Materialen sailkapena eta propietate fisiko-mekanikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,34 KB
Materialak eta haien ezaugarri nagusiak
Materia naturalak eta artifizialak bereizten dira. Erabiltzen ditugun material gehienek transformazio-prozesuren bat izaten dute. Forma naturalen batetik datoz, hala nola harriak, petrolioa edo zura; horiek lehengaiak dira.
Material motak
- Material naturalak: Aldaketa txiki batzuk baino ez dituzte jasaten. Ziklo laburreko prozesuak dituzte eta material berriztagarriak izan ohi dira.
- Material berriztaezinak: Eraketa-prozesu oso geldoak dituzte.
- Material sintetikoak: Nylona edo tefloia, adibidez, haien jatorriarekin zerikusirik ez duten substantziekin lortzen dira.
Materialen propietateak
Propietate fisikoak eta kimikoak
Materialek propietate fisikoak dituzte, hala nola dentsitatea, eroankortasun elektrikoa edo dilatazio termikoa. Horiek neurgarriak dira teknika eta aparatu egokiak edukiz gero. Propietate kimikoak ere badituzte, besteak beste, osaera kimikoa, kristal-egitura edo egitura molekularra; horiek materialek fenomeno kimikoekin duten jokabidea bereizten dute.
Propietate mekaniko nagusiak
- Gogortasuna
- Material batek beste batek marratua izateari aurre egiteko duen erresistentzia da.
- Harikortasuna
- Material batek apurtu aurretik itxuragabetze handia onartzeko duen gaitasuna da.
- Hauskortasuna
- Aldez aurretik apur bat itxuragabetuta edo batere itxuragabetu gabe apurtzen diren materialen ezaugarria da.
- Zailtasuna
- Apurtzea sortzeko behar den energia kantitatea da.
- Trakzioarekiko erresistentzia
- Apurtzeak, karga oreka-egoeren bidez aplikatzen direnean, azalera-unitate bakoitzeko sortzen duen indarra da.
- Elastikortasuna
- Itxuragabetzea eragiten duen indarra desagertzean materialek lehenengo forma berreskuratzeko duten gaitasuna da.
- Nekearekiko erresistentzia
- Aldian aldiko esfortzuak, behin eta berrirokoak, jasateko gaitasuna da.
Propietate teknologikoak
Saio teknologikoak egiten dira. Toleste-saioek materialak tolesteko aukera ematen dute.
Propietate ekologikoak eta ekonomikoak
Materialen propietate ekologikoak gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira. Birziklaturiko materialak industrietan erabiltzen dira. Ezaugarri ekonomikoak ere kontuan hartzen dira.
Material talde espezifikoak
Burdinazko aleazioak
Aplikazio mekaniko batzuetarako (engranajeen fabrikaziorako, adibidez) material biribilak edo ebaketa angeluzuzeneko profilak erabiltzen dira. Altzairu arruntak, bihurgailutik zuzen-zuzen lortzen direnak, forma luzeetan edo xafla bereziak sortzeko erabiltzen dira.
Burdinazkoak ez diren aleazioak
Halako aleazio gehienak lingote moduan merkaturatzen dira. Lingoteak urtu egiten dira, produktua prestatu ahal izateko.
Plastikoak
Material zelularrak, hau da, apar prozeduraren bidez aire kantitate handia pilatzen duten materialak dira.
Ehunezko materialak
Ehungintzako produktu gehienak hari itxuran agertzen dira merkatuan. Formarik arruntena ehuna da. Kotoia zuntz naturaltzat hartzen da, eta poliesterra, berriz, zuntz sintetikotzat.