Materialismo Historikoa eta Iraultza: Marxen Teoria eta Eragina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,37 KB

Materialismo Historikoa: Iraultza

Materialismoa, Marxen ustez, errealitate bakarra dago: materia. Hegeli jarraituz, materia etengabe aldaketan dago. Errealitatea dialektikoa da, eta etengabeko aldaketa honen motorra klaseen arteko borroka da. Bidaia dialektiko honen erakusgarri historia da. Gizakiak aldaketa hori zuzendu behar du, gizarte zuzena sortzeko. Aurreko filosofoei leporatzen diena zera da: errealitatea interpretatu izana, aldatu beharrean. Horregatik, bere filosofia “PRAXIS” da.

Produkzio Modu Kapitalista eta Alienazioa

Produkzio modu kapitalistan gizakia alienatuta dago. Proletargoa burgesiak zapalduta dago, eta ez da bere buruaren jabe. Bere lana, bere esentzia dena, beste produktu bezalakoa bihurtzen da. Bizi ahal izateko, burgesak markatzen dituen baldintzetan saltzera behartuta dago, hau da, bere burua saltzera. Animalia bezala bizi da, askatasun eta sormenik gabe, eta ezin du bere gizatasuna garatu.

Sistema kapitalistak bere baitan kontraesan ugari ditu, eta bidegabekeria sortzen du; horregatik, berarekin amaitu behar da. Horri begira, urte luzeak eman zituen Marxek ekonomia liberala ikertzen, eta sistema honekin bukatzeko bururatu zitzaiona Kapitala liburuan azaltzen du. Bertan, jabetza pribatua dela klase bereizketaren erruduna adierazten da.

Iraultzaren Urratsak

  1. Langileen Batasuna eta Kontzientzia Hartzea: Langileek denak klase berekoak direla eta arerioa burgesia dela konturatu behar dute; beraz, burgesiari aurre egin behar diote.
  2. Iraultza: Borrokaren bidez, burgesiari jabetza pribatua kendu behar zaio, zapalkuntza eta alienazioa desagerraraziz.
  3. Proletargoaren Diktadura: Klaserik gabeko gizartea lortzeko beharrezko urratsa da. Bi helburu nagusi ditu:
    • Aurreko egoerara bueltatzeko aukerarik ez izatea.
    • Sortutako azpiegitura berritik super-egitura berria sortzeko denbora ematea. Azpiegitura zuzena denez, eta zapaltze harremanik ez dagoenez, sortzen den super-egitura ere zuzena da.
  4. Ekoizpen Modu Komunista: Klaserik gabeko gizartea da azken urratsa. Jabetza pribatua eta klaseak desagertu dira. Ekoizpen modu honetan, gizabanakoak ahal duen neurrian emango du, eta behar duenaren arabera jasoko du.

Utopia komunista da, eta Marxek badaki ia ezinezkoa dela, baina horra hurbiltzeko egin ahal den guztiak merezi du, eta beharrezkoa da egitea.

Marxismoaren Eragina Ondorengo Munduan

Marxen pentsaera eraginkorrenetarikoa izan da, eremu askotara zabalduz: gizarte mugimenduak, alderdi politikoak, errealitateari buruzko interpretazioak… Helburua: menderatze eta morrontza harremanak murriztu, eta gizarte zuzenagoa eraikitzea.

Langileen Mugimenduen Ondorioak

Sindikatuen antolaketa: hitzarmenak edo komenioak lortu, merkatu askatasuna murriztu, lan baldintzak hobetu, eta oinarrizko eskubideak lortu.

Marxen ideiak eta baloreak gizarte mugimendu, elkarte eta alderdi politiko askoren iturri dira (alderdi komunista, marxista, sozialistak...). Hala ere, beren pentsaera eta estrategiak birmoldatu egiten dituzte.

Beste Humanismoak

Beste humanismo batzuk ere sortu zituen; erdigunea gizakia da, balore nagusia askatasuna, eta ekonomia gizakiaren zerbitzurako erreminta baino ez da.

Beste humanismo mota bat Althusser-ena da: Kapitala liburuaren ideietan oinarritzen da.

Hauetaz gainera, Frankfurteko Eskolak defendatzen duen pentsaera dugu. Marxen pentsaeraren alde negatiboak eta positiboak kritikatzen dituzte:

  • Gizakia ez da homo faber hutsa, ezta mundu lantegia.
  • Ondorengo urteetan, ekoizpen indarrak ideologia bihurtu dira.
  • Gizarte klaseen interpretazio sinpleegia egiten du; gaur egun, klase berriak agertzen dira.
  • Erlijioa era sinpleegian interpretatzen du, funtzio anitzak dituela kontuan hartu gabe.
  • Teoria praxisean baieztatu behar da.
  • Alienatuta dagoen gizakiak bere nortasuna berreskuratzeko beharra dauka.
  • Erlijioaren kritikak haiei lagundu die euren burua kritikatzen, bereziki kristau erlijioari.

Entradas relacionadas: