Materialen Tratamendua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,88 KB
ZERGATIK TRATATZEN DIRA ZURAK?
Hezetasunari eta parasitoei hobeto aurre egiteko.
AZALDU LEHENGAIAK
Lehengaiak baliabide naturalak dira eta, horietatik, jarduera teknikoan erabiltzen ditugun materialak ateratzen dira.
IDATZI LEHENGAI MOTA BATZUK
Hidrokarburoak, harriak nahiz mineralak, landareetatik datozen materialak eta animalia jatorriko materialak.
PAPERAREN PROZESUA AZALDU
Enborrak lortu, ondoren azala kendu, gero zura zatitu eta izpitu. Ondoren, ore egosia egitea produktu kimikoekin, gero orea zuritzea eta irabiakitzea, ondoren orea errefinatu. Gero ore likidoa lehortzeko zilindor beroetatik pasatu, horrela sobran geratzen den ura kentzen zaio. Azkenik, presio handiko zilindroetatik pasatu eta horrela paper bobina sortzen da.
ZEINTZUK DIRA ALTZAIRUAREN MERKATURAKO FORMAK
Plantxa, laukizuzen formako barra, profil eta alanbre formak.
MATERIAL BAT AUKERATU BEHAR DENEAN, ZEIN EZAUGARRI HARTZEN DA KONTUAN?
Materialaren propietateak, egiteko aukera, Materialaren erabilgarritasuna, Materialaren eta berari erabiltzeko baliabideen kostua, Ingurugiroan duten eragina.
EZAUGARRI BAKOITZA AZALDU
- Material baten erabilera bere propietateen araberakoa da.
- Material bat edo beste aukeratzea erabiltzeko moduan dauden makina nahiz erraminten, lan egiteko erraztasun handiagoaren edo txikiagoaren eta abarren menpe dago.
- Material hori kantitate handiagoan edo txikiagoan egotea eta behar den lekutik hurbilago edo urrunago egotea.
- Hasieran, eta egin nahi den produktuak uzten badu, ahalegina egingo da materialik merkeenak erabiltzeko.
- Materialak lortu, sortu, erabili eta botatzean, ingurugiroan ahalik eta eragin txikiena duten materialak erabiltzeko ahalegina egin beharko da.
NOLA SAILKATZEN DIRA MATERIALAK?
Osaketaren arabera, jatorriaren arabera, propietate fisiko-kimikoen arabera, zelan fabrikatu diren kontuan diren kontuan hartuz, etab.
MATERIAL NATURAL BAT ETA ARTIFIZIAL BAT IDATZI
NATURALA: Granitoa eta Artifiziala: Altzairua.
OSAKETAREN ARABEHERA NOLAKOAK IZAN DAITEZKE MATERIALAK
Elementuak eta konposatuak, homogeneoak eta heterogeneoak, metalezkoak eta ez-metalezkoak, inorgaginkoak eta organikoak, etab.
PROPIETATEEN ARABERA NOLAKOAK IZAN DAITEZEK MATERIALAK?
Zurrunak eta malguak, gogorrak eta apurkurrak, eroaleak eta isolatzaileak, erreziklagarriak eta erreziklaezinak, etab.
MATERIALEN PROPIETATEAK
Propietate sentsorialak, fisiko kimikoak, teknologikoak eta ekologikoak.
EROANKORTASUN TERMIKOA, DILATAZIO TERMIKOA... AZALDU
Eroankortasun Termikoa materaialak beroa eramateko duen gaitasun handi edo txikiagoarekin lotuta egongo da, Dilatazio termikoa material batek berotzean duen bolumen handitzea adierazten du. Gardentasuna material batek argia igarotzen uzteko duen arraztasuna da. Eroankortasun elektrikoa material bat korronte elektrikoaren eroale ona ala txarra den adieratzen du.
