Max Weber, Ivan Illich eta Hezkuntza Desberdintasunak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,33 KB
Max Weber: Soziologia eta Arrazionalizazioa
Max Weber (1864-1920) ikerlariak bere lanetan ekonomia, legedia, filosofia, historia eta soziologia kontuan hartu zituen. Aldaketa sozialen kausa eta natura ulertzen ahalegindu zen. Ez zuen onartzen Marxen teoria materialismo historikoari buruzkoa. Faktore ekonomikoak garrantzitsuak dira, baina ideien eta baloreen inpaktua aldaketa sozialean berdin-berdin garrantzitsua da.
La ética protestante y el espíritu del capitalismo (1976) lanean dio sinismen erlijiosoek eragina izan zutela kapitalismoaren garapenean. Jendearen motibazioa ideiek, baloreek eta sinismenek bultzatzen dute. Faktore garrantzitsu bat ikuspegi soziologiko weberianoan “tipo idealaren” ideia da, mundua ulertzeko erabiltzen den modelo kontzeptual eta analitikoa.
Weberren arabera, arrazionalizazioa zientziaren, teknologia modernoaren eta burokraziaren garapenek osatzen dute kolektiboki. Arrazionalizazioa bizitza sozialaren eta ekonomikoaren antolaketa da, efizientzia oinarri hartuta eta ezagutza teknikoak baliatuz. Sozietate tradizionaletan pertsonen baloreak eta jokabideak erlijioak eta ohiturek baldintzatzen bazituzten, sozietate modernoan arrazionalizazioaren igoera nabarmena nagusitzen da arlo guztietan: politikatik erlijiora eta ekintza ekonomikoetara ere.
Ivan Illich: Eskolatzea eta Desberdintasuna
Ivan Illich hezkuntza-teoriaren idazle garrantzitsuenetako bat da, garapen ekonomiko modernoari egindako kritikengatik. Gaur egungo derrigorrezko eskolatzearen ideia zalantzan jarri zuen. Eskolak lau funtzio betetzeko garatu direla dio:
- Zaintza lekuak izateko.
- Pertsonak lan okupazionaletan banatzeko.
- Balore garrantzitsuenak erakusteko.
- Sozialki gainditutako eduki eta jakintzen eskuraketa errazteko.
“Kontsumo pasiboa” sortzen da, eskolek ezartzen duten diziplina eta araudi zorrotzagatik. Ikasgai hauek konturatu gabe irakasten dira, eskolaren prozeduran eta antolaketan ezkutaturik daude, eta horiek haurrei irakasten diete zein den beren papera bizitzan: “beren lekua zein den jakitea eta bertan geldirik mantentzea”.
Illich-ek sozietatearen deseskolatzea defendatu zuen. Hezkuntzak, ikasi nahi duen edonori erabilgarri dauden baliabideak eskaini behar dizkio, bizitzako edozein momentutan. Eskolaren ordez, hezkuntza-marko ezberdinak proposatu zituen, ikaskuntza formaleko baliabide materialak (liburutegiak, adibidez) edonorentzat gorde behar zirela defendatuz. Bere ideiak berriro modan jarri ziren 90eko hamarkadan, komunikazioaren teknologia berrien agerpenarengatik. Berak proposatutako ideia batzuekin, hezkuntza jaso nahi duen edonoren esku egongo litzateke.
Etnizitatea eta Hezkuntza
1985eko Swan Batzordean sortutako “Education for all” idazkiaren arabera, ezberdintasun handiak aurki daitezke hezkuntza-arrakastan, etnien arabera. Ikerketaren arabera, antillarrek hezkuntza-arrakasta portzentaje txikiena lortu zuten, eta asiarrek eta zuriek hoberenak.
Ondorengo ikerketetan, desberdintasunak agertu ziren hezkuntza uzteko orduan: zuriak lehenak, ondoren antillarrak, Asia hegoaldeko biztanleak eta txinatarrak. Fenomenoa azaltzeko Jonesek emandako balizko arrazoia hau da: etorkin edo etnia gutxituen partaideek lana aurkitzeko zailtasun gehiago dituzte.
Etnia Gutxituen Hezkuntza Bazterkeriaren Faktoreak
Etnia gutxituen hezkuntza-bazterkeria azaltzeko beste faktore bat kanporatutako ikasleen portzentajeak izan daitezke:
- Arazo sozialekin erlazionatuak (drogak, delinkuentzia).
- Azken urteetan gora egin du. 2001-2002an, beltzaranak eta antillarrak izan ziren gehien kanporatuak. Txinatarren eta indiarren portzentajeak baxuak izan ziren.
- AEBetan, tiro-jardun batzuen ondorioz abiatutako “tolerantzia zero” programetan, beltzen kanporaketa-portzentajeak handiegiak izan ziren.
Desabantaila Sozialak
Etnia gutxituen partaideak oraindik ere sozialki desabantailan daude eta bazterkeria sufritu behar izaten dute, honako arrazoiengatik:
- Testuinguru gatazkatsuan hezi eta orientatuko dituen gurasoen gabezia.
- Etorkizuna ez finko ikustea eta helarazitako maskulinitate-baloreak kolokan ikustea.
- Eskolak garrantzirik gabeko esparru autoritario gisa ikustea.