Materialismo Historikoa eta Iraultza Marxen Teorian
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,85 KB
Materialismo Historikoa eta Iraultza
Materialismo historikoa eta iraultza: Marxen teoriaren helburua bikoitza da: zientzia ekonomikoen ikerketa sakona ez ezik, gizakiaren askapenaren aurka doazen gizarte-egitura ekonomikoen kritika ere egiten du, gizakiari berari duintasuna itzuli nahirik.
Kapitalismoaren eragina langileengan
Kapitalismoak sufrimendua dakarkio gizakiari. Antzina, lan nagusia gizakiak egiten zuen, baina makinek ordezkatu zutenean, gizakiaren funtzioa bigarren maila batera pasatu zen, produkzio-katearen barruko katebegi bat bihurtuz. Gainera, eskaintza eta eskariaren legeak produkzio-kostuak murriztea dakar.
Azkenik, jabego pribatuari dagokionez, enpresariari produkzio-bitartekoez baliatzea baimentzen dio eta, horrela, langileari lan-indarra baino ez zaio geratzen. Marxen ustez, langileen egoera latzaren erantzule edo eragileak azken bi horiek dira.
Krisia eta klase-kontzientzia
Kapitalismoaren desira gero eta etekin gehiago ateratzea da eta, horretarako, makinetan inbertitzen da. Horren ondorioz, gastuak handitzen dira eta, horregatik, enpresariek langileen soldatak murrizten dituzte. Horrela, produktuak erosteko ahalmena duen pertsona kopurua murriztuko da eta horrek krisia ekarriko du.
Marxen iritziz, krisi hori kapitalismoarekin batera berez datorren zerbait da. Dena dela, egoera horren aurrean eta krisiari aurre egiteko, proletarioa bere egoeraz kontzientzia hartzen hasten da.
Iraultzarako baldintza objektibo eta subjektiboak
Marxen esanetan, krisiaren ondoren iraultza etorriko da eta horretarako bi baldintza mota bete behar dira:
- Baldintza objektiboak: Krisia bera aurkitzen dugu hauen artean.
- Baldintza subjektiboak: Egoera horretan proletarioak bere egoeraz kontzientzia hartzea; zapalduta daudela ohartuko dira eta egoera irauliko dute.
Gizarte komunista eta estatuaren desagerpena
Marxen ustez, iraultza berehala gertatu behar zen Europako herrialde garatu batean; horrela, klase-gizartea deuseztatuko zen. Iraultzarekin burgesia desagertuko litzateke, jabetza pribatuarekin batera. Horrela, klaseen arteko borroka amaituko da eta, horrekin batera, ordura arteko historia.
Marxen ikuspegiaren arabera, kapitalismoarekin ematen den iraultzaren ondoren, gizarte komunista etorriko da. Gizarte mota honetan, jabetza pribatua eta klase-gizartea desagertzen dira, langileek boterea hartuz eta demokrazia ezarriz. Dena dela, estatua oraindik beharrezkoa izango da ondasunen banaketan gertatzen diren gatazkak ebazteko.
Komunismoarekin aurrerapen teknologikoa emango da eta, urritasuna gaindituta, ugaritasuna eta oparotasuna lortuko dira. Orduan desagertuko da estatua, bakoitzak behar duena hartuko duelako. Paradisua lortuko da lurrean.