Materialen Zientzia eta Metalurgia: Oinarrizko Gida
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,98 KB
Material Motak
- Metalak: burdina, letoia, karburoa.
- Zeramikak: silizea (SiO2), aluminioa (Al2O3), wolframio-karburoa.
- Organikoak edo polimeroak: plastikoak, erretxinak.
Aleazioak
Aleazioa elementu puruen nahasketa da. Adibidez:
- Altzairua: Fe + C
- Letoia: Cu + Zn
- Brontzea: Cu + Sn
Konpositeak
Konpositeak material ezberdinen nahasketak dira. Adibidez: beira-zuntza, karbono-zuntza, hormigoi armatua.
Materialen Sailkapena CENIMen Arabera
Materialak CENIMen arabera honela sailkatzen dira:
- Burdin aleazioak: F
- Aleazio arinak: L
- Kobre aleazioak: C
- Beste zenbait aleazio: V
- Produktu sinterizatuak: S
Metalak Erausteko Mineral Motak
Metalak mineral mota hauetatik erauzten dira: oxidoa, sulfuroa eta karbonatoa.
Berunaren Sorkuntza eta Mea Mota
Beruna kiskalketa bidez sortzen da. Karbonato motako meatan egoten da.
Hauts Metalurgiaren Abantailak
Hauts metalurgiaren abantaila nagusia pieza gogorrak lortzen direla da.
Siderurgia
Burdina labe garaietan egiteari siderurgia deritzo.
Zergatik Erabiltzen da Hainbeste Burdina?
Burdina izugarri erabiltzen da, oso ugaria delako eta, bestalde, bere propietate fisiko eta teknologikoak onak direlako.
Burdin Aleazioen Sailkapena
Burdin aleazioak honela sailkatzen dira:
- Burdinak
- Altzairuak
- Burdinurtuak
- Ferroaleazioak
- Burdin aleazio bereziak
- Aurrerreduzituak
Altzairuaren eta Burdinurtuaren Arteko Desberdintasuna
Nahiz eta biak burdina eta karbonoaren arteko aleazioak izan, karbonoaren portzentajearen aldea dute euren konposizioetan:
- Altzairuak: C (%0,1 - %2 artean)
- Burdinurtuak: C (%2,5 - %4 tartean)
Altzairuaren Ekoizpena
Altzairua burdina eta karbonoaren aleaziotik egiten da, nahiz eta batzuetan beste elementu batzuk sartu ezaugarri mekanikoak hobetzeko.
Altzairuen Sailkapena
Altzairuak honela sailkatzen dira:
- Karbono altzairuak:
- Altzairu arruntak
- Kalitatezko altzairuak
- Altzairu bereziak
- Beste aleazioekin lortutakoak:
- Altzairu aleatuak: kalitatezko altzairuak, altzairu bereziak
Metal Profil Motak
Pletina
Pletina angeluzuzena da, 4-10 mm-ko lodiera eta 10-200 mm-ko zabalera duena.
Biribila
Ebakidura biribila du, Ø 5-200 mm-koa.
Eskudela
Ebakidura erpinak biribildutako segmentu zirkularra du.
Habea
T erako profil bikoitza du; ebakidura I formakoa edo T bikoitzaren formakoa.
Erraila
Ebakidura berezia du, trenbideak egiteko erabiltzen dena.
Burdinurtuen Osagaiak
Burdinurtuak burdina eta karbonoa (%2,5 - %4 tartean) duten aleazioek osatzen dituzte. Karbonoaz gain, silizioa, manganesoa, fosforoa eta sufrea ere izaten dituzte.
Burdinurtuen Ezaugarriak
Burdinurtuen ezaugarri nagusia moldeatzen errazak direla da.
Burdinurtu Grisen eta Zurien Arteko Desberdintasuna
Burdinurtu grisak mozte-azalera grisa edukitzen dute, eta burdinurtu zuriek, berriz, mozte-azalera zuria.
Burdinurtu Xaflakorra
Burdinurtu xaflakorra burdinurtu zuriak atmosfera berezi batean suberatuz xaflakortzen direnean lortzen da.
Ferromanganesoen Erabilera
Ferromanganesoak (Fe-Mn) manganeso altzairuak egiteko erabiltzen dira.
Aluminioaren Abantailak
Aluminioaren abantailak honako hauek dira:
- Urtze-tenperatura txikia.
- Mekanizatzeko erraza.
- Dentsitate txikia.
- Bero-eroale ona.
- Harikortasun handia.
- Elektrizitate-eroale ona.