GALDAGARRITASUNA... AZALDU
Galdagarritasuna materialak galdatzeko duten erraztasun handi edo txikiagoa da. Plastikotasuna materialek formaz aldatzeko duten erraztasuna da. Harikortasuna material batzuek harietan zabaltzeko duten gaitasuna da. Xaflakortasuna material batzuek lamina meheetan zabaltzeko duten gaitasuna da.
PROPIETATE EKOLOGIKOAK ZALDU
Materialak ingururako duen kaltegarritasun handiago edo txikiagoarekin zerikusia duten propietateak dira: toxikotasuna, Lurrinkortasuna, Erreziklatzeko erraztasuna etab.
MATERIALEN PROPIETATE MEKANIKOAK
GOGORTASUNA: Material batek beste batek marratzeari edo ebakitzeari dion erresistentzia da. IRAUNKORTASUNA: Material batek Kolpea hartzean apurtzeari dion erresistentzia da. MALGUTASUNA: Material batek apurtu gabe tolesteko duen gaitasuna da. ELASTIKOTASUNA: Material batek tiratu, komprimatu edo bihurritu ondoren lehenengo itxura berriz eskuratzeko duen gaitasuna da.
FABRIKAZIO PROZESU BATZUK
Tolestea, Soldatzea, Torneatzea eta abar.
ZERGATIK EGITEN DIRA SAIO TEKNOLOGIKOAK?
3 ARRAZOI: Material batek egoera batzuetan duen jokabidea aztertzeko, saio teknologikoak egiten dira, Saio horretan, materiala egoera horretan jarri eta emaitzak aztertzen dira.
ZEREZ OSATUTA DAGO ZURA?
Zelulosa, lignina, gatz mineralez eta urez.
ZERTARAKO ERABILTZEN DA ZURA?
Eraikinen eraikuntzarako, trenbideak. telefono zintoinak eta halakoak egiteko. Altzariak, musika tresnak, etxerako tresnak, etab. Zura, gainera, papera eta beste produktu kimiko batzuk egiteko lehengaia da.
ZURAREN EZAUGARRIAK
Material gogorra eta elastikoa, beroa eta elektrizitatea ondo isolatzen ditu, ukitzean gozoa da eta bukaera asko onartzen du. Horrez gain, modu egokian tratatuz gero, oso material iraunkorra da.
ZUR MOTAK ETA ADIBIDE BATZUK
Zur bigunak: pinua, izeia... Zur Gogorrak: Haritza, intxaurrondoa...
ZURAREN ALDAKETAK
EBAKITZEA: Makina espezializatuekin egiten da, zerra mekanikoekin. AZALA KENTZEA: Horren bidez, probetxugarriak ez diren adarrak eta sustraiak kentzen dira. DESPIEZEA ETA ZATITZEA: Zerrategietan egiten da. Enbor guztiak ez dira modu berean despiezatzen, despiezea enborraren ezaugarrien arabera egiten da. SIKATZEA: Zura egokitu egiten da.
ZE FORMATAN AURKI DEZAKE ZURA SALMENTAN?
Ohol trinkoak, xaflak eta laminak, listoiak eta oholtzarrak, moldurak eta profillak, biribillak.
ZER EGIN BEHAR DA ZURA ZAINTZEKO?
Zura pintatu edo babesle termikoz busti; ondorioz, parasitoak urruntzen dituzte.
ALEAZIOAK ETA ADIBIDE BAT
Aleazioa metal baten nahaste beste metal batzuekin urtu, eta solidifikatzen uztean lortzen den materiala da. Letoia, kobrearen eta zinkaren arteko aleazioa da.
ZER DA ALTZAIRUA?
Burdinaren eta kobrearen arteko aleazioak dira.
ALTZAIRU MOTAK
ARRUNTAK: Burdina eta karbonoa bakarrik dituzte. ALEATURIKO ALTZAIRUAK: Burdina eta Karbonoa ez ezik, beste elementu batzuk ere badituzte.
