Materiaren Oinarriak: Atomoak, Molekulak eta Aldaketak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,99 KB

Materiaren Egoerak eta Trantsizioak

Materiaren egoeren arteko eraldaketak:

  • SolidoLikido: Fusioa/Urtzea
  • LikidoGas: Lurruntzea
  • GasLikido: Kondentsazioa/Likidotzea
  • SolidoGas: Sublimazioa
  • LikidoSolido: Solidotzea/Kristaltzea

Atomoaren Oinarrizko Kontzeptuak

Zenbaki atomikoa (Z.A.) eta Masa atomikoa (M.A.) kalkulatzea:

  • Zenbaki atomikoa (Z.A.) = Protoi kopurua = Elektroi kopurua
  • Masa atomikoa (M.A.) = Protoi kopurua + Neutroi kopurua

Adibidea: Z.A.= 40 (e=p). M.A.= 91 (p+n) = (40+n) = 91. Beraz, n = 91 - 40 = 51 neutroi.

1. Materiaren Lehen Teoriak

Demokrito:

  • Irudimenean eta intuizioan oinarritua.
  • Materia behin eta berriro zatika partikula txiki eta zatiezinak lortu arte (atomoak) irudikatu zuen.
  • Osagaiak lur, ur, aire eta su-atomoak zirela uste zuen.

John Dalton:

  • Substantzia batzuen konposizioa aztertu zuen (adibidez, karbono dioxidoa eta ura).
  • Metodo zientifikoa erabili zuen (esperimentuak eta datuen azterketa).

Daltonen Atomoaren Ikuspegia:

Materia atomo deritzen partikula zatiezin oso txikiz osatuta dago. Hainbat atomo mota daude, masaren eta tamainaren arabera bereizten direnak. Atomoak elkarrekin batzen dira molekulak eratzeko:

  1. Elementu kimikoa: Mota bereko atomoek eratutako substantzia.
  2. Konposatu kimikoa: Mota desberdineko atomoek eratutako substantzia.
2. Atomoa Gaur Egun

Atomoaren osagaiak:

  • Protoiak: Karga elektriko positiboa (+).
  • Neutroiak: Ez dute karga elektrikorik.
  • Elektroiak: Karga elektriko negatiboa (-) eta nukleoaren inguruan bira egiten dute.

Atomoaren Egitura:

  • Atomo-azala: Atomoaren kanpoko geruza osatzen duena.
  • Nukleoa: Atomoaren masa kontzentratzen den gunea. Bere diametroa atomoaren diametroa baino ehun mila aldiz txikiagoa da.

Galderak:

  • Zein da atomoaren karga elektrikoa? Atomoa neutroa da.

Taula Periodikoa: 1869an, D.J. Mendeleiev (1834-1907) kimikari errusiarrak elementu kimikoak masaren arabera ordenatu zituen taula periodikoan.

3. Molekulak

Atomoak elkarrekin batzean molekulak sortzen dira. Hiru mota:

  1. Elementu bereko atomoz eratutako molekulak (egitura molekularra).
  2. Elementu desberdin atomoz eratutako molekulak (konposatu molekularra).
  3. Elementu monoatomikoak (egitura molekularra).

Molekulak formula kimiko bidez adierazten dira.

4. Konposatu Organikoak eta Ez-organikoak

Konposatu Organikoak:

  • Molekulen egitura karbono-atomoren katean oinarritzen da.
  • Konplexuak eta handiak dira.
  • Gehien bat karbonoz, oxigenoz eta hidrogenoz osatuta daude.

Konposatu Ez-organikoak:

  • Egituran ez dago karbono-atomoren katerik.
  • Simpleak eta txikiak dira.
  • Mota askotako elementu kimikoz osatuta daude.
5. Materiaren Aldakuntza Fisikoak eta Kimikoak

Elementu eta konposatu kimikoek aldakuntzak jasan ditzakete, beren egoeran edo konposizio kimikoan eragina dutenak. Prozesuak:

  1. Aldakuntza Fisikoa: Substantzien egoera aldatu arren, konposizioa ez da aldatzen. Hasierako eta amaierako substantziak berberak dira.
  2. Aldakuntza Kimikoa: Substantzia bat edo batzuk transformatu eta substantzia berriak sortzen direnean gertatzen da.

Entradas relacionadas: