Meatzarien bizimodua Bizkaian: lan baldintza gogorrak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,56 KB

Meatzarien bizilekuak eta barrakoien egoera

Lehenengo zatian, jornalariak non bizi ziren aipatzen da. Meatzeak hirigunetatik urrun zeudenez, nagusiek barrakoiak eraiki zituzten langileentzat. Hauek instalazio ahulak eta erraz mugitzekoak ziren. Bertan, langileak egoera txarretan bizitzera derrigortuta zeuden. (1-2. lerroetan: “meatze-mendietako aterpetxe ziztrina, eta jornalariak han bizi ziren, pilatuta”).

Lan baldintzak, elikadura eta higiene eza

Bigarren zatian, Arestik, eleberriko pertsonai garrantzitsuenak, lan baldintzen, dietaren eta barrakoien inguruko azalpenak ematen ditu. Meatzariek lan jardun luzeak zituzten. Hasiera batean, eguraldiak uzten bazuen, eguzkia sortzen zenetik sartzen zenera arte egiten zen lan, hau da, 11 ordu edo gehiago. Sarritan destajoan egiten zuten lan: koadrilek soldata mea kantitate zehatz batzuen produkziora egokitzen zuten. Batzuetan igandeetan ere lana egiten zen, nagusiek hori justifikatzeko, meatzariek egun horietan lan egiteko arbuiorik edo traba handirik ez zutela esaten zuten (3-7. lerroak: peoiak… ekartzen).

Elikadura eskasa eta kantinak

Bestalde, langile hauek kantinetan erostera derrigortuta zeuden, honela enpresek ez zuten dirurik galtzen. Kantinetako elikagaien egoera oso txarra zen. Honako hauek jaten zituzten, besteak beste:

  • Garbantzu gogorrak.
  • Sitsak jandako lekaleak.
  • Txakur-bakailaoa.
  • Izen ona zuen ardoa, baina ez ardoa, baizik eta pozoia.

Dirudienez, elikadura urria, kalitate txarra eta kantitatez nahikoa ez zena, ohikoa zen mea hauetan (6-7. lerroak: “babarrunak, patatak eta bakailaoa edo urdai pixka bat afalduta”). Nutrizio hutsuneek azaltzen dute aldi hartako kazetaritzan eta literaturan ohikoak ziren gaixotasunen eta errakitismoaren aurrean zegoen babes falta.

Barrakoien higiene-eza eta pilaketa

Jarraian, aurretik aipatutako barrakoien egoera tamalgarria azpimarratzen da: higiene eza nabarmena zen. Sarritan barrakoietan ez zegoen komunik, eta bertan ehun ohetik gora zeuden; ohe bakoitza bi edo hiru langilerentzat zen. Hain zuzen ere, Bizkaiko osasun ikuskatzaileak 362 gizonentzat 181 ohe zeudela berretsi zuen (7-8. lerroak: “gelaxka… zituztela...”). Bizkarroien arazoa ere aipatzen da (9-10. lerroak: “ehizara ateratzen ziren [...] anker jokatzen zuten, iluntasunaren babesean”) eta instalazioen ahultasuna (17. lerroan: “gau ekaitsuetan etxezuloa behera botatzeko zorian [...] gorputz jantzi eta kirasdunak elkarren bila aritzen ziren, beroa lortu nahian”).

Harrobien konparaketa eta langile etorrera

Hirugarren zatian, Enkarterriko harrobiak lurpeko meazuloetakoekin konparatzen dira. Lurpeko meazuloetan lan egiteko langile prestatuak behar ziren, bertako arriskuei aurre egiteko, eta beraz, ordezko langileak bilatzea zaila zen. Baina Enkarterrietakoak aire zabalekoak zirenez (18-23. lerroak: “ustiaketa kanpoaldean egiten da; (...) zulatu eta apurtu, ereiteko lurretan bezalaxe”), Espainiatik langile etorrera handia izango da, nekazaritza pobrean oinarritutako egoeraren ondorioz (23-28. lerroak: “goseak bultzatuta, (...) eta gehiegikerien aurka protestaka lanpostua utzi zutenak ordezkatzen zituzten”).

Azken lerroetan, Blasco Ibáñezek langileen eskubideak eskuratzeko zituzten zailtasunak aipatzen ditu (28. lerroan: “Gizonen etorrera etengabea eteten ez bazen (...) zaila zen lan hark merezi zituen eskubideak eskuratzea”).

Entradas relacionadas: