Materialismo Historikoa: Marxen Teoria Nagusia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,84 KB

Materialismo Historikoa

Iraultza: Marxen ekarpen teoriko nagusia materialismo historikoa da, hau da, historiaren zientzia marxista edo, beste era batera esanda, materiaren bidez egiten den historiaren interpretazio ekonomikoa. Materialismo hau, produkzioan, zabalketan, trukean eta ondasun-kontsumoan oinarritzen da eta, beraz, gizartearen garapen osoa ekonomiaren bidez azaltzen da, azpiegituraren, hau da, gizartearen oinarri ekonomikoaren bidez zehazki.

Gainegitura eta Azpiegitura

Marxen ustez, gainegitura, hots, kontzientzia eratzen duten ideien multzoa, baita egitura juridiko-politikoen eta ideologikoen multzoa, azpiegiturari erantsitako zerbait da. Produkzio-modu batetik beste batera ematen den pausoa iraultza sozialaren bidez gertatzen da, hau da, gizartea goitik behera eraldatzen da iraultza sozialaren bidez.

Iraultza Soziala

Iraultza sozialaren hasiera produkzio-harremanen eta produkzio-indarren arteko desdoikuntza da, produkzio-indarrak asko garatzen baitira. Produkzio-harremanak zaharkituta geratzen hasten dira eta ondorioz, produkzio-harreman berriak agertzen dira (egokitzen dira indar berriei). Hauek nagusitzen joaten dira, gainegitura aldatuz eta, azkenik, gizarte osoaren eraldatzea eraginez.

Kapitalismoa eta Langileen Egoera

Honek, era batean, sistema kapitalista izatea eragiten du, eta, aldi berean, langilearen bizitza sufrimenduz beteta egotea dakar: gizakia produkzio-katearen barruko katebegi bat baino ez da. Marxen ustetan, hiru dira egoera hori eragiten duten faktoreak:

  • Alde batetik, makineriaren agerpena, gizakiaren produkzio-rola baztertuta geratzea eta gizakiak, berak, balio galtzea baitakar.
  • Bestetik, merkatua, izan ere, eskaintza eta eskariaren legeak produkzio-kostuak murriztea dakar.
  • Azkenik, jabego pribatua, enpresari produkzio-bitartekoez baliatzea baimentzen baitio, hortaz, langileari bere lan indarra baino ez zaio geratzen, eta jabetza hori kendu egiten zaio.
Kontraesanak eta Iraultza

Sistema kapitalistak kontraesana sortzen du: inbertsioak handitu egiten dira, prezioak igoz, baina etekina gero eta baxuagoa da, proletarioen pobretzea ekarriz. Egoera aldatzeko, ezinbestekoa da kontziente izatea, iraultza egiteko beharrezkoa baita langileak kontziente izateaz bere egoeraz (hots, iraultza nahita egitea).

Prozesu hau —hau da, iraultza— kapitalismotik komunismorako trantsizio aldia besterik ez da, non estatuaren desagerpena gertatuko litzatekeen, klaseen arteko borrokak ezabatuz.

Marxen Teoria

Marxen ekarpen teoriko nagusia materialismo historikoa da, hau da, historiaren zientzia marxista edo, beste era batera esanda, materiaren bidez egiten den historiaren interpretazioa. Hegelentzat, ideia da dialektikoki bilakatzen ari dena, Marxentzat, ordea, historia ere dialektikoki ulertu eta ikusi behar da.

Produzio Harremanak

Horregatik, materialismo historikoaren oinarria produkzio harreman ekonomikoak direla esan daiteke, hauek baitira giza historia baldintzatzen dutenak. Historian zehar, gizadiak gizarte antolaketa desberdinak izan ditu eta Marxek produkzio-moduak deitu zituenak bereizi zituen:

  • Komunismo primitiboa (Paleolito Aroan)
  • Gizarte esklabista (Aintzinaroan)
  • Gizarte feudala (Erdi Aroan)
  • Gizarte kapitalista (Industria Iraultza geroztik)
  • Gizarte sozialista (etorkizunean)

Lehen esan bezala, materialismo marxista produkzioan, zabalketan, trukean eta ondasun-kontsumoan oinarritzen da eta, beraz, gizartearen garapen osoa ekonomiaren bidez azaltzen da, azpiegituraren, hau da, gizartearen oinarri ekonomikoaren bidez zehazki.

Azpiegitura eta Gainegitura

Marxen ustez, gainegitura, hots, kontzientzia eratzen duten ideien multzoa, baita egitura juridiko-politikoen eta ideologikoen multzoa, azpiegiturari erantsitako zerbait da. Horregatik esan ohi da edozein antolakuntza sozialaren oinarria azpiegitura dela; horrela, azpiegitura aldatuz gero, gainegituraren aldaketa eragingo du.

Historiaren Ikusmoldea

Azpiegitura bi elementuk osatzen dute: batetik, produkzio-indarrak, gizakiak behar dituen ondasunen produkzio-prozesuan erabiltzen diren tresnak eta bideak, produzitzeko gaitasuna gizarte batean eta produkzioan zehar parte hartzen duten elementu guztien konbinazioz eratzen diren indarrak dira; eta, bestetik, produkzio-harremanak, jabeen eta produzitzaile zuzenen artean eratzen diren harremanak.

Azkenik, esan beharra dago hiru direla historiaren ikusmolde materialistari buruzko tesi oinarrizkoenak: batetik, produkzio-harremanen eta produkzio-indarren arteko desegokitzapena (klaseen arteko borroka), bestalde, azpiegituraren eta gainegituraren artean elkareragina gertatzen da, nahiz eta azpiegitura elementu determinatzailea izan, eta azkenik, historiaren helburua klaseen desagerpena eta komunismoaren ezarpena da.

Entradas relacionadas: