Materialismo Historikoa Marxen arabera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,41 KB
Marxen garaian hori zen egoera historikoa. Ekonomia-alienazioak azaltzen zituen bi gizaki-izateko forma oker eta mugatu horiek: langileak eta kapitalistak. Marxek historian zehar gizakiaren banaketa klase desberdinen artean ikusi nahi zuen, eta horretarako alienazio ekonomikoa ikertzen du historian zehar.
Historiaren Motorra: Produkzio Materiala
Historiaren motorra ez dira jainkoak, ideiak edo politikoen gaitasunak. Gizakiaren historia gizakiaren produkzioaren historia da. Historiaren motorra bizitza materialaren produkzioa da. Hau da materialismo historikoa, gizakiaren historia unibertsalaren logika ezagutzeko ikerketa.
Gizakiak naturarekin harremanetan daude; lan egiteko beharra daukate biziraun ahal izateko. Ekintza horretan gizakiak lanabesak eta tresnak sortzen ditu, produkzio-baliabideak sortzen ditu. Produkzio-baliabideekin gizakiak naturaren indar mekaniko edo kimikoak erabili ahal ditu bere onurarako. Gizakiaren aurrerapena eta zibilizazioa hasten da.
Produkzio Baliabideak eta Harremanak
Produkzio-baliabideak garatzen diren heinean, baliabide horiek erabiltzeko, mantentzeko eta berritzeko gizakien arteko harreman kooperatiboak konplexuagoak bihurtzen dira eta aldatuz doaz era berean. Horrekin batera, produkzioaren etekinen banaketaren arauak eta ohiturak ere aldatuz doaz historian zehar. Harreman multzo hau produkzio-harremanak dira, kultura guztien oinarria historian zehar.
Beraz, kultura eta gizakien kontzientzia produktu historikoa da. Produkzio-baliabide eta produkzio-harremanen produktua historikoa da.
Produkzio Modua eta Gizarte Egitura
Produkzio-baliabide eta produkzio-harremanen multzoa, bere osotasunean, produkzio-modua da eta garai historiko bat definitzen du. Produkzio-modu hori gizartearen azpiegitura ekonomikoa da (pertsonen bizitza produzitzeko baldintzak, prozedurak eta arauak), eta garai historiko bakoitzean (edo produkzio-modu bakoitzean) berarekin bat datorren super-egitura sortzen du:
- Erakunde politikoak
- Zuzenbide bat
- Kontzientziaren forma batzuk (artean, erlijioan edo pentsamenduan)
Produkzio-harremanak, produkzio-modu bakoitzean edo garai historiko bakoitzean, zuzenbidearen legeetan eta eskubideetan ikusi ahal dira:
- Lanaren banaketa
- Lantokiaren harremanak
- Elkartrukerako arauak
- Ondasunaren banaketa
Tentsioa Produkzio Moduetan
Historiaren garai guztietan tentsio bat agertzen da produkzio-baliabide eta produkzio-harremanen artean: produkzio-baliabideak gero eta ugariagoak dira, baina produkzio-harremanek mugatuak eta murriztuak izaten jarraitzen dute.
Kapitalismoa: Tentsio Gaindiezina
Produkzio-modu guztietan, historian zehar, gertatu da tentsio eta kontraesan hori. Kapitalismoan, produkzio-modu historiko bezala, tentsio hori gaindiezina da. Produkzio-baliabideak kapitalisten jabetza pribatuaren menpean daude, eta baliabide horien bitartez ekoizten dena ere bai.
Kapitalistak ekoizpenean produzitzen dena berarena dela dio, hori ekoizteko erabili diren makinak, adibidez, berarenak direlako. Baina Marxek dio makinak ere gizartearen eta langileen lanari esker egin direla. Beraz, produkzioa soziala da, baina etekinak pribatuak dira. Kapitalisten klasea aberasten den bitartean, langileen klasea gero eta txiroagoa da.