BURDINURTUAREN ETA ALTZAIRUAREN KABONO PORZENTAJEA
BURDINURTUA: %0,03 ETA 1.76 artea,. ALTZAIRUA: 1.76 eta 6.67 bitartean.
BURDINURTUAREN ERABILERAK
Mekanizatzeko eta moldeatzeko errazak dira eta tamaina handiko prezak egiteko erabiltzen da.
KOBREAREN ERABILERAK
Xafla, nahiz kanalizazio forman korrosioari eusteko duen iraunkortasuna dela eta. Eroankortasun ona duenez, galdarak, beroa trukatzekoak, alanbikea, sukaldeko tresnak, eta abar.
KOBREAREN ALEAZIOAK
Brontzea eta letoia.
EZTAINUAREN ERABILERAK
Soldadura bigunak eta brontzea bezalako aleazioak egiteko erabiltzen da. Burdinaren eta kobrearen estalkitzat ere erabiltzen da. Ez da toxikoa, hortaz, janarigintzan ere erabiltzen da.
BERUNAREN EZAUGARRIAK ETA BERE ERABILERAK
Beruna kolore zuri-urdinska duen metala da, dentsitate handia du, Urtze puntu baxua, biguna da eta oso erraza lantzeko. Galenatik ateratzen da.
ALUMINIOAREN EZAUGARRIAK ETA ERABILERAK
Aluminioak zilar kolore argia du eta ondo eusten dio herdoiltzeari. Gainera oso arina beroaren eta elktrizitatearen eroale ona eta mekanizatzeko erraza da. Batez ere, bauxitatik lortzen da. erabilerak; Freskagarrien latetan, hegazkine fuselajean...
ZINKAREN ERABILERAK
Ontziak, teilatu hodiak eta teilatuak estaltzeko.
ZUNTZ MOTAK
Landareenak, Animalienak, Mineralak, Sintetikoak.
NOLA LORTZEN DA KOTOIA
Landare malbazeo batzuetan egoten da kapsulan, haziak estaliz. SETA NATURALA: Lepidoptero batzuen armiarmek eta larbek jariatze dutenean sortzen da. NILONA ZERTARAKO ERABILTZEN DA
Ehunen fabrikazio guztietan erabiltzen dira. Giltzadura, kableak, estaldurak, dekorazioak... egiteko.
ZER DA POLIMERAZIOA?
Molekula erraldoiak lortzen dira.
PLASTIKOAREN LEHENGAI BAT
Petrolioa.
PLASTIKOAREN ERABILERAK
Beruna ordeztu dute kondukzioetan eta zuraren ordez erabiltzen dira ateak eta lehioak egitean.
PLASTIKO MOTAK ETA EZAUGARRIAK
PLASTIKO TERMOPLASTIKOAK: Zenbait aldiz urtu edo solidifikatzen direnean, euren egitura aldatu gabe. TERMOGOGORRAK: Solidifikatu ondoren, deskonposatu gabe urte ezin direnean. ELASTOMEROAK: Kautxu naturalekin gertatzen den moduan, forma galtzeko eta lehengo forma berriz berriz eskuratzeko gauza direnean.
MATERIA ZERAMIKOEN EZAUGARRIAK
Beste material batzuekin nahasiriko buztinetatik lortzen dira. Gogortasun handikoa eta gutxi dilatatzen da.
ZERTARAKO ERABILTZEN DA IGELTSUA
Eraikuntzan barruko hormetako adreiluak jasotzeko eta trenkadak nahiz teilatuak estaltzeko. ZEMENTUA NOLA ERABILTZEN DA
Urarekin eta harearekin nahasita. Hauts hori, adreiluak eta baldosak itsasteko erabiltzen dira. HORMIGOIA: Harea eta Legarra bezalako material bizigabeak, zementua bezalako aglomeratzailea eta ura nahasiz lortzen da.
PINTURA MOTAK
Disolbatzaileetan oinarrituriko pinturak eta ura erabiltzen duten pinturak.