Materiaren Sailkapena: Nahasteak, Substantziak eta Atomoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,5 KB
Materiaren Sailkapena
Nahasteak
HETEROGENEOA: osagaiak begi hutsez edo mikroskopio optikoren bidez bereiz daitezke.
HOMOGENEOA: osagaiak ez dira bereizten begi hutsez edo mikroskopio optikoren bidez.
Nahaste Mota Gehiago
NAHASTEA: substantzi bat bestearen ondoan daude.
DISOLBATZEA: substantzien molekulak elkarren artean sakabanatzen dira.
DISOLUZIOAK: nahaste homogeneoak dira.
DISOLUZIO URTSUAK: osagai nagusiena ura da.
ALEAZIOAK: osagai bat gutxienez metala duen nahasketa homogeneoa da.
KOLOIDEA: 2 fasez osatuta dagoen nahastea da: itxuraz nahaste homogeneoak dira baina benetan heterogeneoak dira eta mikroskopioz antzeman daitezke.
DISOLBATZAILEA: proportzio handiagoan dagoen osagaia da.
SOLUTUA: proportzio txikiagoan dagoen osagaia da.
DISOLUZIO DILUITUA: disoluzioak solutu kantitate txikia du disolbatzaile kantitatearekin konparatuz.
DISOLUZIO KONTZENTRATUA: disolbatzaileari dagokionez solutu proportzioa handia bada.
DISOLUZIO SATURATUA: disoluzioak ezin du solutu gehiago.
Substantzia Puruak
SUBSTANTZI PURUAK: konposizio eta ezaugarriak finkoak dituzten substantziak dira.
SUBSTANTZI BAKUNAK: substantzi bakun baten atomo guztiak berdinak dira bere artean.
SUBSTANTZI KONPOSATUA: elementu ezberdinez osatuta daude.
Substantzia Puruen Ezaugarriak
- Beti partikula berdinez eta proportzio berdinez osatua.
- Beti dentsitate berdina.
- Irakite puntu berdina.
- Fusio puntu berdina.
- Ezin dira metodo fisikoen bidez banandu.
- Beti dira homogeneoak.
Substantzia Puru Motak
- Substantzi puru bakuna: atomo mota bakar batez osatuak.
- Substantzi puru konposatua: prozesu kimiko baten bidez substantzia sinpleagoetan deskonposa daitezke.
Nahasteen Banaketa
NAHASTE HOMOGENEOA: bi substantziren edo gehiago multzoa, ikus eta berezi ezin diren osagaiak dituena.
NAHASTE HETEROGENEOA: bi substantziaren edo gehiago multzoa, lehen begidaran bereiz daiteke.
NAHASTEA BANATZEKO METODO FISIKOA: nahasketa banatzeko hauek dituzten propietateak kontuan izan behar ditugu: disolbatzen den bai ala ez, magnetismoa duten bai ala ez, zein tenperaturan lurruntzen den.
SUBSTANTZI PURUAK: baldintza fisikoak edonolakoak izanik ere, konposizioa aldatzen ez duen materia da. Substantzia puruak ezin dira substantzia sinpleagotan deskonposatu prozedura fisikoak soilik erabiliz.
Teoria Atomikoa
TEORIAREN DEFINIZIOA: Demokritok pentsatzen zuen materia bat behin eta berriz zatitu ezkero une batetan zatiezina izango zen unitate batera iritsiko ginela, atomoa deitu zion.
TEOTIA ATOMIKOA:
- Materia "atomo" izeneko partikula txiki zatiezinez eta suntsiezinez osaturik dago.
- Elementu kimiko bateko atomo guztiak berdinak dira.
- Elementu desberdinetako atomoek masa desberdina dute.
- Elementu desberdinetako edo berdineko atomoak proportzio desberdinetan konbina daitezke.
- Konposatu kimikoak sortzeko elementu desberdinetako bi atomo edo gehiago elkartu behar dira.