen jarduera da, eta bigarren sektoreko ekonomia-jarduera da.

  • Makinak eta energia erabiltzen ditu.
  • Eremu itxietan egiten da, fabriketan adibidez.
  • Produktuak kantitate handietan ekoizten dira.

Industriaren sorrera

Familiek egiten zituzten etxerako behar zituzten objektuak.

XVIII. mendearen azken herenean, ekoizpen-modu berri bat (industriala) sortu zuten Ingalaterran.

Ekoizpen hori oinarritzen zen: berrikuntza teknikoan, lanaren banaketan eta eskala handiko ekoizpenean.

Industriak aldatu egin zituen ekonomia eta gizartea, horren eraginez hiriak handitu ziren. Baina landako herritar askok emigratu zuten fabriketan lan egitera, horri Industria Iraultza esaten diogu.

Industrializazioaren bigarren fasea

XIX. mendearen amaieran hasi zen. Estatu Batuek ekoizpen-eredu berri bat sortu zuten, Forden eredua, eredu hori kate-ekoizpenean oinarritzen zen.

Horren bidez asko handitu zen ekoizpena eta produktuen prezioak jaitsi ziren, horri masa-kontsumoaren aroa deitzen zaio.

Gaur egungo industria

Ondorengo kontzeptu hauek definitu itzazu glosarioan:

- Nanoteknologia: Materia atomiko eta molekularrean manipulatzeko zientzia da. Teknologia txikia da, elektronikan eta medikuntzan ere erabiltzen da.

- Ekonomiaren globalizazioa: Testuinguruan garatzen den gaur egungo industria-jarduera.

- Ekoizpenaren deszentralizazioa: Ekoizpenaren faseetako bat edo enpresako jardueraren bat beste norbaiti esku uztean datza.

- Automatizazioa: Makinek eta robotek egiten dituzten lan mekanikoak dira, helburua da ekoizpenaren kostuak murriztea eta produktibitatea hobetzea.

- Tertziarizazioa: 3. sektorearen ekoizpena, bezeroaren beharretara egokitzea.

- Multinazionala: Enpresa handi bat da, filialak edo establezimenduak dituena herrialde askotan.

g5gopgYBAgQIECBAgAABAgQI9AoIiL2z0zkBAgQIECBAgAABAgSiAgJilFMxAgQIECBAgAABAgQI9AoIiL2z0zkBAgQIECBAgAABAgSiAgJilFMxAgQIECBAgAABAgQI9AoIiL2z0zkBAgQIECBAgAABAgSiAgJilFMxAgQIECBAgAABAgQI9AoIiL2z0zkBAgQIECBAgAABAgSiAgJilFMxAgQIECBAgAABAgQI9AoIiL2z0zkBAgQIECBAgAABAgSiAgJilFMxAgQIECBAgAABAgQI9AoIiL2z0zkBAgQIECBAgAABAgSiAgJilFMxAgQIECBAgAABAgQI9AoIiL2z0zkBAgQIECBAgAABAgSiAgJilFMxAgQIECBAgAABAgQI9AoIiL2z0zkBAgQIECBAgAABAgSiAgJilFMxAgQIECBAgAABAgQI9AoIiL2z0zkBAgQIECBAgAABAgSiAgJilFMxAgQIECBAgAABAgQI9AoIiL2z0zkBAgQIECBAgAABAgSiAgJilFMxAgQIECBAgAABAgQI9AoIiL2z0zkBAgQIECBAgAABAgSiAgJilFMxAgQIECBAgAABAgQI9AoIiL2z0zkBAgQIECBAgAABAgSiAgJilFMxAgQIECBAgAABAgQI9Ar8ARD2gEv5lXG2AAAAAElFTkSuQmCC

- Arrazoitu ondorengo galdera: Zure ustez, zergatik ari da behera egiten industria-enplegua herrialde garatuetan?

- Makinak jendea ordezkatzen ari direlako.

- Ekoizpena beste toki batzuetara eramaten dutelako, merkeagoa delako eta legeak malguagoak direlako.

Entradas relacionadas: