Materiaren propietateak eta egoera-aldaketak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,19 KB

Masa gorputz batek duen materia-kantitatea da. Nazioarteko Unitate Sisteman (SI), masa-unitatea kilogramoa (kg) da.

Masa neurtzeko balantza bat erabiltzen dugu.

Bolumena

Bolumena gorputz batek hartzen duen espazioa da. Nazioarteko Unitate Sisteman (SI), bolumen-unitatea metro kubikoa (m3) da.

SI sistemako bolumen-unitatea metro kubikoa (m3) da. Dena den, azpimultiplo hauek ere erabiltzen dira: dm3 eta cm3.

Litroa (L) beste bolumen-unitate bat da, eta baliokidetasun hauek ditu:

  • 1 L = 1 dm3 = 1000 cm3
  • 1 m3 = 1000 L

Bolumena neurtzeko metodoak

Metodo matematikoa: Solidoak forma erregularra badu, neurriak hartuta eta gorputz horien bolumenaren formula aplikatuz zehazten da.

Metodo esperimentala: Gorputz erregularren edo irregularren bolumena neurtzeko metodoa da.

Propietate bereizgarriak

Propietate bereizgarriek objektuak osatzen dituzten substantziak eta materialak identifikatzeko aukera ematen dute.

Elastikotasuna: Solido bat elastikoa da hasierako formara erraz itzultzen bada deformatu ostean. Zurruntasuna elastikotasunaren aurkako propietatea da. Gomak material elastikoak dira.

Hauskortasuna: Solido bat hauskorra da erraz hautsi badaiteke eta deformazio txikiarekin apurtzen bada. Gatz-kristal bat edo arkatzen minak, adibidez, material hauskorrak dira.

Gogortasuna: Solido bat gogorra da erraz marratu ezin bada. Diamantea oso gogorra da, beste solido batzuk marrazteko eta ebakitzeko ahalmena baitu. CDaren gainazala ez da gogorra.

Materiaren egoerak

Solido-egoera

Bolumena: Finkoa, ez da ia batere konprimatzen eta hedatzen.

Forma: Finkoa, ez zaio egokitzen ontziaren formari.

Likido-egoera

Bolumena: Finkoa, oso gutxi konprimatzen eta hedatzen da.

Forma: Aldakorra, jariakorra da eta ontziaren formari egokitzen zaio.

Gas-egoera

Bolumena: Aldakorra, ontziaren bolumena hartzen du, oso erraz konprimatzen eta hedatzen da.

Forma: Aldakorra, jariakorra da eta ontziaren bolumen osoa hartzen du.

Eredu zinetiko-molekularra

Materia ikusi ezin ditugun partikula txiki-txikiez osatuta dago. Partikula horiek atomoak izan daitezke, edo molekulak.

Solido-egoera

Partikulak finkatuta daude, lotuta eta ordenatuta. Biraketa-higidura dute eta bolumen txikia hartzen dute.

Indarrak: Handiak

Bolumena: Finkoa

Forma: Finkoa

Konprimagarritasuna: Handia

Likido-egoera

Partikulak bananduago daude, solido-egoeran baino. Gehiago higitzen dira eta batzuk besteen gain higi daitezke.

Indarrak: Erdi-mailakoak

Bolumena: Finkoa

Forma: Aldakorra

Konprimagarritasuna: Ertaina

Gas-egoera

Partikulak oso bananduta daude. Aske higi daitezke, eta abiadura handian.

Indarrak: Oso altuak

Bolumena: Aldakorra

Forma: Aldakorra

Konprimagarritasuna: Oso txikia

Egoera-aldaketak

Urtzean tenperatura konstantea da.

Urtze-puntua propietate bereizgarri bat da.

Irakitean tenperatura konstantea da.

Irakite-puntua propietate bereizgarri bat da.

Dentsitatea, masa eta bolumena

Bolumena kalkulatzeko:

v = m / d

Dentsitatea kalkulatzeko:

d = m / v

Masa kalkulatzeko:

m = d * v

ZCOofX0yKdSHESdPmE8PeA6rLucWraE6W1lnPbQu

Entradas relacionadas: